Enpresak eta nazinoarteratzea: zelan kudeatu hizkuntza-aniztasuna?
2012-11-12 17:25 Euskerea berbagaiElhuyar Taldeak antolatuta, Enpresak eta nazinoarteratzea: zelan kudeatu hizkuntza-aniztasuna? jardunaldia egingo da martitzenean, zemendiaren 13an, Gipuzkoako Merkataritza Ganberaren egoitzan, Donostian.
Elhuyar Taldeak antolatuta, Enpresak eta nazinoarteratzea: zelan kudeatu hizkuntza-aniztasuna? jardunaldia egingo da martitzenean, zemendiaren 13an, Gipuzkoako Merkataritza Ganberaren egoitzan, Donostian. Izan be, gaur egun, euskal enpresak nazinoarteko merkatuetan mobiduten dira, eta, ondorioz, ingurune eleaniztunetan. Hizkuntza ugari berba egiten ditue bezeroek, hornitzaileek eta langileek. Langune Euskal Herriko Hizkuntza Industrien Alkarteak egindako azken azterketeak erakutsi dauenez, hizkuntzak egoki kudeatzeak negozio-aukerak edegiten deutsez enpresei. Horretaz jaubetuta, orain urtebete inguru proiektu pilotu bat jarri eban abian Elhuyar Taldeak, Elay eta Tecnalia enpresakaz alkarlanean. Zer behar, erronka eta arazo ditue euskal enpresek ingurune eleaniztunetan? Galdera horreei erantzuteko lan egin ostean, egindako lana gizarteratzeko jardunaldia antolatu dau Elhuyarrek.
Horretaz guztiaz berba egiteko, honako hizlari honeek izango dira Donostian:
- Stephen Hagen katedraduna eta Galesko Unibersidadeko errektoreordea (Newport). Europa mailako aditua. Europako enpesetan negozio-hizkuntzak zelan erabilten diran aztertzen daben ELAN eta PIMLICO ikerketen egile nagusia.
- Fernando Alana, Langune Euskal Herriko Hizkuntza Industrien Alkartearen kudeatzailea.
- Ciara O'Higgins, Tecnaliaren Garapen Korporatiboa.
- Santi Agirregoikoa, Elay Taldeko zuzendari kudeatzailea.
- Idoia Aldekoa, Juanjo Perez eta Itziar Cortes, Elhuyarreko teknikariak
Kontuak kontu, goizeko 9:00etan hasiko da jardunaldia. Harrerea Aizpea Otaegik, Elhuyar Aholkularitzearen koordinatzaile nagusiak, egingo dau. Beragaz izango ditu Jon Peli Uriguen, Gipuzkoako Foru Aldundiko Barrikuntza diputatua, eta Joan Miguel Lopez Uria, Eusko Jaurlaritzako Industria Saileko klusterren arduraduna.
Sarrera dobako izango bada be, izen-emotea beharrezkoa da.
Jardunaldiaren egitaraua hemen konsultatu daiteke.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!