Euskal labeldun taldeak III. BBK Jazz Jaialdian
2012-11-20 11:50 MusikeaGabacho Connection eta Noneto Nonato taldeek abiatuko dabe BBK Jazz Jaialdiaren hirugarren edizinoa eguenean, hilaren 23an, Bilboko BBK Salan. Beste hiru saio izango ditu jaialdiak, zemendiaren 24an eta 30ean, eta abenduaren 1ean.
Gabacho Connection eta Noneto Nonato taldeek abiatuko dabe BBK Jazz Jaialdiaren hirugarren edizinoa eguenean, hilaren 23an, Bilboko BBK Salan. Beste hiru saio izango ditu jaialdiak, zemendiaren 24an eta 30ean, eta abenduaren 1ean.
Boskote klasikoa da Gabacho Connection, saxoa, tronboia, pianoa, bateria eta kontrabaxua. Jazz modernoaren oinarriak ederto ezagutzen ditue. 2009an hasi eban bidea taldeak, eta 2011n aurkeztu eben euren lehenengo lana. Melodikoak eta, batez be, eklektikoak dira donostiarrak. Euren ostean, Noneto Nonato talde nafarrak 1950eko hamarkadako orkestra handien soinuan oinarritutako emonaldia eskainiko dau, West Coast soinuagaz bat egin eben taldeak gogoratzeko.
Barikuan be talde bi izango dira III. BBK Jazz Jaialdian, Lakuntza Brothers eta Borja Barruetaren Lila, hain zuzen. Lakuntza Brothers Musikene Euskal Herriko Musika Goi Eskolako ikasle talde batek 2009an sortutako seikotea da. Hard Bop taldea da eta 1950eko eta 1960ko hamarkadetako musika biztutea da euren proposamena. Igaz, Bultzada Saria jaso eben jaialdian. Horri esker euren lehenengo diskoa grabau dabe. Ostean, Borja Barrueta bilbotarrak Lila egitasmo personala aurkeztuko dau. Lila gitarra hawaiar bategaz sortutako hainbat abesti dira.
Hurrengo astean, hilaren 30ean, Miguel Salvador Proyect eta Victor de Diego Group izango dira protagonistak. Salvador gitarrista bilbotarra bere hirugarren beharra atontzen dabil. Barikuan, Mikel Andueza saxo altua, Javier Mayor kontrabaxua eta Hilario Rodeiro bateria-jotzaileagaz joko dau. Victor de Diego etorriko da gero. Bilboko saxofoi-jotzaile ezagunak Pork Pie Hat, Infussion eta Quartet Creciente taldeekaz jardun izan dau, eta sari irabazi ditu. 2010ean BBK Jazz Saria lortu eban laukote beragaz dator aurten be.
Zapatuan, abenduak 1, amaituko da jaialdia. Ander García 5tet taldeak hasiko dau gaua, Ander García baxu-jotzaile eta kontra-baxutzaijole bilbotarraren taldeak. Musikenen ikasi eban eta gaur egun Madrilen bizi da. Kontzertuak eta beste hainbat taldegaz batera egiten dituen lanak (CiTRiC, Alvaro Perez Trio) irakaskuntzegaz tartekatzen ditu, Ritmo y Compás musika eskolan. Lider izanik aurkezten dauen lehenengo taldeagaz dator, boskotean.
José Agustín Guereñu Gere baxu-jotzaile gasteiztarrak eskainiko dau azkenengo emonaldia. Era guztietako estiloetara moldatzeko erraztasuna dauka, rocka, bluesa eta jazz-fusino erritmoak, tartean folk, musika etnikoak, flamenkoa eta pop doinuak bere bai. Besteak beste, Luz Casal, Jean Marie Ecay, Joan Baez, Kepa Junkera, Alejandro Sanz, Rocío Jurado edo Amaia Montero lako artistekaz jarduteko aukerea izan dau.
BBK Jazz Jaialdiaren egun baterako sarrerak 14 euroan salduko dira, orotarako kutxazainetan, www.bbk.es webgunean edo 944 310 310 telefonoan. Badira beherapen bereziak BBK txartelak erabilten dituenarentzako (% 25) eta Bilbaína Jazz Clubeko bazkideentzako (% 15). Zortzi kontzertuetarako bonuak, 30 euroan erosi daitekez, BBK Aretoaren txarteldegian martitzenean, zapatuan edo kontzertuko beste egunen batean, 17:00etatik 20:30era.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!