Imelda May, El Vez eta The Experimental taldeak doban Azkena Rock jaialdiaren bezperan
2010-06-22 12:36 Musikea Azkena Rock Jaialdia bagilaren 24, 25 eta 26an MendizabalanImelda May, El Vez eta The Experimental Tropic Blues Band taldeak Azkena Rock jaialdiaren atarikoak egingo ditue. Gasteizko jaialdi ezagunaren barruan Mendizabalan emon behar daben kontzertuaren egun berean, 13:30etik aurrera, Andre Maria Zuriaren plazan joko dabe doban.
Munduko Jenteen IV. Jaialdia ospatuko da Bilbon eguaztenetik domekara bitartean
2010-06-22 11:19 jardunaldiakLaugarren urtez jarraian egingo da Bilbon Munduko Jenteen Jaialdia. Gizartea sentikor bihurtzeko proiektua da, kulturearen ezagutza eta euskal gizartearen eta Bilbon eta Bizkaian finkaturiko etorkinen arteko alkarrekintza sustatzea dau helburu. Amesa da alkar onartzea, errespetetea, berba egitea eta adiskidetasun-loturak eta lotura profesionalak erraztea.
'Ahoa bete hots' jardunaldiak garagarrilaren 22tik 24ra Villabonan
2010-06-21 18:02 BertsolaritzeaKulturan, eguneroko jardun berezituetan eta haur munduan euskerearen ahozko gaiez eginiko gogoetak batu eta esperientziak jasotea da helburua, etorkizunera begirako gakoak zeintzuk izan daitekezan ikusteko. Ahozkotasunaren hiru esparru landuko ditue: umeen mundua, jardun berezituak (hizkuntza-literatura-hedabideak) eta kultur adierazpena.
'Artea eta sormena IV: hautematea, pentsatzea, sentitzea' uda ikastaroa Guggenheim Bilbao Museoan
2010-06-21 15:42 jardunaldiak'Artea eta sormena IV: hautematea, pentsatzea, sentitzea' dau izenburu Guggenheim Bilbao Museoak eta UPV/EHUko Arte Ederren Fakultadeak aurten antolatu daben uda ikastaroak. Museoan bagilaren 23an eta 24an izango diran saioetan, artistek eta nazinoartean Artearen Hezkuntzan adituak diranek Edertasunaren eta Plazer Estetikoaren inguruan hausnartuko dabe.
Euskal Herriko Unibersidadeak eta Euskaltzaindiak datozan bost urteotarako lankidetza-hitzarmena sinatu dabe
2010-06-21 15:31 Euskerea berbagaiEHUren izenean Iñaki Goirizelaia erretoreak sinatu dau eta, Euskaltzaindiarenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak. Hitzarmen horrek EHUren eta Euskaltzaindiaren arteko alkarlana sendotzea dau helburu.
XI. Lasterketa Nudistea Sopelanan
2010-06-21 12:58Euskal Naturista Alkarteak antolatuta, Sopelanako XI. Lasterketa Nudista - Patxi Ros Saria bagilaren 26an jokatuko da. Eguerdiko 12:30ean hasiko da proba itsasbehereagaz batera, Barinatxe hondartzan (Salvajen).
Abian da Tokitan.tv, 'bidaiari txikientzako abentura handiak' kontetan dituan Internet bidezko telebista
2010-06-21 11:54Tokitan.tv bidaien inguruko web telebista bat da. Bertan, Haritz Rodriguez kazetari eta blogariak danon eskura dagozan abenturak kontauko ditu. Batzuetan helmuga exotikoagoetan egindako iraupen luzeagoko bidaiak dira, eta bestetan etxetik hurrago egiten diranak
Txikien txapela Gipuzkoara eta handiena Lapurdira
2010-06-21 11:06 BertsolaritzeaEuskal Herriko XXII. Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finalean, txikien mailan Maialen Akizu urretxuarra izan zan txapeldun eta Aitor Bizkarra abadiñoarra txapeldunorde. Handien mailan, barriz, Maiana Irigoyen baionarrak irabazi eban txapela eta Amaia Iturriotz urretxuarrak, igazko irabazleak, bigarren postua.
Portugeleten euskereak egun bizi dauen egoerearen analisia eta erabilerea sustatzeko plana abian
2010-06-21 02:00 Euskerea berbagaiPortugaleteko Udalak Ahize-AEK kontratau dau, datozen hilebeteotan euskereak urian dauen egoerearen diagnosia egin daian. Azterketa horren emoitzak oinarri hartuta, bai udalerrian eta bai udaletxean euskerearen erabilerea sustatzeko plana preparauko dau.
Jose Saramago idazlea hil da
2010-06-18 16:51 kulturbizJose Saramago idazle portugaldarra eta Literaturaren Nobel sariduna hil da gaur, Lanzaroteko bere etxean (Espainia). Saramagok 87 urte zituan, eta leuzemia kronikoaren ondorioz hil da, 13:00ak inguruan, familiak jakinarazo dauenez.
Euskadi turismo iraunkorreko Europako proiektu batean sartu da Basquetour-en bitartez
2010-06-18 15:33ERNEST (European Research Network on Sustainable Tourism) da proiektu horren izena eta hainbat proiektu sustatuko dira Europako beste eskualde batzukaz batera. Ekimenaren helburua turismo iraunkorra sustatzea da.
EHUn unibersidadera sartzeko proba barriak egin dituenen % 97,63k gainditu egin ditu
2010-06-18 13:00Lehenengo datuen arabera, Euskal Herriko Unibersidadean (EHU) unibersidadera sartzeko probak egiteko matrikulea eginda euken 8.051 ikasleetatik 7.860k gainditu dabe fase orokorra. Beraz, ikasleen % 97,63k aprobau dau selektibidadea, EHUko iturriek jakinarazo dabenez.
Windows 7 eta Live, euskeraz dagoeneko
2010-06-18 12:16'Gaur euskerearen eta IKTen arteko hartu-emonak gehiago sendotu dirala esan geinke. Euskerearen garapenerako teknologia linguistiko onenak erabili nahi doguz eta bide horretan aurrera egiten ahaleginduko gara', esan eban aurkezpenean Blanca Urgel sailburuak.
'Kulturaz Blai' programeak hainbat kaleko ikuskizun eroango ditu bagilean Bilboko 8. barrutira
2010-06-18 11:22 jardunaldiakZorrotza, Basurtu, Altamira, Olabeaga, Masustegi eta Santa Ana auzoak hartzen dituan 8. barrutian, mueta guztietako ikus-entzuleei zuzendutako jarduerak jasoko izango dira: kaleko musika banden emonaldiak, magia ikuskizunak, antzerkia, zirkua eta erromeria herrikoiak, besteak beste.
Bilbok 'Gau Zuria' antolatu dau 710. urtebetetzea ospatzeko
2010-06-18 10:30Bilbao 700 Fundazinoak bigarrenez antolatu dau Gau Zuria eta hilaren 19an, zapatuan, 20:30etik 02:00etara bitartean 30 bat kultur eta aisialdi jarduera izango dira.
XI. Bilbao Arte eta Kultura ikastaroak astelehenean abiatuko dira Espainiako Sari Nazionala dauen María Muñozen jantza eskolakaz
2010-06-18 02:00 jardunaldiakMaría Muñoz, jantzari, koreografo eta pedagogoak emongo deutse hasierea astelehenean, hilak 21, EHUren Bizkaiko Campusak antolatzen dituan Bilbao Arte eta Kultura (BAK) uda ikastaroei. Ikastaro horrek ikusmina handia piztu dau eta eskaera kopurua plaza kopuruaren bikotxa izan da.
Lesbiana, gay eta transexualen eskubideei buruzko mahai-ingurua Getxon
2010-06-17 17:46Bagilaren 28an ospatuko dan Lesbiana, Gay eta Transexualen Harrotasun Egunaren harian, Getxoko Udalak (Bizkaia) lesbiana, gay eta transexualen egoerei, eskubideei eta aldarrikapenei buruzko mahai-inguru bat antolatu dau. Hitzordua bagilaren 22an izango da, arratsaldeko 19:00etan, Algortako Kultur Aretoan.
Oskorrik jantzea eta musikea buztartuko dituan ikuskizuna eskainiko dau Zugarramurdin
2010-06-17 15:54 MusikeaOskorrik formatu barria aurkeztuko dau uda honetako jaietan, izan be, taula ganean, kontzertua gehi jantzaldia egingo dira. Formula barri horren estreinaldia zapatuan, bagilak 19, egingo da, arratsaldeko 20:00etan, Zugarramurdiko 'Sorginaren Eguna' dalakoagaz bat.
Euskaditik igaroten diran Done Jakue Bideen eszenak antzeztuko ditue Araba Euskaraz ibilbidean
2010-06-17 15:36Goizeko 11:30etik 13:30era, Araba Euskaraz ibilbidean, Done Jakue Bideagaz lotutako hainbat eszena birsortuko ditu Ttipia taldeak, eta holan, jolasen, kulturearen eta artearen bitartez, kostatik nahiz barrualdetik igarotzen diran bi ibilbideak ezagutarazoten lagunduko dau.
Zortziko Txikia programearen amaiera-ekitaldia egingo dabe bihar Bilborocken
2010-06-17 12:43 BertsolaritzeaBilboko Udaleko Euskera Sailak, Bizkaiko Bertsozale Alkarteak eta Bizkaia Irratiak antolatzen daben Zortziko Txikia izeneko bertsolaritzako programearen amaierako jaialdia egingo da bihar, barikua, 2010ko bagilak 18, 10:30etik 12:00etara bitartean, Bilborock-en. Programa hau Bilboko zenbait ikastetxetan garatu da 2009-2010 ikasturtean.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...