Hainbat adituk ziberkazetaritzearen ganean jardungo dabe egunotan Bilboko Bizkaia Aretoan
2012-11-12 11:27Nazinoarteko adituek hedabideen eta herritarren kazetaritzearen arteko karremonak jorratuko ditue astelehenetik egueztenera Bilboko Bizkaia Aretoan, EHUk antolatutako Ziberkazetaritzea eta Web 2.0 IV. Kongresuan.

Nazinoarteko adituek hedabideen eta herritarren kazetaritzearen arteko karremonak jorratuko ditue astelehenetik egueztenera Bilboko Bizkaia Aretoan. EHUk antolatu dau Ziberkazetaritzea eta Web 2.0 IV. Kongresua Modelos de comunicación en la aldea global. Gizarte eta Komunikazino Zientzien Fakultadeko Kazetaritza II sailak atondu ditu topaketak.
Hiru egunotan, enpresen, profesionalen eta informazinoaren egoerea aztertuko dabe, sei txosten eta 35 komunikazinoren bidez. Teknologia aurrerapenek, hedabideen alkarguneek eta herritarren kazetaritzeak ekarritako erronkak eta aldaketak landuko ditue hainbat kazetari eta ikertzailek. Besteak beste, Brasilgo Bahiako Unibersidade Federaleko irakasle Marcos Palacios, Argentinako Comahueko Unibersidade Nazioanaleko irakasle Alejandro Rostek eta RTVE.es-ko Partaidetza ataleko arduradun David Varona izango dira kongresuan.
Hemen, egitarau osoa:
Astelehena, zemendiak 12
- 9:30 Kongresuaren edegitzea. Carmelo Garitaonandia, Bizkaiko Campuseko errektore-ordea; Alfonso Unceta, EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko dekanoaM; María José Cantalapiedra, EHUko Kazetaritza II saileko zuzendaria; eta, Koldo Meso, EHUko irakaslea eta Kongresuaren arduraduna.
- 10.00. Ecología de los medios y evolución de las interfaces: el caso de las eMagazines, Carlos Alberto Scolari (Pompeu Fabra Unibersidadea)
- 11.30. Tecnología háptica y dispositivos móviles: la tactilidad como dimensión agregada en el periodismo digital, Marcos Palacios (Bahiako Unibersidade Federala)
- 12.30 Las plataformas digitales como soporte informativo. Situación actual y perspectivas, Concha Edo Bolos (Madrilgo Unibersidade Konplutentsea)
- 13.30 Bazkaria
- 16.00 Mahai-ingurua: La prensa regional en la aldea global
17.00 Komunikazio 1
18.00 Komunikazio 2
Martitzena, zemendiak 13
- 9.00 La documentación audiovisual en televisión en el mundo 2.0: retos y oportunidades, Mabel Giménez Rayo (Antena 3 TVrako Accenture Outsourcing Services-eko dokumentazino departamentuaren koordinatzailea)
- 9.45 Desafíos en la participación de los usuarios, David Varona Aramburu (RTVE.es-ko Partaidetza erredakzino-burua
- 11.00 Tecnologías de la información, organizaciones sociales y comunicación desde una perspectiva del cambio social, Victor Manuel Mari Sáez (Cadizeko Unibersidadea)
- 11.45 Presentación de Escribir en la Red, guía para los nuevos medios y las redes sociales, Judith González (Fundación del Español Urgente)
- 12.30 Cómo empezar a utilizar el Marketing 2.0 en la Empresa, Juan Merodio (Sare sozial eta marketing digitalean aditua)
- 13.30 Bazkaria
- 16.00 Mahai-inguru: Nuevas experiencias en la aldea global, activismo informacional
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!