Surf eta irristatze kiroletan Marketing & Management Graduondoko Ikastaroaren bigarren edizinoan izena emoteko epea zabalik
2010-07-05 13:06Bigarren edizino honetarako aurre-izenemotea garagarrilaren 16rarte zabalik egongo da. Ikastaroa surfa eta irristatze kirolen industriaren parte izateko interesa daben pertsonei zuzenduta dago, baita sektore honetan dabilzan profesionalei be, euren gaitasun eta adimenak dinamizetako.
Garagarrilean bariku musikalak Bergarako Espoloi plazan
2010-07-05 12:19 MusikeaUrtero legez Bergarako Udalak jazz, blues eta musika baltzaren inguruan egindako proposamen musikalak antolatu ditu garagarrileko barikuetan Bergarako Espoloi plazan, aire librean eta doban.
Zumaiako 'Baleike' aldizkariak irabazi dau Rikardo Arregi kazetaritza saria
2010-07-05 11:32 sariak-autortzatZumaiako Baleike herri aldizkariak jaso dau aurten Rikardo Arregi kazetaritza sari nagusia. 'Barrikuntzea eta kalidadea buztartuz, tokikoa eta globala egoki batzen asmau dabe' adierazo dau epaimahaiak.
Alex de la Iglesiak Zinematografiaren Espainiako Sari Nazionala irabazi dau
2010-07-05 10:25 BarriakAlex de la Iglesia zinemagile bilbotarrak irabazi dau Kultura Ministerioak emoten dauen Zinematografiaren Espainiako Sari Nazionala bere ibilbide barritzaile eta hausleagaitik. Epaimahaiaren ebazpenaren arabera, De la Iglesiaren ibilbide profesionala ukaezina da eta espainiar zinemaren lengoaia aberastu dau.
Zinema, antzerki eta telebistaren arteko lan egiteko modu desbardinak aztertuko ditue Bilbon garagarrilaren 5etik 7ra
2010-07-02 10:40 jardunaldiak‘Batetik bestera aldatzea, zinema, antzerkia, telebista: eszena partekatua’ izenburupeko ikastaroa garagarrilaren 5ean, abiatuko da eta eszena eta zine zuzendariak, aktoreak eta casting arduradunak alkartuko ditu Bilbon. Mintegia UPV/EHUk antolatzen dituan Bilbao Arte eta Kultura udako ikastaroetan kokatzen da.
Ikus-entzunezkoak sortzeko Benito Ansola Bekea aurkeztu dabe
2010-07-01 15:52 BarriakBeka horreen helburua euskal kulturea zabaldu eta ikus-entzunezkoen produktore gazteei laguntzinoa emotea da, eta Topaguneak berak sortu ditu, Lekeitioko Udala eta Euskal Zine eta Bideo Bileraren laguntzaz eta Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Gizarte Ekintzarako Zuzendaritza zein Bizkaiko Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren babesaz.
Ikasturte amaierako bertso barnetegia
2010-07-01 15:38 BertsolaritzeaBizkaiko Bertsozale Alkarteak eta Bizkaiko Ikastolen Alkarteak alkarlanean antolatzen daben barnetegi honetan gero eta zabalagoa da bertso eskoletako ikasleen parte hartzea. Abadiño, Zalla, Muskiz, Gernika, Larrabetzu, Zornotza eta Deustuko ikasleek hiru egun pasau zituen Mendatako aterpetxean.
XV. Euskal Herria Zuzenean, aurten be Heletan
2010-07-01 15:21 MusikeaGaragarrilaren 2tik 4ra, Euskal Herria Zuzenean jaialdia hartuko dau bigarrenez Heletak (Nafarroa Beherea). Euskal Herriko rock jaialdien artean zaharrena da.
Dantza Plazetan egitaraua bihar itzuliko da Bilboko plazetara
2010-07-01 14:52 KultureaBederatzi erromeria, kalejira eta jantza erakustaldi izango dira bihartik, garagarrilaren 1etik, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, euskal folklore herrikoia sustatzeko helburuagaz martxan jarritako Dantza Plazetan egitarauaren hirugarren hiru-hilekoaren egutegian.
Prentsa digitala, posta elektronikoa eta gizarte sareak dira webgune bisitatuenak EAEn 2010ean
2010-07-01 13:48Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) normalean Interneten dabilzan pertsonek lehenengo eta behin komunikabideetara joten dabe, ondoren posta elektronikora, gizarte sareetara, instituzinoen webguneetara, bankuetara eta aisialdi eta bidaietara, Eustatek kaleraturiko 2010eko datuen arabera.
Euskarazko zinpeko itzulpenak eta interpretazino lanak egiteko profesionalaren figurea sortu dau Eusko Jaurlaritzeak
2010-07-01 12:40 Euskerea berbagaiEHAAn, 2010eko bagilaren 28an argitaratu da zinpeko itzultzaile nahiz interpreteen habilitazinoa eskuratzeko deialdia. Deialdi honetan habilitazino zuzena eta meritu bidezkoa ahalbidetuko dira. Bestetik, probak gaindituta be lor daiteke habilitazinoa, eta probetako deialdia aurtengo irailean argitaratzea aurreikusten da.
Javier Agirresarobek eta Mikel Urmenetak 'Euskaldun Unibertsala' saria jasoko dabe gaur Gasteizen
2010-07-01 12:05Mikel Urmeneta marrazkilari eta sormen-lan zuzendariak eta Javier Agirresarobe argazki-zuzendariak Euskaldun Unibertsalaren 2009ko saria jasoko dabe gaur eguena, garagarrilak 1, arratsaldez, Patxi Lopez lehendakariaren eta Txomin García Euskadiko Kutxaren presidentearen eskuetatik.
Algortako I. Sommerfesta, garagardaoaren festa
2010-06-30 18:47Itxartu eta Getxo Rugby taldeek antolatuta, I. Sommerfesta egingo da Algortan garagarrilaren 1etik 5era.
Bertsolantegia ikastaroa abian Eibarren
2010-06-30 17:32 BertsolaritzeaUdako ikastaroen barruan, Euskal Herriko Bertsozale Alkarteak eta Udako Euskal Unibertsidadeak antolatuta, bertsogintzan oinarriturik, jentaurreko sormenari buruzko ikastaldi teoriko-praktikoa hasi zan atzo, hilak 30, eta garagarrilaren 2ra bitartean makinatxu bat ekitaldi izango dira.
Badator Mendebala
2010-06-30 15:27 MusikeaIX. Mendebala, honezkero sustraiak sakon dituan folk jaialdiak zazpi kontzertu dakarz aurten, danak doban. Aurtengo izarretako bat, Xabi Aburruzaga bizkaitarra izango da, oraintsu Ortigueirako Jaialdian, Runas Proiektua tarteko, joteko aukeratua izan dan artistea.
Artezblai argitaletxeak Josep Maria Miró i Corominaren ‘Hegazkin guztiak galtzen zituen emakumea’ antzezlana argitaratu dau
2010-06-30 12:06 KultureaArtezblai Argitaletxeak bere Antzerki Testu Bildumeari beste liburu bat gehitu deutso, Menorkako Ciutadellako Cercle Artistic-ek antolatzen dauen Premi Born de Teatreren azken irabazlearen euskerazko itzulpena, hain zuzen.
Ballets Olaeta Alkarteak programazinoa zarratuko dau 'Bittor eta Lide Olaeta-ri Omenaldia'-gaz
2010-06-30 11:36 KultureaGaur, bagilak 30, da hitzordua Bilboko Arriaga Antzokian
BOSen musikeagaz eta Bilboko Koralaren ahotsakaz, 'Bittor eta Lide Olaetari Omenaldiak' 90 jantzari, 2 txalapartari eta lau txistulari batuko ditu eszenatokian, 7 koreografia izango dituan ikuskizun berezian.
'Beti Bizi' Xabier Amuriza, Kepa Junkera eta Leioa Kantika Koralaren lana plazan
2010-06-29 18:44 Musikea'Beti bizi' da Hiri Records diskoetxearen eskutik eta Kepa Junkera musikariaren produkzinoagaz aurkeztu barri dan musika proposamena. Xabier Amurizaren, Leioa Kantika Korala abesbatzaren eta Kepa Junkera beraren gaitasunak alkartuz gauzatu da 12 doinuz osotutako lan barri hau.
Lekeitioko XXI. Kale Antzerkiaren Nazinoarteko Jaialdiak joera barrien aldeko apustua egin dau
2010-06-29 11:24 KultureaAntzezpenaren eta fantasiaren magia itzuliko da Lekeitioko (Bizkaia) kaleetara garagarrilaren 9tik 11ra bitartean egingo dan Kale Antzerkiaren Nazinoarteko Jaialdiaren 21. ekitaldiagaz. Lekeitioko Udalak antolatzen dauen jaialdiak arte joera barrietan jarriko dau atentzinoa aurten.
Eszenika izango da Euskadiko Arte Eszenikoetako zentroaren izena
2010-06-29 10:55 kulturbizEuskadiko Arte Eszenikoetako zentroa izango danak Eszenika izena hartuko dau, Bilbon egingo dabe eta lanak 2011ko lehen hiru-hilekoan hasiko dira bost milioi euroko aurrekontuagaz. Arte Dramatikoko eta Jantzako bost unibersidade gradu eskainiko ditu eta baita Eszenoteknia teknikarien Lanbide Heziketako ziklo bat.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...