AlhóndigaBilbaok 'Dimentsioak by Nintedo 3DS' erakusketea zabaldu dau

Bizkaie! 2011-08-25 15:25   Kulturea

Bideo-kontsola bategaz, Nintendo 3DS bategaz hartutako hiru dimensinoko lehenengo argazki erakusketa profesionala da Dimentsioak by Nintedo 3DS eta gaur zabaldu ditu ateak Bilboko Alondigan. Irailaren 4ra arte egongo da ikusgai Kulturen Atarian.

Bideo-kontsola bategaz, Nintendo 3DS bategaz hartutako hiru dimensinoko lehenengo argazki erakusketa profesionala da Dimentsioak by Nintedo 3DS eta gaur zabaldu ditu ateak Bilboko Alondigan. Irailaren 4ra arte egongo da ikusgai Kulturen Atarian.

Erakusketan, Ouka Leele, Txema Salvans, José B. Ruiz, Daniel Riera, Manuel Queimadelos, Marisa Flórez eta Ricky Dávila bilbotarraren lanak dagoz eta azpimarratzekoa da erakusketako aholkulari kontzeptuala dan Joan Fontcubertaren kolaborazinoa.

Barrikuntza legez, obra bakotxaren alboan, azalpen artistikoa ez eze, argazkilarien ohartxu bat be agertuko da bideo-kontsoleagaz zelan lortu eben hiru dimensinoko efektua adierazo, holan, norberak Nintendo 3DS erabiliz probak egin ahal izateko.

Erakusketearen osogarri, Nintendo 3DS kontsolarako bideo aplikazinoa doban egon da eskuragarri Nintendo 3DS kontsolearen Nintendo eShop, eduki digitalak deskargertako dendan; SpotPass-en bitartez, erabiltzaileek bideoen aukeraketa bat jasoten dabe, tartean Dimentsioak by Nintedo 3DS-ko irudiak.

Horrezaz gan, AlhóndigaBilbaok irailaren 2an egingo dan tailer bat antolatu dau 3D argazkien inguruan. Tailerraren alde teorikoan, ikasleek betaurrekorik barik 3D argazkiak zelan egin, argilunen nahasketak egiten zein plano desbardinak topetan ikasiko dabe. Alde praktikoan, barriz, parte-hartzaileak Alondigearen eraikinean eta Arriquibar Plazan zehar ibiliko dira ikasitakoak aplikau eta argazkiak egiten.

Tailerra Javier González argazkilari adituak emongo dau. Tailerrean 20 partaideko talde bi egingo dira; lehenengoa 18:30etatik 19:30era eta bigarrena 19:30etik 20:30era.

Sarrerea dobakoa da baina izena emoteko nahitaezkoa da gonbidapenak jasotea AlhóndigaBilbaoren Infopuntuan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu