Karlos Linazasorok gazteentzako 'Bertan goxo' nobelea aurkeztu dau

Bizkaie! 2012-11-19 11:39   Kulturea

Ironia eta kritika soziala batu ditu Karlos Linazasorok Bertan goxo nobela barrian. Liburuaren izen bera daukan beilategiaren inaugurazinoa kontetan dau idazle tolosarrak. Elkar etxearen Ateko Banda gazte literaturako atalean argitaratu dabe liburua.

Ironia eta kritika soziala batu ditu Karlos Linazasorok Bertan goxo nobela barrian. Liburuaren izen bera daukan beilategiaren inaugurazinoa kontetan dau idazle tolosarrak. Elkar etxearen Ateko Banda gazte literaturako atalean argitaratu dabe liburua.

Bertan Goxo beilategiaren inaugurazino jaian hainbat jente batu da, herriko alkatea, zinegotziak, bertsolari bat, Ernesto parrokoa eta jubilauen autobuskada bat. Gura beste pintxo be badago-eta, debalde. Beilategiko ugazabaren alabea da kontalaria, berak emoten dau han jazoten danaren barri. Eskolako lagun ugari be etorri dira, ganera. Jaia ondo hasi da, baina ekatx batek dana nahastauko dau...

Umorea, ironia, kritika soziala eta absurdoa buztartu ditu tolosarrak nobelan, azkenean esperpentora heltzeraino. Narrazino gitxi eta alkarrizketa asko ditu istorioak, erraz eta arin leiduteko moduan, egilearen arabera. Galdera ugari agiri dira kontakizunean, heriotzari buruzkoak, bizitzearen ganekoak, inkomunikazinoaz, sexuaz... eta abar.

Karlos Linazasoro Izagirre (Tolosa, 1962) Euskal Filologian lizentziaduna da. Gaur egun, Tolosako udal liburutegiko arduraduna da. Ipuingintzea eta poesia dira gehien landu dituan generoak. 2001. urtean Euskadi Saria irabazi eban, ume eta gazte literatura sailean Bota gorriak izeneko ipuinagaz. Makina bat liburu kaleratu ditu urteotan, tartean,
Udazkeneko karabana erratua, Entzungailua, Lau ipuin Matteomigliar, Bestiarioa, Hilerrikoiak, Urperatze handia, Hamazazpikotan eta Udalbatza bahituaren kasu pollita.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu