Nafarroa Arenan izango da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finala
2025-09-04 08:15 Bertsolaritzea2026ko abenduaren 20an.

Udagoiena txapelketaz betea dator. Lehena, Bizkaiko Txapelketea, irailaren 28an hasiko da Urdulizen. Astebetera ekingo deutso bideari Nafarroako Txapelketak, urriaren 4an, Auritzen.
Hasten bigarrena izan arren, amaitzen lehena izango da Nafarroakoa. Zemendiaren amaieran jokatuko da finala, 29an; Nafarroa Arenan. Bertsolaritza Nafarroan izaten dabizen gorakadearen ondorioz, saltoa egitea erabagi da. Horren isla da urtez urte eskaintzen dabizen kalidadea, eta geroz eta ikusle gehiagok jarraitzea. Bizkaiko finalak be izango dau aldaketea. Azken txapelketetan finala Bilbao Arenan izan arren, aurtengoan Casillan egitea erabagi da.
Nafarroako finala amaituta hasiko da Xilabako lehen fasea, abenduaren 6an, Aiherran. Urte amaieran hasi eta 2026aren hasieran amaituko da, izan be, Xilabako finala urtarrilaren 31n izango da, Donibane Lohizuneko Jai Alai pelotalekuan.
Ondoren, Arabak hartuko deutso lekukoa. Zezeilean hasiko da Arabako Txapelketea, lehen zapatuan eta martiaren 28an amaituko da. Gasteizko Europa Jauregian izango da finala.
2026an izango da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketea, halanda ze, Arabatik, Nafarroatik eta Xilabatik bertsolari bina gehiago sailkatuko dira. Beraz, Euskal Herrikoan 36 bertsolari izatetik 42 izatera pasauko dira. Ondorioz, lehen faseak, saio bat gehiago izango dau: sei beharrean, zazpi.
Irailean hasiko da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako lehen fasea, zazpi lurraldeetara helduko dana. Finala 2026ko abenduaren 20an izango da, domekan, Nafarroa Arenan. Azken txapelketako finala be han jokatu zan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!