'La infiltrada' filmak jasoko dau XI. EZAE Saria
2025-09-04 13:00 ZinemeaAzken urteko euskal film arrakastatsuena izan da.

La infiltrada filmak XI. EZAE Saria jasoko dau Zinemaldian, euskal zinemearen galan, azken urteko euskal film arrakastatsuena izan dalako zinema-aretoetan.
Arantxa Echevarriak zuzendutako filma izan da Euskadiko zineetan sarrera gehien saldu dituan euskal lana; hain zuzen be, 130.000 ikusle batu ditu. Gainera, ikus-entzunezkoaren kalidadea be nabarmentzekoa da. Holan, pelikularen arrakastea funtsezkoa izan da Euskadiko zineetara ikusleak erakartzeko, Marco, Un funeral de locos eta Los aitas lako beste zinta batzuekaz batera.
Horrezaz gan, La infiltrada filmak sari ugari jaso ditu, besteak beste: film onenaren Goya Saria (El 47 filmagaz parketatua) eta Gasteizko Vital Fundazinoak urtero atontzen dauen Zinemasteko film onenaren saria.
Ikusi trailerra hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!