Bideojokoen garrantzia azpimarratu dau Jose Inazio Imaz UPV/EHUko irakasleak bere ikerketan
2011-01-21 12:56'Pantaila barri honeek ez badoguz hezkuntzatik lantzen eta ez bagara saiatzen zeozelako kontrol publikoa ezartzen, ziber-jentartea eta ziber-kulturea, merkatuaren eta irabazi ekonomikoen logikearen esku ixten ibiliko ginateke, eta hori arriskutsua izan daiteke, merkatuak eta industriak bigarren plano batean ixten baititue eztabaida etiko-moralak'.
Argazkigintza Humanitarioko XIV. Luis Valtueña Nazinoarteko Saria Bilboko Alondegian
2011-01-21 11:38 KultureaAurtengo edizinoan, 27 herrialdetako profesionalek 1.500 argazki baino gehiago aurkeztu ditue eta epaimahaiak ebatzi dau Fernando Moleres argazkilari bilbotarrari emotea lehen saria, adin txikikoek Afrikako kartzeletan daben egoerari buruz Sierra Leonako kartzeletan adin txikikoei ataratako argazkiez osotu dauen bildumeagaitik.
Holandako eta Flandeseko pinturen ganeko erakusketea ateak ixtear dago
2011-01-21 10:38 KultureaGuggenheim Bilbao Museoak domeka honetan, hilaren 23an, zarratuko dau 2010eko urrian inaugurautako Urrezko Aroa: Städel Museum-en Holandako eta Flandeseko pintura erakusketea. BBVA Fundazinoak babesten dauen erakusketea 130 maisulan baino gehiagoren aukeraketea da. Holandako elitearen gustua eta idealak agirian ixten ditue lanok.
Euskadiko Soinuak-ek 10. urtez parte hartuko dau musika industria eta teknologia azokarik handienean
2011-01-20 11:39 MusikeaEuskadiko Soinuak-en parte-hartzeak interes berezia dauka aurten euskal kantari bat Midem azokan zuzenean joteko hautatu dabelako. Petti kantari beratarra izan da hautatua eta hiru kontzertu daukaz honezkero baieztatuta.
Euskal ordezkariak BCNegra, nobela baltzari buruzko europar topaketan
2011-01-20 10:56 jardunaldiakUrtarrilaren 31tik zezeilaren 5era, aurten, lehenengo aldiz hainbat euskal idazlek parte hartuko dabe BCNegra nobela baltzari buruzko jardunaldiotan, besteak beste, Jose Javier Abasolok, Jon Arretxek, Aingeru Epalzak eta Euskadiko Liburu Azoken koordinatzaile Asier Muniategik.
'Linguae Vasconum Primitiae' liburua Gasteizera ekarriko dabe
2011-01-20 10:42 Kulturea Axularren, Oihenarten eta Leizarragaren liburuakaz osotuko dabe Eusko Legebiltzarrean izango dan erakusketeaEuskeraz inprimidutako lehen liburua, Bernat Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae, Gasteizen jarriko dabe. Euskara jalgi hadi plazara izenburupean, erakusketa bat zabalduko dabe Eusko Legebiltzarrean, zezeilaren 1ean, eta bertan erakutsiko dituen lanen artean garrantzitsuena Etxepareren liburua dala azaldu dau Xabier Kintana Euskaltzaindiko idazkari eta erakusketaren komisarioak.
Sasi guztien gainetik, euskaldun eta burujabe!
2011-01-19 16:32 Euskerea berbagaiEuskal Herrian Euskaraz-ek manifestazino nazionala deitu dau zezeilaren 12rako, Donostiako Bulebarretik 17:00etan abiatuko dana, Sasi guztien gainetik, euskaldun eta burujabe lemapean.
I. Euprel Saria Eugenio Gandiagak jaso dau
2011-01-19 16:24 MusikeaZuzeneko musikea sustatzen daben Euskal Herriko hainbat enpresa batzen dituan elkarte honek sorturiko sari honen bidez, Euskal Herriko musika industria garatzen eta bultzatzen eginiko lana jentaurrean autortu eta eskertu nahi dau Euprelek.
Gatibuk bigarren kontzertu bat emongo dau Bermeoko Kafe Antzokian
2011-01-19 14:13 MusikeaKontzertua, zezeilaren 12an, gaueko 22:00etan hasiko da eta sarrerak Bermeoko Kafe Antzokian, Luma liburu-dendan, Gernikako Ospa tabernan eta www.kulturalive.com atarian eskuratu ahal izango dira 10 euroan.
Donostiako Zinemaldiak bat egin dau Jafar Panahi eta Mohammad Rasoulof zinemagileen atxiloketen kontrako protestakaz
2011-01-19 13:20 BarriakMundu osoan egindako zinema erakusteko plataforma legez, Donostiako Zinemaldiaren ustez, 'jazoera gaitzesgarri hau adierazpen askatasunaren eta bi zinemagileen eskubide indibidualen kontrako eraso latza da'.
Tanbor-hotsak Shanghain
2011-01-19 11:39 Euskaldunak munduanUrtarrilaren 20an San Sebastian Eguna dala-eta, Shanghaiko Euskal Etxeak be tanborradea antolatuko dau. Bertan, 27 personek osotuko dabe dtnbor eta barril kompainia eta Shanghaiko kaleak Donostiko soinuz beteko dira. Ekitaldia zapatuan, urtarrilak 22 egingo dabe, arratsaldeko seiretan hasita, Kuluska jatetxean hasita (Lane 528 Kangding Lu, Shanghai).
Euskadik Fiturrera eroango dau teknologia barrien alde egiten dagoan apustua
2011-01-19 10:07Bizkaiko Aldundiak Bilbao-Bizkaia, haritzetik titaniora izeneko standa jarri dau, tradizino eta modernidade kontzeptu estetikoak integretea oinarri izango dauen gunean.
Bizkaiko Diputazinoak euskerearen arloan asoziazionismoa sustatzeko batzordea sortu dau
2011-01-18 16:27 Euskerea berbagaiBFAko Gobernu Kontseiluak Euskara Bizia batzordea sortzea erabagi dau, lurraldean euskerearen alde lan egiten daben alkarteak laguntzeko eta euren jarduerak koordinetako. Batzorde hori kide anitzeko erakunde aholku-emoilea izango da, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailari atxikita.
Zinebiklub eguenean abiarazoko da
2011-01-18 14:52 BarriakDatozen hiru hilebeteotan, eguenero, arratsaldeko 19:30etik aurrera, Abandoko Barrutiko Udaltegiak, Zinebi 52ko Sekzino Ofizialean lehiatu ziran 53 film eta lehiaketatik kanpo aurkeztutako beste hogei inguru eskainiko ditu, danak be 70 minutu inguruko saioetan batuta.
'Neguko Bidaia' Kontzertuen III. Zikloa urtarrilaren 21etik zezeilaren 18ra arteko barikuetan izango da Getxon
2011-01-18 14:33 MusikeaLehenengo kontzertua datorren barikuan, urtarrilaren 21ean, izango da Khantoria antxinako musikako taldearen eskutik. Bere helburua obra barrokoak eskaintzea da eta Ander Barrojalbizek (bibolin barrokoa), Maider Lopezek (biola barrokoa) eta Virginia Gonzalok (klavezin eta organoa) osotzen dabe.
Badator Eszenako sorkuntzea bultzatzeko III. 'Artistak Egoitzan' programea
2011-01-18 10:56 kulturbizProgramea orain bi urte Bilbon arte eszenikoak sustatzeko eta bultzatzeko asmoz martxan jarritako ekimen barritzailea da. Deialdira aurkeztu nahi diran konpainiek 2011ko martiaren 20ra arte aurkeztu ahal izango ditue euren sorkuntza proposamenak. Horreen helburu nagusiak proposamen eszenikoak sortzea, ikertzea eta zabaltzea izango da.
Jesus Guridiren 'El Caserio' zarzuelea Bilboko Arriaga Antzokian izango da urtarrilaren 21etik 29ra
2011-01-18 10:25 kulturbizEl Caserío Bilboren sentimentuagaz eta Arriaga Antzokiaren historiagaz lotuta dago. Hori dala eta, Arriagak zarzuela honen muntaia barria produzidutea erabagi dau, Pablo Viar bilbotar aktore eta zuzendari gaztearen eszena zuzendaritzapean, Daniel Biancoren eszenografiagaz, eta Jesus Ruizen jantziakaz.
Love of Lesbian taldeko abeslariak parte hartuko dau BBK Aretoaren 'Musikalan' jardunaldietan
2011-01-17 14:47 MusikeaLove of Lesbian taldeko abeslariaren saioa, hilaren 20an, 20:00etan hasiko da. Sarrerak BBKren kutxazainetan jaso daitekez 3 euroan BBK-ko txartelak erabil ezkero eta 6 euroan beste erakundeetako txartelakaz.
Bob Marley reggae musikearen mitoaren jaiotzearen urteurrena ospatuko dabe Bilbon eta Iruñean
2011-01-17 14:42 MusikeaMundu osoko hainbat uritan egiten dan proiektu oso baten barruan Marley omentzeko egiten diran ospakizunak antolatzen dira. Uri nabarmenenak Los Angeles, Buenos Aires, Paris, Londres, Kingston edota New Yorken izaten dira. Ganera, 2011. urtean 30 beteten dira Bob Marley hil zanetik, musikeak eta zaleek reggaea mundu osoan ospetsu egin eban artista ahaztu ez arren.
'Haur Literaturako Mikel Zarate II. Saria 2011': oinarriak
2011-01-17 13:17 sariak-autortzakLezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak, umeentzako irakurgai barriak sortu eta idazleen lana bultzatzeko asmoz, haur literaturako Mikel Zarate lehiaketea antolatzen dabe, euskal kulturaren alde lan itzela egindako lezamar idazlearen oroimenez, ondorengo oinarrien arabera:











Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...