Gervasio Sanchezen 'Bizitza minatuak' laneko argazkiak Berrizen

Bizkaie! 2010-02-11 13:47   Kulturea

'Bizitza minatuak' izenburuko argazki liburuan oinarritutako erakusketea egin dau Gervasio Sanchez kazetari eta argazkilariak eta 2007tik Estadu osoan herriz herri dabilen erakusketea Berrizen izango da ikusgai zezeilaren 19tik martiaren 12ra arte.

BFAk eta Azkue Fundazinoak lankidetza-hitzarmena sinatu dabe

Bizkaie! 2010-02-11 12:55   Euskerea berbagai

Fundazinoaren Patronatuko kideak Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala, Euskaltzaindia, Euskal Herriko Unibersidadea eta Deustuko Unibersidadea dira.

Hitzarmen horregaz, foru erakundeak, Kultura Sailaren bitartez, 600.000 euro jarriko ditu Fundazinoaren Patronatuak datozan hileetan egingo dituan proiektu batzuk garatzeko. Fundazinoa igaz sortu zan, Interneten eta teknologia barrien bitartez euskera sustatzeko helburuagaz.

'Euskerea, eskaintzarik onena', merkataritzan eta ostalaritzan euskerearen erabilerea sustatzeko baliabideak martxan

Bizkaie! 2010-02-11 12:07   Euskerea berbagai

Bizkaiko 16 udalek eta 2 mankomunidadek sustatu dabe egitasmoa eta helburu nagusia da merkataritzan euskerearen erabilerea sustatzea merkataritzako edozein arlotan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Eibarko 33. Antzerki Jardunaldiek antzerkiz jantziko dabe herria martiaren 26ra bitartean

Bizkaie! 2010-02-11 11:08   Kulturea

Izen handiko konpainia eta aktoreak zein hain ezagunak ez diranak agiri dira programan. Focus Producciones taldeak 'La vida por delante' antzezlana ekarriko dau Eibarrera. Concha Velasco aktore espainiar ezaguna izango da taula ganean obra horretan, besteak beste.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Eusko Jaurlaritza eta EAEko zortzi enpresa Moskun dagoz, elikagai eta edarien arloko Prodexpo azokan

Bizkaie! 2010-02-11 10:46   Jan edanak

Bisitearen helburua euskal enpresak merkatu errusiarra ezagutu eta inportatzaile errusiarrakaz hartu-emonetan jartea da, euskal elikagai industria sustatzeko eta, era berean, nazinoarte mailan erreferentzia legez sendotzeko asmoz.

Manic Street Preachers eta Slayer be Kobetamendin izango dira

Bizkaie! 2010-02-10 17:34   Musikea

Manic Street Preachers hirukote galesa Journal For Plague Lovers (2009) diskoko kantak zuzenean aurkeztera etorriko da jaialdiaren hirugarren egunean, garagarrilaren 10ean. Slayer trash metal talde kaliforniarrak jaialdiko doinu gogorrenetakoak eskainiko ditu lehenengo egunean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Uribe Kostako Hizkuntza Ondarea jaso eta zabaltzeko lankidetza hitzarmena sinatu dabe

Bizkaie! 2010-02-10 17:06   Euskerea berbagai

Lankidetza-hitzarmenaren helburuen artean datozen urteotan bi monografiko egitea eta argitaratzea dago, ingurua eta historia hobeto ezagutzen laguntzeko. Monografiek, gure esparru geografikoan gai bati buruzko jakintza-esparru oso bat hartuko dabe (bata ahozko tradizino errimatuari buruz eta bestea herri egutegiari eta Uribe Kostako mitologiari buruz).

'Esan lei' Poesia Astea Gernikan, zezeilaren 22tik 28ra bitartean

Bizkaie! 2010-02-10 13:39   jardunaldiak

Amaia Jauregizar, Jose Luis Otamendi, Xabier Montoia eta Ana Cibeira idazleek parte hartuko dabe

'Esan lei' Asteari hasierea emoteko, Amaia Jauregizarrek 'Azazkalak jaten' liburua aurkeztuko dau eta poema batzuk irakurriko ditu. 'Poesia komuneko paperean' ikuskizunak, 'Gura+haize' literatur fantzinearen aurkezpenak eta Txuma Murugarren eta Rafa Ruedaren kontzertuek osotuko dabe egitaraua, besteak beste.

FANT zinemaldiaren aurtengo edizinoan, ikusleek 3.000 euroko saria emongo dabe

Bizkaie! 2010-02-10 10:05   Barriak

Maiatzaren 3tik 9ra bitarteko astean zinema fantastikoaren uriburua izango da barriro be Bilbo, FANT jaialdiaren 16. edizinoagaz. Barrikuntza moduan, aurten, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak sarien oinarriak aldatu eta 3.000 euroko bi sari barri sartu ditu egitarauan.

Eusko Jaurlaritzeak 7,2 miloe euro baino gehiago bideratuko ditu ardaoaren sustapenerako

Bizkaie! 2010-02-10 09:58   Jan edanak

Ardaoaren Batzorde Aholku-emoile sortu barrian, sektoreko hainbat eragilek ideiak emongo ditue, eta ardaoaren sektoreak zer behar dituan eta alkarregaz zer estrategia erabili behar daben esango deutsie administrazinoari.

Amorebieta-Etxanoko Mangamore´10 lehiaketako kartela Facebook-en bitartez aukeratuko da

Bizkaie! 2010-02-09 14:13   kulturbiz

Ekimen dibertigarri hori erabili dau Amorebieta-Etxanoko Udalak, Gazte Informazio Bulegoa bitarteko, Mangamore’10 iragarri eta 400 euroko saria jasoko duen kartela aukeratzeko lehiaketea martxan jarteko. Jardunaldiek Facebook-en daukien hormearen bitartez, jarraitzaileek edizino barrirako kartelak proponidu eta aukeratu ahal izango ditue.

Bilboko Udal Musika Eskoleak aurtengo formazino tailerrak aurkeztu ditu

Bizkaie! 2010-02-09 13:03   Musikea

Ikastaroen matrikula epea zezeilaren 8tik aurrera zabalik izango dabe kurtso bakotxeko plaza kopurua bete arte eta eskoletako ikasle zein irakasle eta interesauta dagoan publiko zabalarentzat dira. Ikastaroak, BilbaoMusikako egoitzan emongo dira, Bilboko Sorkunde kaleko 8. zenbakian.

Schommerren lanaren atzerabegirakoa, Bilboko Arte Eder Museoan

Bizkaie! 2010-02-09 12:00   Kulturea

Schommer. Atzerabegirakoa 1952-2009

Alberto Schommer (Vitoria-Gasteiz, 1928) argazkilariak bere lanaren lehen atzerabegirakoa aurkeztu dau Bilboko Arte Eder Museoan. Bere ibilbide profesionaleko 55 urtetan egindako 100 lan batu ditue.

Zientzia euskal gizartera hurreratzeko eta zabaltzeko akordioa sinatu dabe Elhuyar Fundazinoak eta Jaurlaritzeak

Bizkaie! 2010-02-09 11:13   Euskerea berbagai

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibersidade eta Ikerketa Sailak eta Elhuyar Fundazinoak alkarlan-akordioa sinatu dabe Gasteizen, euskal gizarteari 2010ean zientzia hurreratzeko eta zabaltzeko helburuagaz. Hitzarmenagaz, Jaurlaritzeak 150.000 euroko diru-laguntzinoa emongo deutso Elhuyar Fundazinoari, igaz baino 30.000 euro gehiago.

Guggenheim Bilbao Museoko 'Frank Lloyd Wright' erakusketeak 233.000 bisitari jaso ditu, amaitzeko egun gitxi falta dirala

Bizkaie! 2010-02-09 10:06   Kulturea

2009ko irailaren 22an edegi zan erakusketea Iberdrolaren babesari esker, eta publikoak eta kritikak 'harrera ona' egin deutse. Frank Lloyd Wright arkitekto estadubatuarrari Europan inoiz eskaini jakon erakusketarik zabalena da.

Bidebarrieta Kulturguneak 'Darwinen Eguna' ospatuko dau

Bizkaie! 2010-02-08 17:18

Bidebarrietako Liburutegiak hiru berbaldi eta mahainguru bat jasoko ditu datorren barikuan, zezeilak 12, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, orain 201 urte Charles Darwin jaio zan egunagaz bat etorriz mundu osoan ospatzen dan 'Darwinen Eguna' ospakizunaren barruan.

Arabako Kuadrilla Arteko Bertso Txapelketea 2010

Bizkaie! 2010-02-08 14:15   Bertsolaritzea

Aurten, Arabako Bertsozale Alkarteak urteroko bertsolari txapelketea bi urtean behin egitea erabagi dau, eta tarteko urte horretan, modu herrikoi batean eta taldeka beste txapelketa bat antolatzea, bertsolaritzearen parte aktibo jente gehiago bihurtzeko, sarea handitzeko, eta erakusteko bertsolaritzea ez dala gitxi batzuen kontua.

Estitxu Arozenak Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetan kantauko dau

Bizkaie! 2010-02-08 12:09   Bertsolaritzea

Garesen jokatu zan pasa dan zapatuan, Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehenengo faseko azken saioa, finalaurrekoen atarikoa, hain zuzen be, eta kopla barik Estitxu Arozena izan zan nagusi, bi aldiz Nafarroako txapelduna izandakoa, hiru urteko atsedenaldi baten ostean barriro itzuli dana.

Hazkundea eta zabalkundea dira Elhuyarren helburuak datozan hiru urteetarako

Bizkaie! 2010-02-08 11:48   Euskerea berbagai

Hazi eta zabaldu. Horreek dira Elhuyarren helburu korporatiboak, datozan hiru urteetarako. Elhuyar Fundazinoak gogotsu eta baikor ekin deutso 2010. urteari. Elhuyarren Patronatua 2009. urteko balorazinoa egiteko eta 2010. urteko kudeaketa-plana onartzeko batu da. Bilera horretan, 2009ko irailean amaitu eban V. Gogoeta Estrategikoaren aurkezpena egin dau.

Francis Xavier Pasionen 'Jay' filmak irabazi dau Zinegoak 2010

Bizkaie! 2010-02-08 11:09   Barriak

Michele Philibert, Cossimo Santoro eta Gorka Cornejok osotu dabe Zinegoak, Bilboko Gay-lesbo-trans VII. Nazinoarteko Zinemaldiko epaimahaia, eta aho batez ebatzi dabe zuzendari filipinarraren obrea saritzea. Fikzinozkoa izan arren, zinema dokumentalaren mugan dagoala balorau eta txalotu dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (5)