Kirola eta krisialdi ekonomikoaz berba egingo dabe Kirolaren V. Euskal Biltzarrean
2012-11-12 13:14 jardunaldiakEuskal kirola agertoki ekonomiko barri baten aurrean lemapean, Kirolaren V. Euskal Biltzarra egingo dabe Bilbon, zemendiaren 15ean eta 16an. Aurreko urteetan lez, inguruko kirol errealidadea aztertuko dabe, EHUko Paraninfoan.
Euskal kirola agertoki ekonomiko barri baten aurrean lemapean, Kirolaren V. Euskal Biltzarra egingo dabe Bilbon, zemendiaren 15ean eta 16an. Aurreko urteetan lez, inguruko kirol errealidadea aztertuko dabe, EHUko Paraninfoan.
Erakunde antolatzaileak Kirolaren Kudeatzaileen Euskal Erakundea, KAIT, EHU, Bilbao Kirolak, Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritzea eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan Lizentziatutakoen Alkargo Ofiziala izan dira.
Danetara, kirolaren arloko 160 profesional batuko dira topaketetan, besteak beste, Kepa Lizarraga (Bizkaiko Foru Aldundiko Gaztedia eta kirolak zuzendaritzea), Jesús Vázquez Baskonia taldeko zuzendari gerentea, Patxi Mutiloa Eusko Jaurlaritzako kirol zuzendaria, Boni Teruelo Santurtziko UKEko uuzendari gerentea, Iraia Iturregi Athletic Club-eko jokalaria eta Maitane Leizaola Bizkaiko Foru Aldundiko Gaztedia eta Kirolak saileko Zuzendari orokorra.
Makina bat gai landuko ditue txostenetan, tartean: jarduera fisikoa eta osasuna; kirol ikuskizuna aberastasunaren sorkuntzan; udal kirolaren finantzazinoa; emakumezkoen kirola hemen eta munduan; eta jarduera fisikoak inbersino aukera.
Gaur egungo krisialdi ekonomikoaren ikuspegitik landuko dabe kirolaren egoerea, izan be ekonomiak nabarmen baldintzatzen dau kirola bera. Kirolaren finantzazinoak egiturak egokitzera behartzen ditu alkarte, erakunde eta profesionalak. Horren ganean gogoeta egingo dabe Bilbon.
Kirolaren V. Euskal Biltzarraren egitarau osoa, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!