'Euskaltzaindia eta Ipar Euskal Herria' liburua aurkeztuko dabe gaur Baionan

Bizkaie! 2012-11-16 11:26   Euskerea berbagai

Euskararen Erakunde Publikoaren eta Euskaltzaindiaren arteko lankidetza hitzarmena izenpetuko dabe zemendiaren 16an, Baionako campusean, 11:00etan. Ostean, Akademiak Euskaltzaindia eta Ipar Euskal Herria liburua aurkeztuko dau, XVII. Jagon jardunaldien barruan.

Euskararen Erakunde Publikoaren eta Euskaltzaindiaren arteko lankidetza hitzarmena izenpetuko dabe zemendiaren 16an, Baionako campusean, 11:00etan. Ostean, Akademiak Euskaltzaindia eta Ipar Euskal Herria liburua aurkeztuko dau, XVII. Jagon jardunaldien barruan.

Frantxua Maitia Euskararen Erakunde Publikoaren presidenteak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak sinatuko dabe erakunde bien arteko akordioa. Ekitaldia Baionako Université de Pau et des Pays de l'Adour (Salle des Thèses) dalakoan egingo dabe, 11:00etan.

Hitzarmenean batuko ditue, besteak beste: 2012. urteko lan-jarduna burutzeko Euskaltzaindiak EEPtik jasoko dauen laguntzearen zenbatekoa, horren kontura argitaratuko diran liburuak; EEPren proiektu deialdiko argitalpen proiektuen hizkuntza-kalidadearen azterketea; toponimoen grafia egokiari buruz EEPk jasotako galderei erantzuteko erea; toponimiaren arloan Ipar Euskal Herriko euskera-teknikariak prestetako Akademiak hartzen dauen konpromisoa; eta, IGN erakundean toponimoen normalizazino lanaren emoitzak gizarteratzeko alde biek hartutako erabagia.

Horrezaz gan, Baionako campusean Euskararen oraina eta geroa Ipar Euskal Herrian goiburupean XVII. Jagon jardunaldia egingo da Baionan, Euskaltzaindiko Sustapen batzordeak antolatuta. Jardunaldiaren barruan, Euskaltzaindia eta Ipar Euskal Herria izenburuko argitalpena aurkeztuko dabe Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Jean-Baptiste Battittu Coyos euskaltzainak. Liburuak Euskaltzaindiak Ipar Euskal Herrian izandako bilakaerea eta egindako ekarpena laburbiltzen dau. Modu berean, Ipar Euskal Herriagaz lotutako argitalpenak eta Ipar Euskal Herriko euskaltzainen zerrendea be jaso ditue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu