Zorionak 2010-08-13 14:26

Aupa Iñaki!
Zorionak erakusten dozun gogo eta bizipozagaitik. Itzela da egiten dozuna! Sasoi baten triatloian ibili nintzen eta badakit zer dan hori.
Holan segidu!!
*Bizkaiekoontzat eskaera bat. Testuan Saint Jean de Luz-en ordez Donibane Lohitzune ezin zeinkie jarri??

Erantzuna | Iñaki Castañeda: 'minusbaliotasun fisiko barik be, triatloia kirol gogorra da'

Bizkaiko gazteei zuzendutako webgunea aurkeztu dau BFAk

Bizkaie! 2010-08-13 10:47

www.gaztebizz.com guneak martian emon zituan bere lehenengo pausuak sarean eta, hilabete honeetan, aberastu egin da eta Bizkaiko gazteentzat interesgarria izan daiteken informazinoa, indarrean dagoana eta barriena, sartu dau.

Pertseida izarrak ikusteko aukera parebakoa izango da egunotan

Bizkaie! 2010-08-12 15:50

Fenomeno hau 'San Lorenzoren malkoak' izenez be ezagutzen dabe askok; izan be, San Lorentzo eguna abuztuaren 10ean ospatzen dogu, eta izarrek eskaintzen daben ikuskizuna egun horren inguruan izaten da.

Maragallen gaixotasunari buruzko filma izango da ikusgai Donostiako Zinemaldian

Bizkaie! 2010-08-12 12:30

Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialak 'Bicicleta, Cullera, Poma' (Bizikletea, Koilarea, Sagarra) filma eskainiko dau lehiaketaz kanpo. Pasqual Maragallen eta bere familiaren Alzheimerraren kontrako burrukea eta prozesua azaltzen dau lanak.

Chicago musikala irailaren 5era arte egongo da ikusgai Bilboko Arriaga Antzokian

Bizkaie! 2010-08-12 12:24   Kulturea

Carlos Lozanok hartu dau Billy Flyn abogaduaren irudia eta 26 aktore, jantzari eta abeslari egongo dira taula ganean, eta baita 15 musikariz osotutako orkestrea be.

Obra hau New Yorkeko antzezlan garrantzitsuenetarikoa da eta musikea jantzeagaz modu ikusgarrian buztartzen ditu.

Festilasai jaialdia izango da zapatuan Miarritzen

Bizkaie! 2010-08-12 11:08   Musikea

Londreseko underground munduko Foreign Beggars rap taldea, Angeluko Butterfly Patrol rock alternatiboa egiten dauen bandea, Baionako Pleben taldearen metala eta Montpellierko (Frantzia) Marvin taldearen soinu elektronikoak entzun ahal izango dira. Hamar euroren truke guztia.

Saltzailerik bako dendea

Bizkaie! 2010-08-11 15:36

Javi Gelbenzu eta Asier Mintegi gipuzkoarrek, Bartzelonan ideia hartu ondoren, beharginik bako supermerkadua edegi dabe Beasainen. Egun guztiko zerbitzua eskaintzen dau, 24 orduz lanean jardun leike makineak, etenik barik, erosleari produktuak eskura emonaz.

EHUk 15 beka deitu ditu praktikak atzerrian egiteko aukerea eskainiz

Bizkaie! 2010-08-11 12:53   Euskaldunak munduan

Bosgarrenez egin dau Euskal Herriko Unibersidadeak Elkano programa deialdia. Hamabost beka eskaintzen ditu, atzerrian praktikak egiteko, eta azken bost urteotan gradua lortua daben Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleei dago zuzenduta.

Annie B. Sweetek kontzertua eskainiko dau Facebooken

Bizkaie! 2010-08-10 15:16

Annie B. Sweet bakarlariak 365diasdefestivales jaialdiari hasierea emon deutso. Emonaldi txikiak izango dira eta Facebook sare sozialaren bitartez baino ezin izango dira ikusi.

Fitok Shangain emongo dauen kontzertua Bilbon emitiduko dabe zuzenean

Bizkaie! 2010-08-10 14:52   Musikea

Fito eta bere Fitipaldiak Shangaiko Erakusketa Unibertsalean izango dira zuzenean abuztuaren 22an eta talde bilbotarrak ezin izango dauenez Aste Nagusian egon, modu birtualean, behintzat, berton izango dirala iragarri dau. Txinan taularatuko daben ikuskizuna Bilboko Areatzan jarriko dituen pantaila erraldoietan ikusi ahal izango da zuzen-zuzenean.

Aitor Goikoetxea bateria-jotzaileak Berri Txarrak taldea itxi dau

Bizkaie! 2010-08-10 14:23   Musikea

Gasteizko jaietan emondako zuzenekoan iragarri eban Gorka Urbizuk barria. Hain zuzen be, Urbizu da Berri Txarrak taldearen hasierako garaietatik geratzen dan taldekide bakarra. Galder Izagirrek hartuko dau lekukoa.

Limp Bizkit taldeak girotuko dau Gaztea irratiaren sorrerearen 20. urteurrenaren harian antolatutako jaia

Bizkaie! 2010-08-09 15:25   Musikea

Irailaren 11n, Santana 27 aretoan izango da zitea

Santana 27 aretoan egingo den 20. urteurreneko kontzertuko ateak 20:00etan zabalduko ditue. Zuzeneko horreetarako sarrerak bihar, abuztuak 10, jarriko ditue salgai 25 eta 30 euroan.

Urdulizeko Basartena 2010 film laburren jaialdiko irabazleen izenak jakinarazo ditue

Bizkaie! 2010-08-09 14:51

Koldo Serra, Borja Crespo, Aitor Elorriaga, Amaya Nerekan eta Patxi Urkijok osotutako epaimahaiak finalera ailegau ziran 12 film laburren artean aukeratu behar izan zituen kategoria bakotxeko irabazleak.

John Lennonen 'denporearen kapsulea' egingo dabe, mitoa bizirik manteniduteko ekimena

Bizkaie! 2010-08-09 14:17   Musikea

Ekimena urriaren 8an egingo dabe eta, material guztia batuta, kutxa batean sartu eta modu hermetikoan gordeko dabe. Hiru hamarkadaz izango dabe holan, horregatik jarri deutse John Lennonen denporearen kapsula izena kutxeari.

Horren gazteak ez diranek be jantzan egiteko aukerea izango dabe Zerainen

Bizkaie! 2010-08-09 11:29   Kulturea

Orain dala bost urte egin zan lehenengoz 40 urtetik gorakoen jantza-txapelketea Zerainen. Izan eban arrakastea ikusita, hurrengo urtean be egitea erabagi zan, eta orduz geroztik urtero antolatzen da. 40 urtetik gorakoen Euskal Herriko VI. dantza txapelketa abuztuaren 15ean, Andra Mari egunean, 19:00etan izango da Zeraineko plazan.

Irailaren 14an argitaratuko dau Kaliforniako taldeak disko barria Epitaph Records diskoetxe independenteagaz

Bizkaie! 2010-08-06 15:56   Musikea

Weezer taldea oso oparo dabil azken urteotan. 2008an taldearen izen bereko diskoa kaleratu eben, 2009an Ratitude atara eben eta 2010ean, barriz, Hurley lanagaz bueltauko dira. Irailaren 14an jarriko dabe salgai.

Pastora Vegaren eta Juan Riboren 'Una relación pornográfica', Bilbon

Bizkaie! 2010-08-06 15:09   Kulturea

Campos Eliseos Antzokian, abuztuaren 5etik 8ra

Pastora Vega eta Juan Ribó aktoreak Bilbon dagoz, Una relación pornográfica antzezlanagaz. Liaison Pornographique (Frantzia, 1999) filmaren moldaketea da lana, eta Bizkaiko uriburuko Campos Eliseos Antzokian izango da ikusgai datozen egunotan. Emonaldiak abuztuaren 5etik 8ra bitartean izango dira.

Aste Nagusia Guggenheim Bilbao Museoan: 'Artea eta Jazza: Guggenheim Bilbao gauak'

Bizkaie! 2010-08-06 14:36   Musikea

Atrioa jazz klub bihurtuko da Bilboko jaietan eta, bertan, izen handiko artistek joko dabe

Museoko Atrioa ezohiko jazz klub bihurtu eta estatuko zein nazionarteko izen handiko musika-taldeen emonaldiak izango dira. Horrez gan, hurreratzen diranek Museoaren erakusketez gozau ahal izango dabe.

Patxi Amezcua saritu dabe New Yorkeko zinemaldi latinoan

Bizkaie! 2010-08-06 12:03

Patxi Amezcuak zuzendari onenaren saria eskuratu dau New Yorkeko 11. Nazioarteko Zinemaldi Latinoan (NYILFF). Garagarrilaren 27tik abuztuaren 1a bitartean izan da eta 25 Kilates lana saritu dabe, Iconica eta Ovideok produzidutakoa. Mila dolarreko diru-saria jaso dau zuzendari nafarrak.

Buenos Airesko Euskaltzaleak euskaltegiak euskera-ikastaro bi eskainiko ditu abuztuaren 10etik aurrera

Bizkaie! 2010-08-05 12:55   Euskaldunak munduan

Nobedade bat be badakar barri honek: goizean ikasi gura dauenak aukera hori be izango du. Eskolen ordutegia hauxe izango da: martitzen eta eguenetan goizeko 10etatik 12etara; arratsaldekoa, barriz, martitzen eta barikuetan izango da, 7:30etik 9:30era.