Martxan 'Faktoria Ibiltaria' egitasmoa

Bizkaie! 2025-09-05 09:57   Euskerea berbagai

Barakaldoko auzoetan euskerearen erabilerea sustatzeko karabana ibiltaria.

Barakaldoko Udaleko Euskera Sailak Faktoria Ibiltaria jarri dau martxan, familiei zuzendutako jarduera ludikoen bidez euskerea uriko auzoetara eroatea helburu dauen ekimen ibiltaria. Karabanak udalerriko hainbat gune zehartuko ditu irailean zehar, eta, holan, Kilima Faktoriako ohiko tailerrak herritar guztiengana hurreratuko ditue.
 
Lanbide Heziketako hainbat zentroren lankidetzeari esker, umeentzako eta familientzako jarduerak eskaintzeko karabanea diseinau eta sortu da, ondoko leku honeek bisitauko dituana:

  • Irailak 5, Munoa parkea.
  • Irailak 12, Xake Plaza (Bagatza).
  • Irailak 19, Zamalanda parkea.
  • Irailaren 26, Herriko Plazan.

Parte-hartzea doban da.

Euskereak kalera atera behar dauela uste dogu, eta Hala Dzipok hain maitasunez prestau dauen proiektua aukera ezin hobea da euskerea familiengana modu dibertigarrian eta etxetik gertu hurreratzeko. Horregaitik, proiektuaren alde egin dogu eta barikutik aurrera errealidade bihurtuko da, adierazo dau Iratxe Foces Barakaldoko Udaleko Euskera zinegotziak.
 
Proposamena Kilima Faktoria Euskarabilgunean programearen parte da, San Bizente auzoko erreferentziako gune bat, txikitatik euskerearen erabilerea sustatu nahi dauena. Faktoria Ibiltariaz gain, programeak haren ohiko tailer eskaintzea dau:

  • Dilin-Dalan: musika kontzertuak abesti herrikoiekaz.
  • Apatx: familian jagoteko saioak.
  • Kilima Zinema: zinemea 3 urtetik gorakoentzat.
  • Hazten eta Hezten: jolas libreko gunea.
  • Katamarka: 0-2 urte bitarteko haurrentzat
  • Korapilatzen: 3-7 urte bitarteko umeentzako jarduera.
  • Saretzen: 8 eta 12 urte bitarteko personentzako proiektu parte-hartzailea.

Tailer horreetan parte-hartzeko aldez aurretik izena emon beharko da irailaren 8tik 23ra. Plazak zozketa bidez esleituko dira irailaren 24an.

Focesek, batez be, eskertu dau Faktoria Ibiltaria karabana gauzatzeko funtsezkoa izan dan ondoko ikastetxeetako ikasleen parte-hartzea eta profesionalen laguntzea: CIFP Tartanga LHII; CIFP Iurreta LHII; Tknika (EAEko LHko Barrikuntza Aplikatuko Zentroa).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu