'Aittamak': seme-alabei lagunduz euskerea landu Gernika-Lumon
2010-07-07 11:25 Euskerea berbagaiAurten, 25 urte beteten ditu Gernika-Lumoko Aita Villasante Udal Euskaltegiak, eta, besteak beste, Aittamak izeneko 12 ikastunitateko materiala preparau dau. Material hau guraso euskaldunei zuzenduta dago, alfabetatze-bidean erdi galduta dabilzanei eta euren seme-alabei laguntzeko orduan traba itzelak topetan dituenei.
Nevadak (AEB) jasoko dau Lagun Onari saria, eta Patty Miller Boiseko Euskal Museoko zuzendariak Lan Onari saria
2010-07-07 10:55 Euskaldunak munduanEusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak erabagi barri dau emoten dituan goraipamenik handienetako bi Nevada estaduari (AEB) eta Patty Miller Boiseko (Idaho, AEB) Euskal Museoko zuzendariari emotea.
Dana prest Bilbao BBK Live jaialdia hasteko
2010-07-06 16:34 Musikea 70.000 lagun espero ditue aurtenGaragarrilaren 8tik 10era izango dan V. Bilbao BBK Live Jaialdia hasteko oso gitxi falta da eta azken orduko kontuen artean, kontuan hartu, garagarrilaren 7ko 15:00etatik 11ko 14:00etara, Kobetamendi ingurua ibilgailu pribatuentzat zarratuta egongo da, bertako bizilagunentzat izan ezik.
Getxoko 34. Nazinoarteko Jazzaldiak 12.000 lagun batu ditu
2010-07-06 14:21 MusikeaMusikaz beteriko bost egunen ondoren, Getxoko Nazinoarteko Jazzaldiak atzo amaitu eban bere 34. ekitaldia. Garagarrilaren 1etik 5era 12.000 bat lagunek gozau dabe hainbat kontzertuz, 'jam session'-ez eta ekitaldiz. Aurten be, kalidadea eta aniztasuna izan dira jaialdiaren ardatz nagusiak. Gainera, talde gazteen aldeko apustuari eutsi deutso Getxo Jazzak.
We Are Standard taldeak Aitormena kantaren bertsinoaren grabazinoa amaitu dau
2010-07-06 12:15 MusikeaBilboko taldeak dagoeneko amaitu dau Hertzainak taldearen Aitormena kanta ezagunaren bertsinoa Elkarreko estudioetan. Kanta hau udagoienean kaleratuko dan Loving Gaztea diskoaren barruan dago.
Ander Izagirre kazetariak 'Manos Unidas' erakundearen kazetaritza saria irabazi dau
2010-07-06 11:06Saritutako lanak, Cerro Rico de Potosí-ko (Bolibia) meategiko galerietan lanean dabilzan umeen bizitza deskribiduten dau, munduko meategirik hondatu eta arriskutsuenetarikoan hain zuzen be. Daniel Burguiren argazkiek osotzen dabe honako erreportaje hau.
Bilboko Barrea, Umorezko Literatura eta Umore Grafikoaren Nazinoarteko Astea irailaren 22tik 26ra
2010-07-06 10:43 jardunaldiakDatorren irailean Bilbon ‘Los forrenta años’ erakusketea estreinauko da, Antonio Fraguas ‘Forges’ marrazkilariak 1976an erregimen frankistearen inguruko bere ikuspegia erakusten dauena. Erakusketa hau, La Risa de Bilbao/Bilboko Barrea Umorezko Literatura eta Umore Grafikoaren Nazinoarteko Lehen Asteak antolatzen dauen primizia bat da.
‘Habitus Mundi’ ikuskizuna Arrasate, Santurtzi eta Zarautzen ikusgai
2010-07-05 16:31 KultureaAntón Valének zuzendu dau Murtzia eta Gipuzkoako produktoreak batzen dituan antzezlana
Joan dan maiatzean Leioako Umore Azokan estreinau eta Euskadiko Ikuskizun Onenaren Saria jaso ondoren, ‘Habitus Mundi’ ikuskizuna Euskal Herriko kaleetara dator barriro.
Badator Bizkaie! barria
2010-07-05 15:48Bizkaie! agerkaria Web 2.0 teknologia garatuz sartuko da fase barrian garagarrilaren 7an. Bizkaie! barria ikusiko dozue Sarean: diseinu erakargarriagoa, alkarreragina sustatzeko asmoz idatzi danatan iruzkinak egiteko aukerea, azpiatal barriak eta Bizkaie! eta sare sozialen arteko buztarketea izango dira aldaketa garrantzitsuenak.
Surf eta irristatze kiroletan Marketing & Management Graduondoko Ikastaroaren bigarren edizinoan izena emoteko epea zabalik
2010-07-05 13:06Bigarren edizino honetarako aurre-izenemotea garagarrilaren 16rarte zabalik egongo da. Ikastaroa surfa eta irristatze kirolen industriaren parte izateko interesa daben pertsonei zuzenduta dago, baita sektore honetan dabilzan profesionalei be, euren gaitasun eta adimenak dinamizetako.
Garagarrilean bariku musikalak Bergarako Espoloi plazan
2010-07-05 12:19 MusikeaUrtero legez Bergarako Udalak jazz, blues eta musika baltzaren inguruan egindako proposamen musikalak antolatu ditu garagarrileko barikuetan Bergarako Espoloi plazan, aire librean eta doban.
Zumaiako 'Baleike' aldizkariak irabazi dau Rikardo Arregi kazetaritza saria
2010-07-05 11:32 sariak-autortzatZumaiako Baleike herri aldizkariak jaso dau aurten Rikardo Arregi kazetaritza sari nagusia. 'Barrikuntzea eta kalidadea buztartuz, tokikoa eta globala egoki batzen asmau dabe' adierazo dau epaimahaiak.
Alex de la Iglesiak Zinematografiaren Espainiako Sari Nazionala irabazi dau
2010-07-05 10:25 BarriakAlex de la Iglesia zinemagile bilbotarrak irabazi dau Kultura Ministerioak emoten dauen Zinematografiaren Espainiako Sari Nazionala bere ibilbide barritzaile eta hausleagaitik. Epaimahaiaren ebazpenaren arabera, De la Iglesiaren ibilbide profesionala ukaezina da eta espainiar zinemaren lengoaia aberastu dau.
Zinema, antzerki eta telebistaren arteko lan egiteko modu desbardinak aztertuko ditue Bilbon garagarrilaren 5etik 7ra
2010-07-02 10:40 jardunaldiak‘Batetik bestera aldatzea, zinema, antzerkia, telebista: eszena partekatua’ izenburupeko ikastaroa garagarrilaren 5ean, abiatuko da eta eszena eta zine zuzendariak, aktoreak eta casting arduradunak alkartuko ditu Bilbon. Mintegia UPV/EHUk antolatzen dituan Bilbao Arte eta Kultura udako ikastaroetan kokatzen da.
Ikus-entzunezkoak sortzeko Benito Ansola Bekea aurkeztu dabe
2010-07-01 15:52 BarriakBeka horreen helburua euskal kulturea zabaldu eta ikus-entzunezkoen produktore gazteei laguntzinoa emotea da, eta Topaguneak berak sortu ditu, Lekeitioko Udala eta Euskal Zine eta Bideo Bileraren laguntzaz eta Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Gizarte Ekintzarako Zuzendaritza zein Bizkaiko Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren babesaz.
Ikasturte amaierako bertso barnetegia
2010-07-01 15:38 BertsolaritzeaBizkaiko Bertsozale Alkarteak eta Bizkaiko Ikastolen Alkarteak alkarlanean antolatzen daben barnetegi honetan gero eta zabalagoa da bertso eskoletako ikasleen parte hartzea. Abadiño, Zalla, Muskiz, Gernika, Larrabetzu, Zornotza eta Deustuko ikasleek hiru egun pasau zituen Mendatako aterpetxean.
XV. Euskal Herria Zuzenean, aurten be Heletan
2010-07-01 15:21 MusikeaGaragarrilaren 2tik 4ra, Euskal Herria Zuzenean jaialdia hartuko dau bigarrenez Heletak (Nafarroa Beherea). Euskal Herriko rock jaialdien artean zaharrena da.
Dantza Plazetan egitaraua bihar itzuliko da Bilboko plazetara
2010-07-01 14:52 KultureaBederatzi erromeria, kalejira eta jantza erakustaldi izango dira bihartik, garagarrilaren 1etik, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, euskal folklore herrikoia sustatzeko helburuagaz martxan jarritako Dantza Plazetan egitarauaren hirugarren hiru-hilekoaren egutegian.
Prentsa digitala, posta elektronikoa eta gizarte sareak dira webgune bisitatuenak EAEn 2010ean
2010-07-01 13:48Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) normalean Interneten dabilzan pertsonek lehenengo eta behin komunikabideetara joten dabe, ondoren posta elektronikora, gizarte sareetara, instituzinoen webguneetara, bankuetara eta aisialdi eta bidaietara, Eustatek kaleraturiko 2010eko datuen arabera.
Euskarazko zinpeko itzulpenak eta interpretazino lanak egiteko profesionalaren figurea sortu dau Eusko Jaurlaritzeak
2010-07-01 12:40 Euskerea berbagaiEHAAn, 2010eko bagilaren 28an argitaratu da zinpeko itzultzaile nahiz interpreteen habilitazinoa eskuratzeko deialdia. Deialdi honetan habilitazino zuzena eta meritu bidezkoa ahalbidetuko dira. Bestetik, probak gaindituta be lor daiteke habilitazinoa, eta probetako deialdia aurtengo irailean argitaratzea aurreikusten da.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...