'Zinema eta Gerra Zibila Euskal Herrian'
2012-10-10 10:38 BarriakGernikaren bonbardaketako 75. urteurrenagaz bat eginda, Euskadiko Filmategiak, 2012 Fundazinoagaz lankidetzan, Zinema eta Gerra Zibila Euskal Herrian zikloa antolatu dau. Urriaren 10a eta abenduaren 27a bitartean, 1937 eta 2012 urteen artean filmautako 17 film ikusi ahal izango dira (10 emonalditan) Bilbon, Donostian eta Gasteizen.
Gernikaren bonbardaketako 75. urteurrenagaz bat eginda, Euskadiko Filmategiak, 2012 Fundazinoagaz lankidetzan, Zinema eta Gerra Zibila Euskal Herrian zikloa antolatu dau. Urriaren 10a eta abenduaren 27a bitartean, 1937 eta 2012 urteen artean filmautako 17 film ikusi ahal izango dira (10 emonalditan) Bilbon, Donostian eta Gasteizen.
Bilboko Alondigea, Donostia Kultura eta Vital Gizarte Ekintza erakundeen laguntzinoari esker posible izango dan zikloak errepasoa egiten deutse zortzi hamarralditan zehar euskal lurraldeetan izandako gatazka belikoari buruz egin diran produkzino garrantzitsuenetarikoei. Nemesio Sobrevilak Eusko Jaurlaritzarentzat gatazkearen urteetan egindako lanak –Guernika (1937)–, Resnais/Hessensen Guernica (1950) lako titulu mitikoak edota El otro árbol de Guernica (1969) lako kutsu frankistako produkzinoak, zein oraintsu zuzendutako filmak egongo dira ikusgai zikloan, honako zuzendarien eskutik: Julio Medem –Vacas (1992)–, Jaime Camino –Los niños de Rusia (2001)– edo Pedro Olea –La conspiración (2012)–, besteak beste.
Emonaldiak ondorengo zinema-aretoetan izango dira: Bilboko Alondigako Golem (Bilbo), Antzoki Zaharra (Donostia) eta Aula Fundación Caja Vital Kutxa-CC Dendaraba (Gasteiz).
Zikloagaz bat eginez, Donostia Kulturak eta Euskadiko Filmategiak alkarlanean argitaratu dabe Nosferatu Bildumako 8. zenbakia, Zinema eta Gerra Zibila Euskal Herrian, Santiago de Pablok eta Joxean Fernándezek koordinauta.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!