Literaturea eta teknologia barriak eztabaidagai, Bilboko LiburuTEKia jardunaldietan

Bizkaie! 2012-11-12 10:54

Literatur arloko teknologia barriak erabilteko gakoak izango ditue berbagai egunotan Bilbon, LiburuTEKia Literaturea eta Teknologia Barriak jardunaldietan, Bizkaiko Foru Liburutegian.

Literatur arloko teknologia barriak erabilteko gakoak izango ditue berbagai egunotan Bilbon, LiburuTEKia Literaturea eta Teknologia Barriak jardunaldietan, Bizkaiko Foru Liburutegian. Hain zuzen be, argitaletxe eta liburutegietako ordezkariak, idazleak eta blogariak batuko dira formatu barriez eta irakurteko sistemez jarduteko zemendiaren 13an eta 14an.

Sare sozialetan aditu Juan Gomez Jurado idazleak hasiko ditu jardunaldiak, martitzenean. Teknologia barriak eta horreen aplikazinoa literaturan aztertuko ditu. Arrastian, 16:00etan, Leioako Liburutegiko Ibon Idoiagak eta Muskizko Liburutegiko arduradun Fernando Juarezek Teknologia barriak eremu publikotik berbaldia egingo dabe. Ostean, Alberdaniako editore Jorge Gimenezek, Galaxiako idazle eta editore Francisco Castrok eta Alacanteko Unibersidadeko irakasle eta idazle Carles Cortesek Hizkuntza gutxituak sarean: erronka/aukera mahai-inguruan parte hartuko dabe.

Martitzeneko egitarauko azkenengo hitzorduan Kepa Murua, Alex Oviedo, Alberto Santamaria, Flavia Company idazle eta blogariak izango dira protagonista.

Zermendiaren 14an, 10:30ean, literaturea zelan konsumiduten dan eta zelan konsumiduko dan aztertuko dabe mahai-inguruan, Casa América-ko zuzendari izandako Imma Turbauk eta Javier de Rios eta Gonzalo Garrido idazle eta blogariek. Beste mahai-inguru bat be antolatu dabe goizean, parte-hartzaileak ondokoak dira: Gonzalo Garrido, Eduardo Laporte, Carles Cortes eta Flavia Company. Egilea eta bere hartu-emonak teknologia barriekaz gaia landuko dabe.

Arrastian, Mikrokontakizuna teknologia barrietan: irakurle-harrapaketan izango da berbagai. Hizlariak Jesus Esnaola, Pedro Ugarte eta Rocío Romero idazle eta blogariak izango dira. 17:30ean, Sinerratako editore Amalia Lopezek, Camara liburu-dendako arduradun Javier Camarak eta Tintas liburu-dendako buru Fernando Gonzalezek eztabaidagai izango dabe Argitaratzaileak eta liburu-saltzaileak: formatu digitaleko argitalpen esperientziak.

Jardunaldiak Papela ala ebooka? Autore liburua. Liburua etorkizunari begira mahai-inguruagaz amaituko dira. Amalia Lopez, Juan Gomez Jurado eta Kepa Murua izango dira parte-hartzaileak, eta Alex Oviedo gidaria.

LiburuTEKia jardunaldien egitarau osoa, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu