Pedro Irizarren 'Morfología del Verbo Auxiliar Vasco' sarean jarriko dau Euskaltzaindiak
2010-04-20 17:36'Morfología del Verbo Auxiliar Vasco' paperean dauka argitaratua Euskaltzaindiak. Hamabost liburuz osotutako lana da, euskal aditz laguntzailearen azterketa zehatza egiten dauena eta apirilaren 21etik aurrera, Akademiaren webgunean kontsultau ahal izango da.
Uri mutantea izango da Bilbo astebetez FANT jaialdiari esker
2010-04-20 15:22 BarriakAurtengo Zinemaldi Fantastikoaren XVI. edizinoak fantasiazko izaki bat berpiztuko dau astebetez: Guggenheim Museoaren alboan dagoan aramua. Izaki hori da maiatzaren 3tik 9ra bitartean egingo dan FANT jaialdia iragarten dauen kartelaren ardatz nagusia.
Bide Ertzean Trio, kantuak bere sinpletasunean
2010-04-20 15:12 Musikea Laukote moduan bira txikia egin ostean dator hirukoaren esperimentuaIzenak jazz ukutua dauen arren, Bide Ertzean Trio ez da taldearen planteamenduetatik hainbeste urrunduko. Baina formazinoa bezela, errepertorioa be desbardina izango da. Hasiera-hasierako doinu batzuk berreskuratuko doguz eta barri-barriak diran abesti batzuk be eskainiko doguz.
Rikardo Arregi XXII. Kazetaritza Sariak 16.000 euro banatuko ditu
2010-04-20 14:15 sariak-autortzakLan bakotxeko seina kopia bialdu behar dira Andoaingo Udaleko Euskara Zerbitzura.
Bilboko Artelan Berreginen Museoak testu klasikoak jarriko ditu bere obren ondoan, Liburuaren Nazinoarteko Eguna dala eta
2010-04-20 11:23 kulturbizEkimen barri horren bitartez, museo bilbotarrak testu klasikoen ezagutza eta irakurketea sustatu nahi dau. Era berean, erakusten dan lan bakotxa eta bere ingurua hobeto ulertzeko erreferentziazko tresna jarri nahi dau bere bisitarien esku.
EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultadeak euskerazko ahots itzulpenerako sistema bat garatu dau
2010-04-19 15:53 Euskerea berbagaiAlicia Perez Ramirez ikertzailearen doktore-tesia idatzizko testuen itzulpenetik harago doa eta, lehenengoz, ahots-itzulpen automatikoko sistemea martxan jarri ahal izan da metodo estadistikoetan oinarrituta.
Bilboko Udalak Errekalde auzoaren azken urteetako historiari buruzko bideoa argitaratu dau
2010-04-19 15:39 BarriakHogeita hamar pertsona inguruk eta auzoko zenbait alkartek, horreen artean Indarra musika taldeak, Arraizpe abesbatzak, Gazte leku alkarteak, Kukutza Gaztetxeak edo Errekaldeko Familien alkarteak hartu dabe parte ekimenean. Helburua Errekalderen historia ezagutzera emotea da, bertan bizi diranen esperientzian eta ezagutzan oinarrituz.
Maiatzean zabalduko dabe Bilboko BBK Areto barria
2010-04-19 14:15Gran Via zinema-aretoa egoan lekua, maiatzean zabalduko dabe barriro, BBK Areto bihurtuta. Bilboko Kale Nagusiaren 19. zenbakian dagoan espazio mitiko hau erabarritu dau BBK-k 3,5 miloe euroko aurrekontuagaz. Era guztietako kultur ekitaldiak hartuko dituan erabilera anitzeko espazioa izango da.
Juanra Madariaga eta Fermin Etxegoienentzat Espainiako Kritikaren Sariak
2010-04-19 12:57 sariak-autortzakMadariaga 'Eroriaren logika' (Susa) poema bildumeagaitik saritu dabe poesiaren arloan, eta Etxegoien 'Autokarabana' (Pamiela) eleberriagaitik, narratiban.
Alkarte gehiago batu dira Topagunera
2010-04-19 12:22 Euskerea berbagaiFederazinoan bazkidetza eskatu daben lau alkarte barriri be emon deutse ondo etorria Batzarrak: Euskara Añanan Mingainean (Añanako kuadrila); Goierriko Euskal Eskola (Lazkao); Txirritola (Aramaio); eta Gutxisolo (Trebiñu).
Umorezko literaturea ardatz 'Eztabaidak literaturegaz' ekimenean
2010-04-19 11:50 Kulturea'Eztabaidak literatureagaz', jentaurreko alkarrizketearen bitartez literaturako zenbait iruditara hurreratzea proposatzen dauen Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimenak, umorezko literatureari buruzko topaketea dakar apirilaren 20rako, Javier Tomeo Estallo idazlearen eta María Eugenia Salaverri idazle eta kazetariaren eskutik.
Xabier Etxaniz eta Ignacio Ferrando dira Bilboko Udaleko Gabriel Aresti XXVII. Ipuin Lehiaketako irabazleak
2010-04-19 11:20 sariak-autortzakSariketa hau uriko literatura lehiaketarik ezagunenetarikoa da eta honakoak dira helburu nagusiak: literatur jarduerea eta talentu barriak sustatzea eta Gabriel Aresti idazle bilbotarraren memoria eta lana bizirik mantenidutea. Irabazleek 4.100 euroko sari bana eskuratu dabe.
Agirresarobe eta Urmeneta, 2009ko euskal herritar unibertsalak
2010-04-16 16:36Javier Agirresarobe zinemako argazki zuzendari eibartarrak eta Mikel Urmeneta marrazkilari eta Kukuxumusuren sortzaileak 2009ko Euskal Herritar Unibertsalaren saria jasoko dabe Eusko Jaurlaritzaren eta Euskadiko Kutxaren eskutik.
Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketan, 2. finalerdia Araian, hilaren 18an
2010-04-16 15:50 BertsolaritzeaAurrera doa Arabako Kuadrilla arteko bertso txapelketea eta finala gero eta hurrago dago. Eskuragarri dagoz dagoeneko sarrerak www.bertsosarrerak.eu webgunean. Apirilaren 18an, Araian eta Apirilaren 25ean, Amurrion izango diran finalerdietan be eskuratu ahal izango dira.
Tanttaka konpainiaren 'La dona justa' antzezlana Bartzelonara ailegauko da
2010-04-16 15:07 Euskaldunak munduanEuskal antzerki konpainiako iturriek adierazo dabenez, Eduardo Mendoza idazle ospetsuak egokitu dau Sandor Marai idazle hungariarraren (1900-1989) 'La dona justa' lana. Antzezlanean, 1940 eta 1950eko hamarkadetan girotutako maitasun, pasino, gezur, jeloskortasun eta haustura istorio bati buruzko hiru ahots, hiru sentsibilidade, hiru begirada agiri dira.
Hutsik geratu da Goyaren artelan baten enkantea Bilbon
2010-04-16 13:13 kulturbizEnkante-etxeko arduradun Marisa Arnaizen esanetan, krisia izan da arrazoia: 'beste sasoi batean salduta beharko leuke'. Urteera-prezioa 900.000 eurokoa izan da.
EH zuzenean jaialdirako hiru eguneko bonuak, apirilaren 17an salgai
2010-04-16 12:00 Musikea Garagarrilaren 2, 3 eta 4an, jaialdia bertatik bertara jarraitu gura izan ezkero, gogoratu, bihar, apirilak 17, hiru eguneko bonuak jarriko dituela salgai, 40 euroan. Hori bai: kopurua mugatua izango da, 1.000 ale bakarrik izango baitira erosgai.Mendebalderen eskutik, Bilbok izan dauen bilakaerea eta bilakaera horren eragina euskerearen erabileran aztertzeko jardunaldiak
2010-04-15 15:34 Euskerea berbagaiJardunaldion izenburua 'Bilbon mundua ikusi' da eta gaia, barriz, Bilbok izan dauen bilakaerea eta bilakaera horren eragina euskerearen erabileran. Berbaldiak maiatzaren 7an eta 8an izango dira Euskaltzaindiko aretoan.
'Ia denaren historia labur bat'
2010-04-15 12:49 KultureaBill Bryson-en best seller hau 34 hizkuntzatara itzuli da, eta 4 miloe ale baino gehiago saldu ditu mundu osoan. Orain, lehenengo aldiz euskeraz argitaratu dau Elhuyar Fundazinoak.
Galdakaoko Udalak familian euskerearen transmisinoa sustatzeko tailerrak antolatu ditu
2010-04-15 11:24 Euskerea berbagaiHerriko hiru udal ludotekakaz batera antolaturiko tailerrak maiatzaren 5ean eta 6an egingo dira, eta izena emoteko epea apirilaren 23an amaituko da.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...