Emakumeak eta politikea ardatz hartuta datoz Emakumeen ikusgaitasuna hedabideetan III. Jardunaldiak

Bizkaie! 2012-11-20 14:34

Bi egunetan emakume politikariek, ikertzaileek eta kazetariek parte hartuko dabe, besteak beste, Laura Mintegi, Miren Azkarate, Miren Aranguren, Izaro Gorostidi, Mertxe Larrañaga, Ainhoa Guemes eta Zaloa Basabe izango dira. Berbaldiak, mahai-inguruak, baita zine-forum tailerrak be antolatu ditu Ikus-entzunezko Komunikazinoa eta Publizidade sailak. Euskeraz izango dira jardunaldiak.

Zemendiaren 21ean eta 22an, Gizarte eta Komunikazino Zientzien Fakultadeko Auditorium-ean (Sarriena auzoa, Leioa-Erandio Eremua), Emakumeak eta politikearen gainean gogoetea egingo da Emakumeen ikusgaitasuna hedabideetan III Jardunaldietan. Bi egunetan emakume politikariek, ikertzaileek eta kazetariek parte hartuko dabe, besteak beste, Laura Mintegi, Miren Azkarate, Miren Aranguren, Izaro Gorostidi, Mertxe Larrañaga, Ainhoa Guemes eta Zaloa Basabe izango dira. Ekitaldietan bai berbaldiak, bai mahai-inguruak, baita zine-forum tailerrak be antolatu ditu Ikus-entzunezko Komunikazinoa eta Publizidade sailak. Euskeraz izango dira jardunaldiak.

Goizeko saioetan parte-hartzaileek Euskal Herriko mobimentu feministearen historia, politika kronikan zelan agertzen diran emakumeak, bardintasunaren irudikeria edota erradiografia sozioekonomikoa genero ikuspegitik aztertuko ditue. Arratsaldean film bi proiektauko dira: Izarren Argia lehenengo egunean, eta El tiempo de las mariposas, bigarrenean. Pelikulak ikusi ondoren emakumeen eta politikearen arteko hartu-emonei buruzko gaiak eztabaidatuko dira.


Egitaraua

Zemendiak 21, eguaztena

Goizean

9:00 - 9:15 Harrerea.
9:15 - 9:45 Agurra eta hasiera ekitaldia.
9:45 - 10:30 Berbaldia: Euskal Herriko mobimentu feministearen historia. Miren Aranguren (Bilgune Feminista).
10:30 - 11:30 Hitzaldia: Politika kronika morea. Maite Ubiria (kazetaria).

11:30 - 12:00 Kafe tartea
12:00 - 13:30 Mahai-ingurua: Laura Mintegi (UPV/EHUko irakasle eta politikaria), Miren Azkarate (UPV/EHUko irakasle eta politikaria). Moderatzailea: Maite Ubiria (kazetaria).

Arratsaldean

15:30 - 19:00 Zineforum tailerra: Izarren Argia (2010). Mikel Rueda + Maria Gonzalez Gorosarri (UPV-EHUko ikerlaria eta pelikularen gidoilaria).


Zemendiak 22, eguena

Goizean

9:30 - 10:15 Berbaldia: Andrak, politika eta parte hartzea: berdintasunaren irudikeria. Izaro Gorostidi (UPV/EHUko irakaslea eta politologoa).
10:15 - 11:00 Berbaldia: Erradiografia sozioekonomikoa genero ikuspegitik. Mertxe Larrañaga (UPV/EHUko irakaslea).
11:00- 11:30 Kafe tartea.
11:30 - 12:10 Berbaldia: Politika feminista: tentsioa gizarte aldaketa aurretik doanean. Ainhoa Guemes (kazetaria) eta Zaloa Basabe (kazetaria).
12:15- 13:30 Mahai-ingurua: Izaro Gorostidi (UPV/EHUko irakaslea eta politologoa), Mertxe Larrañaga (UPV/EHUko irakaslea), Ainhoa Guemes (kazetaria) eta Zaloa Basabe (kazetaria). Moderatzailea: Maite Asensio (Kazetaria).

Arratsaldean

15:30 - 19:00 Zineforum tailerra: El tiempo de las mariposas (1994). Mariano Barroso + Iratxe Fresneda (UPV/EHUko irakaslea)

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu