Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsek disko sinfonikoa kaleratu dabe
2012-11-16 14:29 MusikeaPirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoek orain hogeita bost urte ipini zituen sur gorriak. Urteotako jarduna eta bizitako abenturak ospatzeko disko sinfonikoa grabau dabe. Zapatu goizean, zemendiak 17, aurkeztuko dabe prentsaurrekoan lan barria.
Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoek orain hogeita bost urte ipini zituen sur gorriak. Ordutik makinatxu bat herritan ibili dira ume eta helduei barre eginarazoten. Urteotako jarduna eta bizitako abenturak ospatzeko disko sinfonikoa grabau dabe. Zapatu goizean, zemendiak 17, aurkeztuko dabe prentsaurrekoan lan barria.
Lasarte-Orian egingo dabe prentsaurrekoa pailazoek, Villa Mirentxun, 10:00etan. Diskoa aurkezteaz aparte, ikasturte honetan eskainiko daben proiektuaren barri emongo dabe, ikuskizuna, Gorritiren furgonetea eta abar.
Hogeita bost urtean hamaika lagun egin ditue hiru pailazoek, urteotan batutako abestiak aukeratu ditue lan barrian. Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoekaz batera, makina bat lagunek hartu dabe parte proiektuan, besteak beste: Agustin Mujika Takolo (pailazoa), Xabier Zabala (konposizinoak, moldaerak eta orkestraren zuzendaritzea), Orkestra Sinfonikoaren eta Donostiako Orfeoi txikiaren eta gaztearen ordezkariak, Juan Gorriti, Julian Tokero (diseinua eta ilustrazinoak), Irizar autobusetako ordezkaria (furgonetearen atontzea), Lasarte-Oriako Udalaren eta Ttakun euskera taldearen ordezkariak.
Agenda bete-betea dabe zemendian, lehenengo emonaldia Elgoibarren egingo dabe, zemendiaren 17an bertan. Hona hemen hile honetako ganerako hitzorduak: 18an, Donostiako Intxaurrondoko kultur etxean; 23an, Markina-Xemeingo frontoian; 24an, Eskoriatzako kiroldegian; 25ean, Gasteizeko Mendizorrotzan; eta, 29ean, Iruñeko Anaitasunan.
Abenduko eta urtarrileko emonaldiak, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!