Seaskaren egutegiak 40 bat urte ditu
2012-11-16 14:45 Euskerea berbagaiHonezkero eskuragai dago 2013ko Seaskaren egutegia. Urtez urte Euskal Herriko etxeetako sukalde edo egongeletan, ohiturazko apainketa bilakatu da. Gaur egun 50.000 ale inprimiduten dira eta ikastoletako gurasoen bidez Euskal Herri osoan saltzen da (4€).
Honezkero eskuragai dago 2013ko Seaskaren egutegia. Urtez urte Euskal Herriko etxeetako sukalde edo egongeletan, ohiturazko apainketa bilakatu da. Gaur egun 50.000 ale inprimiduten dira eta ikastoletako gurasoen bidez Euskal Herri osoan saltzen da (4€).
Salmenten dirua ikastolen artean banatzen da, kasuan kasuko proiektuak gauzatu ahal izateko.
1982tik aurrera euskal izenak agertarazoten ditu. Ondorioz, familia askok erabilten dabe euren seme-alaben izenak aukeratzeko.
2011tik, barriz, euskal argazkilariek beren argazkiakaz apaintzen dabe: 2011n, Gaizka Iroz, 2012an, Daniel Velez eta 2013an, barriz, Angela Mejias.
Kontuak kontu, abenduaren 9ra arte, Baionako Euskal Museoan ikusgai izango dan erakusketeak egutegia apaintzen daben argazkiak batzen ditu.
Seaskakoen esanetan, Angela Mejias-ek proposatu euskuzan argazkiak oso gustukoak izan doguz: langile batzuen eskuak plano hurbilean (mariñel bat, laborari bat, artzain bat, taloak prestatzen dagoan emazte bat) edo izadiaren irudi ederrak edo bertze batzu euskerearen aldeko, Korrika edo Herri urrats hitzorduei begi keinuak diranak…'
2013 urteko egutegi barriagaz joko antzekoa proposatzen deuskue: Euskadiko Autonomia Erkidegoan, Eustat erakundeak oraintsu ikertu dau zeintzuk diran Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban gehien aukeratzen diran izenak (neskentzako Ane, June, Uxue, Irati, Nahia eta, Izaro; eta mutilentzako, barriz, Iker, Markel, Oier, Jon, Unai, Ander…). Iparralden be antzeko ikerketea egin nahi izan da ikastoletan eskolatuak diran 3000 ikasleen izenak zerrendatuz.
Urteen arabera moda batzuk badira:
Lehenik ikusi behar da Nahia eta Eneko modan dirala azken 15 urte honeetan.
2001etik aurrera Elaia asko erabilia da. Aldiz, lehenago ez zan kasik agertzen.
Aldiz Ihintza apur bat gitxiago jarten da azken urteotan.
Mutikoetan, Mikel, Txomin, Bixente izen klasikoak Top 10etik kanpora joan dira azken 10 urte honeetan.
Alderantziz, Oihan oso arrakastatsua da 2001tik.
Eskualdearen arabera
Nahiz eta Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberua eskualde txikiak izan, leku batetik bestera desbardintasunak dagoz. Elaia gehiago erabilten da Lapurdi iparraldean (BAB + Lapurdi Barrualdea — Hazparne/Kanbo/Uztaritze). Oihan gehiago kostaldean (BAB+ Lapurdi Kostaldean - Hendaia/Donibane/Urruña/Azkaine/Senpere/Sara). Antton gehiago aurkitzen da barrualdean, baita Ellande be.
Berezitasunak: Kaiet Baxe Nafarroan baino ez da agiri eta Pette Xiberuan bakarrik eta Kepa BABen.
Azpimarratzekoa da Imanol izena 2000tik aurrera ugari agertzen dala (Imanol Harignordoquy errugbilariaren balentrien ondotik).
Nerabeak (1994-2000 urteetan sortuak):
Amaia gehiago badira Lapurdin barrualdean baino. Aldiz, Kattalin/Kattin gehiago badira barrualdean.
Azken buruan, Ellande/Bixente gazte gehiago badira barrualdean kostaldean baino.
Danetara, neskei 417 izen desbardin emonak izan dira eta mutikoei 325 izen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!