'Larru Haizetara' eta 'Enfarmados' obrak Bilboko abuztuko programazinoari amaierea emoteko

Bizkaie! 2011-08-25 16:26   Kulturea

Bilboko Arteria Campos Eliseos aretoak abuztuko programazinoa zarratuko daben antzezlan bi aurkeztu ditu gaur, biak, Tartean euskal antzerki taldearen lanak, hain zuzen be.

Bilboko Arteria Campos Eliseos aretoak abuztuko programazinoa zarratuko daben antzezlan bi aurkeztu ditu gaur, biak, Tartean euskal antzerki taldearen lanak, hain zuzen be. Batetik, Larru haizetara, hilaren 29 eta 30ean antzeztuko dabe; Jokin Oregik zuzentzen dauen komeriak euskaldunak eta gure sexu hartu-emonak ditu ardatz. Geure buruaz barre egiteko atxakia, euskeraz, Patxo Telleria eta Mikel Martinez protagonista dirala.

Bestalde, 31tik irailaren 4ra, Tartean taldeak abagune honetan gonbidatu dauen Gorka Minguez antzezlariaren aukerea izango da, oraingoan, Patxo Telleria eta Jokin Oregik idatzitako Enfarmados bakarrizketearen barri emoteko. Munduan zehar zenbait gaixotasunei buruz zabaltzen diran mezuek eskaintzen dituen ondasun ekonomikoak ildo umoretsuan aztergai.

Aitatu antzezlanetan Jokin Oregik egin ditu zuzendaritza lanak eta Patxo Telleria, barriz, gidoilari izan da.


Egitaraua

- Larru haizetara, abuztuaren 29an eta 30ean, arratsaldeko 20:00retan.

- Enfarmados, abuztuaren 31n, irailaren 1ean eta 2an, 20:00retan; irailaren 3an, 20:30ean eta 23:00etan; eta irailaren 4an, 19:30ean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu