Banden Lehiaren finala zemendiaren 30ean jokatuko da, Bilborocken

Bizkaie! 2012-11-20 10:26   Musikea

Herri oihua, The crazy wheels, Malder eta Odolaren mintzoa taldeak sailkatu dira 2012ko Banden Lehiaren finalerako. Jentaurrean, zuzenean, defendidu beharko ditue euren kantak zemendiaren 30ean, Bilborock aretoan. Irabazleak 2013ko BBK Live jaialdian joteko aukerea eukiko dau.

Herri oihua, The crazy wheels, Malder eta Odolaren mintzoa taldeak sailkatu dira 2012ko Banden Lehiaren finalerako. Jentaurrean, zuzenean, defendidu beharko ditue euren kantak zemendiaren 30ean, Bilborock aretoan. Irabazleak 2013ko BBK Live jaialdian joteko aukerea eukiko dau.

Urrian erdialdean abiatu zan Banden Lehia musika txapelketearen laugarren edizinoa. Euskal musika talde amateurrei zuzendutako sariketa hau Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak antolatu dabe, Azkue Fundazinoa, Last Tour International eta Baga-Bigaren babesagaz.

Lehiaketeak atal bi ditu, lehenengoan, taldeek Banda Beat sare sozialean izena emon eta kantak igon behar izan ditue, eta Banden Lehiako webgunean txapelketarako kantak aurkeztu. Internet bidez emon dira botoak. Azkenengo ebatzian botoez aparte, adituz osotutako epaimahaiaren eretxia hartuko da kontuan. Holan aukeratu dira lau finalistak.

Banden Lehiaren bigarren atala zuzeneko finala da. Bilborock aretoan egingo dabe kontzertua, zemendiaren 30ean, 20:00etan. The Uski´s taldeak be ekitaldi berean joko dau. Sarrerea doban izango da. Gau horretan bertan, gauerdian, jakinarazo dabe banda irabazlea zein dan.

Zuzeneko kontzertuan, banda bakotxari telefono zenbaki bat emongo jako, eta publikoak telefono horretara dei galduak eginez botoa emoteko aukerea eukiko dau. Epaimahaikideen eta publikoaren botoak gehituz erabagiko da nor dan irabazlea.

Talderik onenak datorren urteko BBK Live jaialdian joteko aukerea izango dau, eta diskoa kaleratuko dau. Ganera, lau finalistek lehiaketako kantarik onenen diskoa jasoko dabe.


2012ko Banden Lehiako finalistak

- Herri oihua

4.661 puntu

Talde gazte-gaztea da, 17 urte inguru ditue kideek. Barakaldokoak dira. Oinarri metalerodun hip-hop doinuak egiten ditue.


- The crazy wheels

4.534 puntu

Bilbon sortutako bost kideko bandea da. 60 eta 70. hamarkadetako musika estadubatuarra, country, soul, blues eta rocka ditue ardatz.


- Malder

Epaimahaiak aukeratutako taldea

Zestoako talde sortu barria. Maketa bakarragaz beste lehiaketa bateko finalera heldu dira aurten. Popa eta rocka dira nagusi euren kantetan.


- Odolaren mintzoa

Epaimahaiak aukeratutako taldea

Usurbilgo lau gaztek osotzen dabe bandea. Boto gitxi lortu arren, epaimahiak euren kalidadea nabarmendu dau. Rock estiloa lantzen dabe.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu