Gerediagak 1000 liburu dohaintzan emon ditu Durangaldean erabili ahal izateko
2010-07-13 15:24 kulturbizOraingo honetan 1.000 liburu inguru eta 50 jokuakaz osotzen dira banatutako sortak. Holan, liburutegietako funtsak gora doaz eta erabiltzaileak aukera zabalagoa izango dabe.
Bilboko auzoei buruzko 'Distrito Foto' argazki lehiaketea argazkigintza digitalean espezializauko da
2010-07-13 14:27 kulturbizParte hartu nahi daben pertsona guztiek Distrito Foto webgunearen bitartez bialdu ahal izango ditue euren argazkiak, irailaren 6tik 19ra bitartean.
'Juan Mari Lekuona-ri omenaldia' eta 'Intelektuala nazioa eraikitzen. R.M. Azkueren pentsaera eta obra' liburuak Sarean eskuragarri
2010-07-13 11:25Euskaltzaindiak Sarean jarri ditu Euskaltzaindiaren Literatura batzordeko buru izan zanaren omenezko 'Juan Mari Lekuona-ri omenaldia' eta Jurgi Kintanaren 'Intelektuala nazioa eraikitzen. R. M. Azkueren pentsaera eta obra' liburuak.
Diasporatik Gernika-Lumora eta Irunera
2010-07-13 10:54 Euskaldunak munduanEusko Jaurlaritzako Kanpo Ekintza sailak sustatzen dauen 'Gaztemundu' programearen barruan, Euskal Etxe desbardinetatik heldutako 18 eta 30 urte bitarteko 30 gaztek Gernika-Lumo bisitau dabe.
Bakioko Itxas Alde eta Orereta Abesbatza Txinan
2010-07-13 10:40 Kulturea Bilboko Udalak euskal folklorea sustatuko dau Shanghai 2010 Erakusketa UnibertsaleanItxas Alde eta Orereta Abesbatza taldeek Ekialde Urrunera egin behar daben bidaia aprobetxauko dabe Bilbok Shanghai 2010 Erakusketan dauen eremuan emonaldiak eskaintzeko. Bi taldeek Txinako Shaoxing urian ospatuko dan World Choir Games dalakoen seigarren edizinoan be parte hartuko dabe hilaren 15etik 26ra bitartean.
Liburuetatik kanpo poesia zabaltzeko erabili izan diran bideak aztertuko ditue Bilbon
2010-07-12 15:59 jardunaldiakBAK, Bilbao Arte eta Kultura ikastaroen barruan, garagarrilaren 13tik 15era, Kirmen Uribe, Harkaitz Cano eta Itxaro Borda lako egilek hartuko dabe parte Jon Kortazarrek eta Iratxe Retolazak koordinautako ikastaroan. Hitzordua Bilbon izango da, UPV/EHU-BBK Etxean, Alde Zaharrean.
Bidaiakaz lotutako bideo labur bitxiak sarituko ditue ‘Bidaiari Dubi Dubi’ lehiaketan
2010-07-12 15:50 BarriakBilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, bidaiakaz lotutako bideo labur bitxiak sarituko dituan ‘Bidaiari Dubi Dubi’ lehiaketea deitu dau. Ekimena orain zazpi urtetik hona, Begoñako barrutira, bidaia eta abenturakaz erlazionautako tailerrak, berbaldiak, mundu osoko musika kontzertuak, proiekzinoak eta erakusketak eroaten dituan 'Bidaiariaren txokoa' programearen barruan sartzen da.
76.000 lagunetik gora batu dira Bilbao BBK Live 2010 jaialdian
2010-07-12 10:34 MusikeaJoandako zapatuan amaitu zan aurtengo Bilbao BBK Live Jaialdia eta antolatzaileak pozik dagoz bai hurreratu dan jente kopuruagaitik eta bai aurtengo maila artistikoagaitik be, izan be, 76.000 lagun baino gehiago batu ditu aurtengo edizinoak. Danetara, 76.579 lagun izan dira Kobetamendiko kontzertuakaz gozetan.
'Bagare' lemapean, Laudioko ikastoleak antolatuko dau 2011ko Araba Euskaraz
2010-07-12 02:00 Euskerea berbagai2011ko bagilaren 19an, Laudion ospatuko da Arabako ikastolen aldeko jaialdia. 1983, 1993 eta 2000. urtekoen ondoren, Laudiok laugarrenez jasoko dau Araba Euskaraz eta data gogoangarrian, Laudioko Ikastolearen 40. urteurrenean, hain zuzen be.
Arte Eszenikoetako Max Sarien 14. edizinoan izena emoteko epea zabaldu da
2010-07-09 15:49 sariak-autortzakIzena emoteko epea irailaren 30era arte egongo da zabalik. Deialdi honetan, 2009ko irailaren 1etik 2010eko abuztuaren 31ra arte estreinautako, barriro estreinautako edo biran egondako muntaia guztiek parte hartu ahal izango dabe: antzerkia, antzerki musikala, umeentzako ikuskizuna eta jantza arloetakoak.
Aritzatxu Rock Free jaialdiak 14 talde batuko ditu garagarrilaren 17an Bermeon
2010-07-09 15:25 MusikeaDanetara, 14 taldek parte hartuko dabe: Capsula, El Desvän del Macho, Lobo Electrico, Los Steaks, Trigger Travis, Okasientes, Thee Qüibbles, Elfo Negro, Villapellejos, Dictadura, Los Daggers, La URSS, Powerflip eta Los Frenos. Danen artean Capsula argentinar-bilbotarrak nabarmentzen dira.
Ea poesiaren bizileku
2010-07-09 14:46 jardunaldiakAurtengoa Eako Poesia Egunen zazpigarren edizinoa izango da garagarrilaren 17an eta 18an eta Ea, Natxitu eta Bedaroako paraje zoragarriakaz buztartuz, heriotzea ardatz hartu eta Joseba Sarrionaindiaren ondoko ideian oinarrituta: 'Poesia hilda dago baina ez naz ni izan' egitarau potoloa preparau dabe.
Urdaibairen etorkizunari buruzko eztabaida sakona egingo dabe Bilbao Arte eta Kultura ikastaroetan
2010-07-09 11:15Garagarrilaren 12tik 13ra Urdaibaiko Biosferaren Erreserbearen gaineko eztabaida sakona egingo dabe Sarrikoko Zubiria Etxean, EHUren Bilbao Arte eta Kultura ikastaroen barruan.
EAEko 100 koba aztertu eta 4.000 hatx-zulotik gora katalogau ditue Jaurlaritzeak eta Euskal Espeleologoen Alkarteak
2010-07-09 10:58EAEko 4.000 hatx-zulotik gora katalogau ditue eta bi erakundeek SMS bidezko alarma-sistema bat sortu dabe, lurpeko barrunbeetan egiten diran espedizinoetan atzerapenak edo bestelako jazoerak atzemoteko.
'Felipe Egiguren. Benetako abertzalea. Un abertzale integro' liburua aurkeztuko dabe gaur
2010-07-09 10:33 Kulturea Sabino Arana Fundazinoaren 'Hamaika oroimen askatasunarentzat' bildumako hirugarren argitalpena daBildumearen helburua Euskadik bizirik irauteko eta beraren askatasunaren alde dana emonda, gaur egun euskal gizartearentzat ezezagunak diran euskaldun hareetako askoren bizipenak eta esperientziak ahanzturatik berreskuratzea da.
Euskaltzaindiaren webguneak 52.713 bisita izan zituan bagilean
2010-07-08 14:51Akademiaren webgunean gehien bisitautako edukia Euskal Onomastikaren Datutegia (EODA) izan zan, 209.373 bistaratze izan zitualarik. Hiztegi Batua, 80.156 bistaratzeekin, gehien ikusitako bigarren orrialdea izan zan.
Rammstein izar nagusi Bilbao BBK Live Jaialdiko lehenengo egunean
2010-07-08 14:31 MusikeaBand of the skulls-en ordez, Eraso taldeak joko dau zapatuan
Aurtengo Jaialdiari hasierea emoteko ohorea Bilboko Rise To Fall taldeak izango dau, igazko Bilbo Hiria Pop-rock lehiaketako irabazleetako bat izan zan, metal musikaren atalean, hain zuzen be. Arratsaldeko 17:30etan joko dabe bilbotarrek.
XIV. Durangaldeko Azoka Ekologikoa Elorrion
2010-07-08 14:07Elorrixa Elorrioko ekologi taldeak datorren domekarako, hilak 11, XIV. Durangaldeko Azoka Ekologikoa antolatu dau. Azoka hau Bizkaiko mota honetakoen aintzindari dogu. Udalak Balendin Berrio-Otxoaren ospakizunen artean sartu dau aurten azoka hau.
Pirineos Sur, Munduko Kulturen XIX. Nazinoarteko Jaialdia garagarrilaren 8tik 25era
2010-07-08 11:01 Musikea1810-2010, Latinoamerikar herrien independentziaren bigarren mendeurrena gogoan, Latinoamerikako herrialdeak ardatz hartuta egingo da aurten Huescan, Pirineos Sur Jaialdia. Mexiko, Argentina, txile, Kolonbia, Venezuela, Peru, Puerto Rico, Maroko eta Argeliako doinuak ez eze, Aragoiko bertako taldeak zein Catalunyakoak be entzuteko modua izango da.
Unai Alonso, Bilboko Injinerutza Goi Eskola Teknikoko ikaslea Europako talenturik onena
2010-07-07 15:49Unai Alonso Pinillos, Bilboko Injinerutza Goi Eskola Teknikoko ikaslea Euspen Challenge 2010 desafioko irabazle subertau da, nazinoarte mailako Doitasun eta Nanoteknologia Injinerutzako talentuen lehiaketan. Norgehiagoka hau Euspen-ek sustatu dau, Doitasun eta Nanoteknologia Injinerutzako Europako Alkarteak
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...