Datorren astegoienean Iparraldek bere eskaintza turistikoa aurkeztuko dau Getxon

Bizkaie! 2011-09-05 16:43

Getxoko Udaleko Turismo, Merkataritza eta Enpleguaren Zerbitzuko zinegotziak, Itziar Epalzak, eta Terre et Côte Basques-eko presidenteak, Emma Tortes Saint-Jammes-ek, alkarte horrek datorren zapatuan, hilak 10, Algortako Geltokiko plazan egingo dauen jarduera turistikoa aurkeztu dabe prentsaurrekoan.

Getxoko Udaleko Turismo, Merkataritza eta Enpleguaren Zerbitzuko zinegotziak, Itziar Epalzak, Komunikazio arloko zinegotzi, Josu Loroñok eta Terre et Côte Basques-eko presidenteak, Emma Tortes Saint-Jammes-ek, alkarte horrek datorren zapatuan, hilak 10, Algortako Geltokiko plazan egingo dauen jarduera turistikoa aurkeztu dabe prentsaurrekoan.

Getxoko Turismo arloko zinegotziak, Itziar Epalzak, azpimarratu dauenez, hurrekotasun geografikoa, hartu-emon historikoak eta kulturalak, kirola edo biztanleen zaletasunak beti izan doguz oso hur, baina, askotan, herrikide horreek uste baino gitxiago ezagutzen doguzala onartu behar da.

Esangura horretan, igaz Bizkaia Euskal Kostaldea alkarteak, 13 udalerriz osotuta dagoana, Donibane Lohitzunera bere eskaintza turistikoa aurkeztera joan zan. Ordukoan, Getxok bere Ihesaldi Kulturala izeneko eskaintzea sustatu eta bere irudia eta ezaugarriak ezagutzera emon zituan publizidade liburuxken eta bertoko mapen bitartez.

Emma Tortes Saint-Jammes-ek, Terre et Côte Basques alkarteko presidenteak eta Donibane Lohitzuneko alkateordeak nabarmendu dauenez, Iparraldeko zonalde hori Getxotik, autoz, ia bi ordura baino ez dago eta urte osoan kulturaz, kirolaz eta gastronomiaz disfrutetako aukerea eskaintzen dau.


Lurra eta euskal kostaldea

Terre et Côte Basques- Pays de Saint-Jean-De-Luz/Hendaye alkarteak bere eskaintza turistikoa aurkeztuko dau datorren irailaren 10ean Algortako Geltokiko plazan. Goizeko 11:00etatik 19:00ak bitartean produktu gastronomikoak (euskal pastela, Izarra eta Sagarno...) probetako aukerea izango da. Zozketa bi be egingo dira aitatu lekuan bi lagunek, eta bikote batek bi umegaz, astegoien batez gozetako aukerea izan deien. Getxotik ia bi ordura baino ez dagoan tokian 12 herri xarmangarri topau daitekez, itsasoa eta mendiaren artean, besteak beste, Ahetze, Ainhoa, Arbona, Azkaine, Biriatou, Getaria, Hendaia, Donibane Lohitzune, Sara, Senpere, Urruña eta Ziburu. Astegoien eta jai-zubiko bidaiatxuak dirala eta, kalidadezko gastronomia, bisitetako leku ugari eta baita askotariko ostatuak be eskaintzen ditue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu