Guadalajaran eta Mexiko DF urian euskal literaturea sustatuko dau Etxepare Euskal Institutuak

Bizkaie! 2012-11-20 11:34   Kulturea

Etxepare Euskal Institutuak Mexikorako bidea hartuko dau aurten be, zemendiaren 24tik abenduaren 2ra bitartean egingo dan Guadalajarako Nazinoarteko Liburu Azokan parte hartzeko. Gainera, euskal literaturea sustatzeko ekitaldiak antolatu ditue Guadalajaran zein Mexiko DF urian.

Etxepare Euskal Institutuak Mexikorako bidea hartuko dau aurten be, zemendiaren 24tik abenduaren 2ra bitartean egingo dan Guadalajarako (Mexiko) Nazinoarteko Liburu Azokan parte hartzeko. Gainera, euskal literaturea sustatzeko ekitaldiak antolatu ditue Guadalajaran zein Mexiko DF urian, besteak beste, mahai-inguruak, berbaldiak edo topaketak ikasleakaz.

Jarduera horreetan Harkaitz Cano idazleak eta Mikel Ayerbe Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) irakasleak be parte hartuko dabe, izan be, ekitaldietako batzuk lehenaren Twist (2012ko Euskadi Literatura Saria) eleberriaren eta bigarrenaren Our Wars, Short Fiction on Basque Conflict ipuin bilduma barrian oinarrituko dira. Azkena Guadalajaran aurkeztuko da lehenengo eta Durangoko Azokan gero.

Mexikorako bidaia eta han egingo diran ekintzen barri emoteko prentsaurrekoa eguazten honetan, zemendiaren 21ean izango da Etxepare Institutuaren egoitzan, Donostian. Bertan Aizpea Goenaga Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria, Mari Jose Olaziregi Institutuko euskerearen sustapen eta zabalkunderako zuzendaria eta Euskal Kultura sailaren editoreak, Harkaitz Cano eta Mikel Ayerbe izango dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu