Joserra Senperena pianista donostiarrak '10 trio piano, biolin eta akordeoirako' diskoa plazaratu dau
2012-11-19 10:24 MusikeaJoserra Senperena 10 trio piano, biolin eta akordeoirako diskoa kaleratu barri dau, Gaztelupeko Hotsak etxeagaz. Pianista donostiarragaz batera, Xabier Gil biolin-jotzailea eta Naiara de la Puente soinu-jotzailea izan dira.
Joserra Senperena10 trio piano, biolin eta akordeoirako diskoa kaleratu barri dau, Gaztelupeko Hotsak etxeagaz. Pianista donostiarragaz batera, Xabier Gil biolin-jotzailea eta Naiara de la Puente soinu-jotzailea izan dira. Zezeilaren 1ean aurkeztuko dabe diskoa zuzenean, Donostiako Viktoria Eugenia antzokian.
Ganbera musika proiektua da Senperenaren behar barria, piano, biolin eta akordeoiurako sortutako piezak. Pop egiturea dabe kantek, egilearen esanetan. Donostiarrak konposau dau disko osoa, baina hirukote formatuan grabau ditu, Krater Ensemble musika garaikideko orkestrako kide Naiara de la Puente eta Xabier Gilegaz.
Zinemarako egindako lanek eta beste musikarien -Duncan Dhu, Diego Vasallo, La Buena Vida, Bide Ertzean edo Fito y los Fitipaldis- diskoetan egindako orkestrarako moldaketak ganbera musikara eroan dabe Senperena. Diskoko hamar piezak pianoa, biolina eta eta akordeoiaren arteko alkarrizketea osotzen dabe.
Erritmo eta harmonia desbardinak izan arren, lan bakotxak kanteaten egiturea dauka; hirukote klasikoan biolontxeloak jokatzen dauen rola akordeoiak hartu dau, eta konposizinoei izaera herrikoiagoa emon deutse. Lirikatik abstrakzinorako ibilbidea eskaintzen dau 10 trio piano, biolin eta akordeoirako lanak.
Xabier Gil biolin-jotzailea Euskadiko Orkestra Sinfonikoko bakarlaria da, eta Lyongo Orkestra Nazionalagaz zein Toulouseko Capitoleko Orkestreagaz jarduten dau. Naiara de la Puente akordeoi-jotzaileak nazinoarteko hainbat sari irabazi ditu eta Felix Ibarrondo, Ramon Lazkano eta Gabriel Erkoreka konpositore garaikideekaz behar egin dau, besteak beste.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!