'Artea ikasbide' erakusketa ikusteko azken egunak
2011-08-25 12:29 KultureaArtea ikasbide abuztuaren 28an zarratu eta gero, Guggenheim Bilbao Museoak erakusketa didaktiko bat zabalduko dau: Laborategiak. Bilduma Iraunkorrari begira: Aitor Ortiz. Horretan artista horren sortze prozesua aztertuko da
Artea ikasbide erakusketea 2011ko bagilaren 14an zabaldu eben eta datorren domekan, abuztuaren 28an, zarratuko dabe. Guggenheim Bilbao Museoan dagoan erakusketa hau 103B aretoan dago ikusgai; bertan, EAEko 9 ikastetxeko 196 ikasleren artelanak dagoz, 2010—11 ikasturtean artista bihurtu ziranenak.
Artea ikasbide egitaraua 1998an abiarazo eben, eta ordutik 28 artistak, hiru hizkuntza-ereduetako 2.140 ikaslek, LHko 149 irakaslek eta EAE osoko 103 ikastetxek esku hartu dabe honetan. Danak be Guggenheim Bilbao Museoko hezitzaileakaz gogor egin dabe lan programea garatzen.
Learning Through Art programea New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museoan sortu zan. 1970ean, Natalie K. Lieberman mezenasak jarri eban abian uriko ikastetxe publikoetan arteen irakaskuntzea kendu ebela ikusita.
1998an, Guggenheim Bilbao Museoak Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoen premina eta interesetara egokitu eban programa hau, Eusko Jaurlaritzearen Hezkuntza, Unibersidade eta Ikerketa Sailaren lankidetzeari eta BBKren babesari esker.
Kontuak kontu, Artea ikasbide abuztuaren 28an zarratu eta gero, Guggenheim Bilbao Museoak erakusketa didaktiko bat zabalduko dau: Laborategiak. Bilduma Iraunkorrari begira: Aitor Ortiz. Horretan artista horren sortze prozesua aztertuko da; horretarako, 2008an Museoak eskuratu eban Argi hormak 011 (Muros de Luz 011 , 2005) lana izango dau abiapuntu erakusketeak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!