Durangarrek San Fausto Jaietako kartela aukeratu leikie
2025-09-04 10:56 KultureaBozketa-epea irailaren 11ko 14:00etan amaituko da.

Gaur, irailak 4, 2025eko San Fausto Jaiak irudikatuko dituan kartela aukeratzeko bozketaren epea edegi da. Irailaren 11ra arte, Durangon erroldatutako 16 urtetik gorako persona guztiek euren kartel gogokoenaren aldeko botoa emon ahal izango dabe Jai Batzordeak aldez aurretik hautatutako 7 lan finalisten artean.
Kartel finalistak ondoko honeek dira:
- Kolore.
- San Fausto 2025. El Salto de la Tradición.
- Festarik onenak.
- Patxikotxu eta Pantxike goitik begira.
- Juntos celebrando.
- Uranga eztanda.
- Pozaren koloreak.
Guztira, 41 kartel aurkeztu dira lehiaketara.
Bozketa modu bitara egin ahal izango da:
- Aurrez aurre, Intxaurrondo Gazte eta Kultur Gunean.
- Online, herritarren partaidetzarako udal atariaren bidez hemen.
Bozketa-epea irailaren 11ko 14:00etan amaituko da. Persona bakotxak kartel bakar baten alde bozkatu ahal izango dau, aurrez hautatutako zazpi kartelen artean.
Boto gehien jasotzen dituan kartela izango da irabazlea, eta jaietako irudi ofizial bezela erabiliko da. Egileak 900 euroko saria jasoko dau.
Durangoko Udalak bozketan parte hartzera animetan ditu durangarrak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!