Garazin Sustrai Colina finalari begira

Bizkaie! 2012-10-29 10:04   Bertsolaritzea

Honezkero, ezagunak dira zemendiaren 10ean, arratsaldeko 17:30ean Baionako Lauga gelan izango dan finalean kantauko daben sei bertsolarien izenak: Amets Arzallus, Sustrai Colina, Odei Barroso, Eneritz Zabaleta, Xumai Murua eta, Maddi Sarasua.

Joandako zapatuan, 350 lagun inguru batu ziran Donibane Garazin, kanpoko giro hotz-hotzari aurre eginaz, zinema barruan gozo-gozo kokatzeko. Xilaba Txapelketako azken kanporaketea izan zan eta Sustrai Colinak saioa ez eze finalerako txartela be irabazi zituan. Honezkero finalean kantauko dauen seikotea zehaztuta dago.

Sei bertsulariek Pantxika Solorzanok emondako gaiakaz gustora kantau eben. Saioa umorez joan zan, bai zortziko haundian bai zortziko txikian eta publikoak barre algara sanoak egin zituan. Ondoren, 10eko txiki eta bakarkakoetan bertsoaldi serio eta hunkigarriagoak izan ziran entzungai. Kartzelan, barriz, gaia nahiko edegia izan ebenez, istorio desbardinak eskaini zituen bertsolariek, perasonaia asmau baten ahotik kantatuz, baita euren ahotik be.

Kontuak kontu, Sustrai Colinak jaso eban puntu gehien, saio guzian zehar bere ziztada eta bertso beteakaz aretoa girotzen ibili ostean. Ondokoak izan ziran saio amaierako puntuazinoak:

1. Sustrai Colina 332 puntu.
2. Odei Barroso 312
3. Maddi Sarasua 289,5
4. Maddi Ane Txoperena 284,5
5. Egoitz Zelaia 268,5
6. Ramuntxo Christy 268

Honezkero, ezagunak dira zemendiaren 10ean, arratsaldeko 17:30ean Baionako Lauga gelan izango dan finalean kantauko daben sei bertsolarien izenak: Amets Arzallus, Sustrai Colina, Odei Barroso, Eneritz Zabaleta, Xumai Murua eta, Maddi Sarasua.

Sarrerak xilaba.net webgunean dozuez salgai.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu