Kontzertuak Bilbon Santa Zezilia eguna ospatzeko

Bizkaie! 2012-11-19 11:55   Musikea

Santa Zezilia musikarien zaindaria omentzeko ekitaldia izango da datorren martitzenean, zemendiaren 20an, 19:00retan, Campos Eliseos Antzokiko ordu eta erdiko emonaldian; disziplina eta estilo guztietako berrogei musikarik, Euskal tradizinozko doinuak, Mozarten klasikoak eta irlandar folkloreko doinuak nahiz tango argentinarrak eskainiko ditue.

Bilboko Udal Musika Eskolako irakasleak egun batez ikasgelak eta ikasgaiak baztertu eta bizkaitar uriburuko agerlekurik handienetakoan eskainiko daben ikuskizunean protagonista bihurtuko dira. Santa Zezilia musikarien zaindaria omentzeko ekitaldia izango da datorren martitzenean, zemendiaren 20an, 19:00retan, Campos Eliseos Antzokiko ordu eta erdiko emonaldian; disziplina eta estilo guztietako berrogei musikarik, Euskal tradizinozko doinuak, Mozarten klasikoak eta irlandar folkloreko doinuak nahiz tango argentinarrak eskainiko ditue. Sarrerea dobakoa da, baina antzokiko txarteldegian aurrez jaso behar dira gonbidapenak (bi personako).

Hamaika emonkizun atondu ditue Eskolako irakasleek eta bertan formakuntza zabala eskainiko dabe; duo intimistak (pianoa violinagaz batera, rekinto eta flauta), klarinete, viola eta pianozko hirukotea eta hamar musikari inguruko talde originala. Baita kantariak eta eskusoinu, cello, gitarra eta pianoz osotutako taldea, Pizzaolaren Libertango interpretetan.

Okasinorako sortutako bersinoak

Aitatutako konposatzailearen eta Mozarten obrak interpreteteaz gan, Mikel Laboa (Gure basterrak), José Ignacio Ansorena (Ametsetan), Michel Bergson (Luisa di Montfort), Jules Mouquet (El dios Pan y los pájaros), Jesús Guridi (Diez melodías vascas), edo Lunasa folk talde irlandarra, (The Cullybacky hop) be interpretauko ditue emonkizun honetarako atondutako programan.


Eguena 22, ikasleen kontzertua

Bestetik, ohikoa dan legez, ikasleek be kontzertu propioa eskainiko dabe BilbaoMusikako auditorioan, La Galeran (Sorkunde 8), hilaren 22an, 19:30etatik aurrera. Irakasleak bezela, ikasleek be estilo guztiak jorratuko ditue eskolako sail guztietako taldeen parte hartzeagaz. Sarrerea dobakoa izango da.


Santa Zezilia kontzertuko egitaraua

Martitzena, zemendiak 20, Bilboko Campos Eliseos Antzokian, 19:00retan.

- Dos Danzas Latinoamericanas (B. Fraser). J.Vicente Codina eta Ibon San Vicente (tronpetak), Pilar Zaballa (trompa) eta David Abellán (bombardinoa).

- Luisa Di Montfort (M. Bergson). F.Javier Font (rekintoa) eta Maite Olmos (pianoa).

- Sonata Si b M Kv 378 (W. A. Mozart): lehen mobimentua ‘Allegro’. Abel Osuna (biolina) eta Leire de Diego (pianoa).

- El dios Pan y los pájaros (J. Mouquet). Ibón Pérez del Palomar (flautea) eta María Solinís (piano).

- Libertango (A. Piazzola). Garbiñe Velasco (eskusoinua), Ana Ispizua (celloa), David Ekai (gitarra) eta Edurne Urutxurtu (pianoa).

- Trío op. 83 (nº VIII) (M. Bruch). Asier Sierra (klarinetea), Loreto Alfonso (biola) eta Jerónimo Martín (pianoa).

- Ametsetan (J. I. Ansorena). Mikel Albistur (oboea), Jasone Akizu (txistua), Martin Ariztimuño (gaita), Iñigo Eskubi (gitarra) eta Txubio Fernández de Jauregi (baxua).

- Diez melodías vascas (J. Guridi): Nº 1 Narrativa, Nº 2 Amorosa, Nº 3 Religiosa, Nº6 Amorosa, eta Nº 7 De ronda. Javier Navascues eta Natalia De Miola (biolinak), Loreto Alfonso (biola), Ana Ispizua (celloa), Txubio Fernández de Jauregi (Kontrabaxua), Ibón Pérez del Palomar (flauta), Mikel Albistur (oboe), Sergio Alonso (klarinete), Joseba Bustamante (saxofoia), Ibon San Vicente (tronpeta), Pilar Zaballa (tronpa), Maite Olmos (pianoa) eta Gaizka Salazar (perkusinoa).

- Gure basterrak (M. Laboa). Josu Aginaga eta Alvaro García (gitarrak eta ahotsak), Gorka Aginaga (teklatuak), Txubio Fernández de Jauregi (baxua) eta Gaizka Salazar (bateria).

- Jeep on 35 (J. Scofield). Alvaro García eta Ramón Escobar (gitarrak), Goyo Gutiérrez (teklatuak), Txubio Fernández de Jauregi (baxua) eta Gaizka Salazar (bateria).

- The Cullybacky Hop (Lunasa). Javier Navascues (biolina), Ibón Pérez del Palomar (flauta), Mikel Albistur (oboea), Gorka Irurtia (txirula), Jasone Akizu (txistua), Martin Ariztimuño (gaita), Asier González (alboka), Iñigo Eskubi (gitarra), Txubio Fernández de Jauregi (baxua) eta Gaizka Salazar (bateria).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu