Euskal Herriko Historialarien II. Biltzarra Oñatin egingo da

Bizkaie! 2011-09-07 11:43

Euskal lurraldeak eta nafar Estatua izenburupean, irailaren 17an eta 18an Euskal Herriko Historialarien II. Biltzarra egingo da Oñatiko Unibersidadean, Nabarralde alkarteak antolaturik.

Euskal lurraldeak eta nafar Estatua izenburupean, irailaren 17an eta 18an Euskal Herriko Historialarien II. Biltzarra egingo da Oñatiko Unibersidadean, Nabarralde alkarteak antolaturik eta, besteak beste, Sabino Arana Fundazinoaren laguntzinioagaz. Igaz Bianan egin zan Biltzarraren lehenengo edizinoa eta sano arrakastatsua izan zan; aditu askok parte hartu eben: historialariak, irakasleak, ikertzaileak, Nafarroaren konkistearen gaian interesautako hainbat ikaslek, eta jenteak, oro har; hain zuzen be, datorren urtean, aitatu jazoerearen 500. urteurrena beteko da.

Euskal lurraldeek, mendebaldekoek, bereziki, Nafarroako Erresumagaz izandako loturea izango da II. Biltzar horren hari eroalea eta Nafarroaren bilakaera historikoa markau eben jazoera hareek, ikuspuntu zientifikotik, akademikotik eta sozialetik aztertzeko balioko dau.

Biltzarreko gaiak zenbait aditu eta espezialistak jorratuko ditue. Dagoeneko baieztatuta dagoz, besteak beste, José Luis Orella Unzué Deustuko Unibersidadeko katedraduna; Idoia Arrieta Elizalde Historian doktorea; Xoxé Estévez Filosofia eta Letretan doktorea; Xabier Orue-Etxebarria EHUko Paleontologiako katedraduna; eta Ingrid Galster Paderborn-eko (Alemania) Unibersidadeko katedraduna. Egitarauaren osogarri bisita gidatuak be egingo dira Eskoriatzako Aitzorrotz gaztelura, eta musikaldi bat be eskainiko da.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu