Nazinoarteko Trikitixa Jaialdia egingo dabe Getxon, zemendiaren 24an
2012-10-30 14:49 MusikeaNazinoarteko Trikitixa Jaialdia egingo dabe Getxon zemendiaren 24an, Bizkaiko Trikitixa Alkarteak jakinarazo dauanez. Javier eta Jose Manuel Tejedor, Mirabel, Agurtzane eta Ion Elustondo, Ruben Isasi, Xabier Valle eta Argibel Euba, eta Tapia eta Leturia musikariek parte hartuko dabe.
Nazinoarteko Trikitixa Jaialdia egingo dabe Getxon zemendiaren 24an, Bizkaiko Trikitixa Alkarteak jakinarazo dauanez. Ekitaldia Areetako Andres Isasi Musika Eskolan izango da, 19:00etatik aurrera. Euskal Herriko eta kanpoko taldeek hartuko dabe parte jaialdian: Javier eta Jose Manuel Tejedor (Asturias), Mirabel (Okzitania), Agurtzane eta Ion Elustondo (Euskal Herria), Ruben Isasi, Xabier Valle eta Argibel Euba (Euskal Herria), eta Tapia eta Leturia (Euskal Herria).
Trikitixa jotzeko era eta estiloak erakustea da jaialdiaren helburua, eta trikitixea munduan zehar beste musika tresna batzuekaz zelan buztartzen dan azaltzea bere bai, ekimenaren arduradunek adierazo dabenez. Halanda ze, Bizkaiko Trikitixa Alkarteak lantzen dituan ildoak jorratzen ditu Nazinoarteko Trikitixa Jaialdiak: alde batetik, irakaskuntzea lantzen da, eta bestetik, trikitixea bera sustatzen da. Jaialdia edozein moetatako publikori zuzendura dago, trikitixa ikasle eta irakasleei, trikitixa eta orokorrean musika zaletuei, folklore zaleei, umeei, helduei eta abar.
Jaialdiaamaitu ostean, urteroko Trikisession saioa egingo dabe Areetako Glass tabernan. Han, jaialdian parte hartuko daben musikariek alkarregaz jo eta inprobisteako aukera ederra euikiko dabe, eta bertan diran entzuleek kantau edo jantzan egin ahalko dabe.
Sarrerak Andres Isasi Musika Eskolako txarteldegioan salduko ditue, BBK eta Algortako Kultur Etxearen bitartez bere bai, zemendiaren 1etik aurrera. Sarrereak 8 euro balio ditu. Trikisession saiorako sarrerea doban da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!