Mo Yan Nobel saridunaren lana euskeratzeko XXVI. Jokin Zaitegi sariketea martxan dago

Bizkaie! 2012-11-19 12:15   Kulturea

Mo Yan idazle txinatar Literaturako Nobel saridunaren Shifu yuelaiyue youmo ipuin-bildumea euskeratzeko XXVI. Jokin Zaitegi Sariketea martxan dago. Epea abenduaren 20an amaituko da.

Mo Yan idazle txinatar Literaturako Nobel saridunaren Shifu yuelaiyue youmo ipuin-bildumea euskeratzeko XXVI. Jokin Zaitegi Sariketea martxan dago. Liburua itzultzeko gogoa eta gaitasuna dituan edonork parte hartu ahal dau lehiaketan, horretarako lanaren lagin bat euskeratu beharko dabe. Epea abenduaren 20an amaituko da.

Arrasateko AED alkarteak eta Elkar argitaletxeak, Kutxaren laguntziniagaz, Jokin Zaitegi arrasatear idazlea gogoratzeko eta harek literatura unibertsala euskeratzen egindako ahalegina segiduteko antolatzen dabe XXVI. Jokin Zaitegi Sariketea. Aurtengo Literaturako Nobel saridunaren lana itzultzeko erabiliko da bekea. 2012ko Literatura Nobel Saria Mo Yan idazle txinatarrak jaso dau, eta haren Shifu yuelaiyue youmo liburua itzultzeko proposamenak egin dau epaimahaiak.

Parte-hartzaileek antolatzaileek eurek esandako liburuaren lagin bat euskeratu behar dabe, eta egindako lana AED alkartera bialdu, aed@aedelkartea.com helbidera, hain zuzen be. Dokumentu bi bialdu beharko ditue: batean, itzulpena bera aurkeztuko da, ezizen bategaz; eta bestean, ezizen horren ostean dagoen itzultzailea nor dan azalduko da, hartu-emonetan ipinteko moduagaz batera. Lanak aurkezteko epea abenduaren 20an amaituko da.

Itzuli beharreko lagina jatorrizko bersinoan, ingelesez eta frantsesez eskainiko dabe antolatzaileek. Itzultzaileek zein hizkuntzatatik euskeratuko dabe adikerazo behar dabe. Testuak ondoko helbide honetan dagoz: www.elkarargitaletxea.com/jokinzaitegi

Rafa Egigurenek, Miren Ibarluzeak eta Jesus Mari Olaizola Txilikuk osatuko dabe epaimahaia. 2013ko urtarrilaren amaieran emongo dabe irabazlearen barri.

Bekearen irabazleak 4.500 euroko saria jasoko dau Mo Yanen ipuinak itzultzeko. Diru erdia jakinarazpena egitean hartuko dau, eta ganerakoa, lana amaitzean. Itzulpena 2013ko urriaren 30a baino lehen entregau beharko dau Elkar argitaletxean.

Elkar argitaletxeak kaleratuko du Mo Yanen ipuin liburua euskeraz, eta 2013ko Durangoko Azokea izango da hori egiteko epemugea.

Sariketearen ganeko argibide gehiago hemen: liburuak@elkar.com edo 943310267 eta aed@aedelkartea.com eta 943771228

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu