X. Zirkuituak 8 konpainiaren beste horrenbeste lan dakarz martira bitartean

Bizkaie! 2010-02-17 10:41   Kulturea

Zirkuituak aukerea eskaintzen deutse sortzaile eta antzerki eta jantza talde barriei, euren lanak eszenaratu eta jentaurrean aurkez daiezan. Gure uriko hainbat barrutitan, Bilbon sortutako azken proposamen freskoenak ikusteko gune ezin hobea da.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Datorren ikasturteko ikasle barrien % 75ak D ereduan ikasiko dau

Bizkaie! 2010-02-17 10:15   Euskerea berbagai

Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzan 35.495 euskal ikaslek egin dabe aurrematrikulea Euskal Autonomia Erkidegoan eta, horreetatik, 18.240 ikasle barriak dira. Ikasle barri horreetatik 270ek euren zentroetan eskaintzen ez diran ereduak eskatu ditue.

Barrence Whitfield & Petti alkarregaz kantuan

Bizkaie! 2010-02-16 14:39   Musikea

Kanpotik gurera eta guretik kanpora, zubilana egitea ardatz dauen BloodyHotsak ekimenaren beste emoitza bat aurkeztu dabe gaur Bilbon. Oraingoan, Petti eta Barrence Whitfiled alkartu dira, Bera eta Boston.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Guggenheim Bilbaok bere bildumako lanakaz osotutako erakusketak dakarz

Bizkaie! 2010-02-16 11:20   Kulturea

Bilboko Guggenheim Museoak bere bilduma propioko lanak ezagutzera emoteko erakusketa bereziak antolatu ditu 'Guggenheim Bilbao Bildumaren aukeraketak' izenpean. Museoaren ibilbideko 13 urteotan erositako 62 artistaren 102 artelan dira danetara eta horreetako 19 aurkeztuko deuskuez datozen urteotan.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Auto, Kiki eta Sascha Funkeren erritmoak Art After Dark saioan

Bizkaie! 2010-02-16 10:31   Musikea

Ohikoa dan legez, hilebetean behin, barikuetan 'Art After Dark izenpean, gaueko saio batzuk eskaintzen ditu Guggenheim Bilbao Museoak, Fever aretoagaz lankidetzan. Musika emonaldiak izaten dira Museoko Atrioan, eta aldi berean erakusketak bisitetako aukerea 18 urtetik gorakoentzat.

Nontzefilmak, Zinema eta Animazinoko Film Laburren Lehiaketan ia 100 lan ikusgai

Bizkaie! 2010-02-15 17:43   Barriak

Animazino teknika guztiak onartu dira (3D, Flash, stop-motion...) eta oraindino sasoiz zagoze lanak bialtzeko. Lanak jasoteko epea 2010ko zezeilaren 26an (13.00 p.m., Bilboko ordua) amaituko da, eta orduan film irabazleak eta emonaldi berezi bat osotuko daben lanak aukeratuko dira, aurtengo FANT jaialdiaren barruko gau berezi batean emon ahal izateko

2010eko 'Eztabaidak Literatureagaz' ekimeneko bigarren topaketea Bilbon

Bizkaie! 2010-02-15 14:56   Literatura

'Eztabaidak Literatureagaz', jentaurreko alkarrizketearen bitartez literaturara hurreratzea proposatzen dauen Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimenak, literatureari eta identidadeari buruzko topaketea aurkeztuko dau zezeilaren 16an, Joseba Zulaika antropologo eta filosofoagaz eta Suso de Toro idazle eta gidoilariagaz.

Sara Barasek 'Esencia' izeneko ikuskizun barria aurkeztuko dau Bilbon

Bizkaie! 2010-02-15 14:02   Kulturea

Zezeilaren 16tik 21era bitartean, Sara Baras izango da Arriaga Antzokiko erregina. Flamenko jantzari ospetsuak 'Esencia' izeneko azken ikuskizuna aurkeztuko deusku (Kadizko artistearen 11 urteko ibilbidea laburbiltzen dauena).

XII. Bizkai-Vinos Bilbon, tartean 150 upategi baino gehiago dirala

Bizkaie! 2010-02-15 11:50   Jan edanak

Gaur, zezeilak 15, eguerdiko 12:00etan hasi eta gaueko 21:00ak bitartean, Bilboko Euskalduna jauregian da hitzordua eta, parte-hartzaileek, besteak beste, 'Eminasin', Duero Erriberako Matarromera Upategiak egin dauen alkoholik bako lehenengo ardaoa probau ahal izango dabe.

EHGAMek laugarren urtez antolatu dau Glam, Les-Gay-Trans Zinemaldiaren Luzapena

Bizkaie! 2010-02-15 11:04   Barriak

Zinemaren bitartez, sexu orientazino edo genero identidadearengaitik emondako diskriminazinoaren kontra burrukatzen daben personen lekukotzak agertu nahi ditu EHGAMek Zinegoak-en jarraipena edo luzapena dan IV. jaialdian.

Elorrio Institutuko 3 ikasle, Teknoskopioa ideia-lehiaketako 1. faseko irabazle

Bizkaie! 2010-02-15 10:27

Elorrio Bigarren Hezkuntza Institutuko 4. mailako ikasle Ane Azkarraga, Itziar Berrioategortua eta Iraia Telleriaren bloga, 'Darwinen oroitzapena Elorrion', izan da irabazle. Ordenagailu ultraeroangarri bana jaso dabe hiru taldekideek.

'Celda 211' irabazle Goya sarietan

Bizkaie! 2010-02-15 09:39   Barriak

Danetara, 16 izendapen zituan Daniel Monzonen 'Celda 211' filmak zortzi sari eskuratu ditu, besteak beste, film onenari eta zuzendari onenari sariak eta bat gitxiago jaso dau Alejandro Amenabarren 'Agora' filmak, tartean sari teknikoak.

Bilboko Udal Musika Bandeak Julen Ramos pianistea lagun dauela ospatuko dau San Balentin

Bizkaie! 2010-02-12 14:18   Musikea

Egun berezi honetarako, Bandako Zuzendari Titularrak, Rafael Sanz-Espert maisuak, zinema giroko errepertorioa aukeratu dau, George Gershwin eta Leonard Bernstein musikagileek doinuak tartekatuz.

'Bilbao-New York-Bilbao' Kirmen Uriberen nobelea hiru hizkuntzatara itzuliko da

Bizkaie! 2010-02-12 13:57   Literatura

Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao gazteleraz, katalanez eta gailegoz argitaratuko da. Datorren astean, zezeilaren 16an kaleratuko dira ondarrutar idazlearen nobelearen itzulpenak.

Lan eskaintza publikoetan euskerearen balioa gitxitzeko eskatu dau EAEko Legebiltzarrak

Bizkaie! 2010-02-12 13:44   Euskerea berbagai

Etorkizuneko lan eskaintza publikoetan euskeraren ezagutza mailearen pisua gitxitzea gura dabe PSE-EEk eta PPk, eta Eusko Jaurlaritzeari horretara bideratutako eskaerea egin deutse, EAEko Legebiltzarrean onartutako legez besteko proposamenagaz.

Elhuyar Fundazinoa da AlphaGalileo plataformeak dauen Estaduko ordezkari bakarra

Bizkaie! 2010-02-12 10:37

2003an sinatu eban Elhuyar Fundazinoak hitzarmena AlphaGalileogaz, Euskal Herriko ikerketa-albisteen ordezkari izateko. Ordutik, AlphaGalileoko Zuzendaritza Batzordeko kidea eta Euskal Herriaren ordezkaria da Elhuyar.

Martiaren 12ra arte aukeztu zeinkiez Bermeoko bertso paper lehiaketarako lanak

Bizkaie! 2010-02-12 10:25   Bertsolaritzea

'Neurri eta gai libreak' izango dituan lehiaketan hezkuntza zentroen laguntzinoa izango dau Udalak. 'Pasa dan urtean 80 gaztetxuren lanak batu ziran', adierazo dabe, 'eta aurten parte-hartzaile kopuru bardintsua' espero dabe. Lehiaketea bi mailatan banatuko da: 11 eta 14 urteko gazteena; eta 14 eta 18 artekoa.

Getxoko kontzertu klasikoen 25. urteurrena aurten, nazinoarteko talde ospetsuak tartean dirala

Bizkaie! 2010-02-12 10:07   Musikea

Zezeilaren 16tik 20ra arte bost saio egongo dira Areetako Andres Isasi Musika eskolan, zezeilaren 19an izan ezik, egun horretako kontzertua Algortako El Redentor eleizan izango baita. Saio guztiak 20:00etan hasiko dira.

'Bilbotarrak historian barrena: 1310-2010. María Díaz de Haroren garaitik gaur egun arte' sinposioa zezeilaren 17an eta 18an Bilbon

Bizkaie! 2010-02-11 14:44   jardunaldiak

Bilbon, Bidebarrietako Liburutegian egingo dan symposiuma aurkeztu dabe gaur, gure uribilduko hainbat pertsonaiaren historian sakontzeko eta ikerketarako eremu barriak zabaltzeko helburuz. Bertara joateko sarrerea dobakoa izango da.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Euskerea sustatzeko Irati plan estrategikoa onartu dabe Berrizen

Bizkaie! 2010-02-11 14:22   Euskerea berbagai

Euskerea Bizibarritzeko Plan Nagusia ardatz, hizkuntzearen normalizazinoa eskuratzen jarraitzeko plan estrategikoa da onartutakoa. Berrizko Udalaren 2010-2012ko Plan Estrategikoak hamar arlo nagusi hartzen ditu. Horreetako bakotxean helburu jakinak jarri eta horreek beteteko estrategia eta ekintzak zehazten dira.