Jazz musikea beste zenbait estilogaz buztartuko da aurten 'Bilbao Distrito Jazz' ekimenean

Bizkaie! 2010-03-02 14:27   Musikea

Hainbat estilotako nazinoarteko sei bandak parte hartuko dabe martian eta apirilean egingo dan 'Bilbao Distrito Jazz' ekimenaren hamaikagarren edizinoan: Jim Rotondi tronpeta jotzaile mitikoa; Mariano Steinberg bateria jotzaile argentinarra; Renzi-Weinstein-Kamaguchi; Aruán Ortiz Quartet; eta Albert Bover Trio; eta Peter Van Huffel Quartet. Bertoko talde legez Lena Sinais arituko da.

ibaimusic.com, euskal musikea deskargetako webgunea

Bizkaie! 2010-03-02 14:06   Musikea

Euskal diskoak eta euskal kantu solteak Internet bidez eta legearen barruan erosteko aukerea emoten dau ibaimusic webguneak. Kalidade handiko bi formatotan eskura daitekez kantuak, mp3 eta flac formatoetan, hain zuzen be.

'Kulturklik' kultureagaz lotutako jarduera guztien topagune izateko asmoz sortu da

Bizkaie! 2010-03-01 17:24

Urgell sailburuak esan dauenez, 'herri honen aberastasun kulturala ondoen islatuko dauen leihoa izan nahi dogu. Sortzaile, kultur industria eta, kulturguneen zerbitzuan eta, aldi berean, herritarrak kulturara hurreratuko dituana'.

Berrogeta hamar bat bertsolari gaztek parte hartuko dabe aurtengo BBK sariketan

Bizkaie! 2010-03-01 14:46   Bertsolaritzea

Bertsolariak zazpi taldetan banatuta kantauko dabe: Arratia, Bilboaldea, Busturialdea, Durangaldea, Ipar Uribe, Lea-Artibai eta Enkarterri. Talde bakotxak, gitxienez, sei ordezkari izango ditu eta adin maila bi izango dira: batetik, 18 urtera artekoak eta, bestetik, 19-24 artekoak.

Bidebarrietako Liburutegiak bardintasunari, antropologiari eta feminismoari buruzko bi jardunaldi jasoko ditu

Bizkaie! 2010-03-01 14:02

Liburutegien Udal Sareak, Bardintasun, Alkarlan eta Hiritartasun Sailagaz alkarlanean, bardintasunari, antropologiari eta feminismoari buruzko bi jardunaldi antolatu ditu eguaztenerako eta eguenerako, Emakumeen Nazinoarteko eguna ospatzeko.

Legarreta nagusi Iruritan

Bizkaie! 2010-03-01 13:10   Bertsolaritzea

Xabier Legarreta nagusitu zan Nafarroako Bertsolari Txapelketearen bigarren finalaurrekoan eta Lesakako finalerako zuzeneko sailkapena lortu eban. Bertsolari aranoarra seguru ibili zan saio osoan, eta huts nabarmenik egin barik, erraz lortu eban lehen postua.

III. Euskal Soziolinguistika Jardunaldiaren ondorioak

Bizkaie! 2010-03-01 11:20   Euskerea berbagai

Joandako barikuan, unibersidadeetatik (EHU, NUP, Huhezi…), euskera zerbitzuetatik eta enpresetatik etorritako 130 bat lagunek aztergai izan zituen 2009. urteak euskal soziolinguistikan emon dituan ikerketak, horreen ondorioak eta horreek etorkizunerako azaltzen dituen egoerak eta lan-arloak.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Eusko Ikaskuntzeak ondare historiko-artistikoagaz loturea daben gaiak aztertzeko jardunaldiak antolatu ditu

Bizkaie! 2010-02-26 13:51   jardunaldiak

Eusko Ikaskuntzako Arte Plastiko eta Monumentalen Sailak lau saiotan egingo dan zikloa antolatu dau. Gasteizko topaketeagaz batera (zezeilak 26-27), Bilbon (martiak 26-27), Donostian (apirilak 16-17) eta Iruñean (maiatzak 28-29) egingo dira jardunaldiak.

Ohorezko euskaltzain barriek diplomak jaso ditue

Bizkaie! 2010-02-26 13:28   Euskerea berbagai

Hona hemen zerrendea: Pakita Agirre, Gorka Aulestia, Joxe Azurmendi, Luis Baraiazarra, Erramun Baxok, Martzel Etchehandy, Ana Etxaide, Joshua Fishman, Joxe Angel Irigarai, Joxemari Iriondo eta Xabier Lete.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Wikiplaza aurkeztu dau Azkue Fundazinoak

Bizkaie! 2010-02-26 12:00

Wikiak erabiliz, web nabigatzaile baten bidez erabiltzaileek sortu, aldatu, osotu edota borrau leikiezan orrialdeak, Azkue Fundazinoak 'Wikiplaza', wikiplaza.azkuefundazioa.org, Wiki plataformea aurkeztu dau, euskerazko edukiak, besteak beste, bideoak, irudiak, ikas materialak, datu zientifikoak, historikoak, edo bestelakoak modu librean banatzeko guztion eskura egon daitezan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

iTunesek 10.000 miloe abesti saldu ditu

Bizkaie! 2010-02-26 11:51   Musikea

Johnny Cashen 'Guess Things Happen That Way' izan zen datu sinboliko horretara heldu dan abestia. Woodstockeko (Georgia, AEB) biztanle batek erosi eban eta saritzat iTunesen dendan 10.000 dolarreko gastua egiteko aukerea izango dau.

Nazinoarteko 66 upategi batuko dira martiaren 13an Durango Ardao Saltsan azokan

Bizkaie! 2010-02-26 09:59   Jan edanak

Durango Ardao Saltsan azokearen helburua da kontsumitzaileei delicatessen elikagaiak eta Euskal Herriko, Galiziako, Espainiako, Alemaniako, Frantziako edota Italiako upategirik garrantzitsuenetako ardaoak ezagutarazotea.

Ibilaldia´10en kantea eta bideoklipa aurkeztu ditue

Bizkaie! 2010-02-25 14:28   Euskerea berbagai

Bermeoko Eleizalde Ikastoleak antolatuko dau Ibilaldiaren 32. edizinoa eta, ardura horreen artean, jaia alaituko dauen kantea be badago, gaur Bilboko Kafe Antzokian aurkeztu dabena. Horregaz batera, bideoklipa be aurkeztu dabe. Korrontzi taldearen buru dan Agus Barandiaranek jaso eban ikastolako Jose Muruaga irakaslearen eskutik kantea egiteko proposamena eta erantzuna baiezkoa izan zan. Bideoklipaz, barriz, Javi Elortegi zine-zuzendaria arduratu da.

Igor Estankona idazleak II. Irakurketa Txokoa inaugurauko dau

Bizkaie! 2010-02-25 14:27   Literatura

Gaur, zezeilak 25, Igor Estankona idazleak Irakurketa txokoa klubaren bigarren edizinoa inaugurauko dau, arratsaldeko 19:00etan, Bilboko Foru Liburutegian. Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak antolatu dau ekitaldi hau urte amaierara arte —udan, bagilean, garagarrilean eta abuztuan izan ezik— eta hil bakotxeko saio bat egon da, bata gaztelaniaz bestea euskeraz.

'Hiroshima-Nagasaki' erakusketeak bonba atomikoek eragindako sarraskiak erakutsiko ditu Gernika-Lumon

Bizkaie! 2010-02-24 16:33   Kulturea

Gernika-Lumo herri ezaguna da munduan historiako lehenengo arrazoirik bako aire-erasoa jasan behar izateagaitik. Tragedia haretan herritarrak izan ziran biktima, Nagasakin eta Hiroshiman legez. Horregaitik, bagilaren 6ra bitartean, Japoneko eraso hareetan izandako sarraskiak erakutsiko dituan erakusketea izango da ikusgai Bakearen Museoan.

Agirre Lehendakaria Batzordeak jarduera-egitaraua eta webgunea aurkeztu ditu

Bizkaie! 2010-02-24 14:54   Kulturea

Agirre lehendakariaren heriotzearen 50. urteurrenaren harian, Agirre Lehendakaria Batzordeak aurkezpen bikotxa egin dau gaur, zezeilak 24, Bilbon: batetik, 2010. urte osoan garatuko dauen jarduera-egitaraua (2010ean zehar hogeita hamar bat ekitaldi egingo dira) eta, bestetik, Jose Antonio Agirre Lekube lehenengo euskal lehendakariaren heriotzearen 50. urteurrena ospatzeko sortu dan webgunea.

Kaotikoren seigarren diskoak gazteria mobiduarazo gura dau

Bizkaie! 2010-02-24 14:45   Musikea

Taldeak orain dala hamar urte hasi eban ibilbidea musikearen munduan eta, gaur, seigarren diskoa, 'Reacciona' izenekoa aurkeztu dabe Bilboko Bilborock aretoan, Baga-biga diskoetxearen eskutik.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

III. Euskal Soziolinguistika Jardunaldia Donostian

Bizkaie! 2010-02-24 13:10   Euskerea berbagai

Jardunaldia hausnarketa teorikoan eta maila aplikatuan euskalgintzan dabilzanei zuzentzen jake eta ikerlarien, unibersidadeko irakasleen, eta ikastetxeetan, lan munduan eta administrazinoan euskerearen normalkuntzan dabilzanen topagune izatea dau helburu.

'Mugarik gabeko telebista' kanpainea: sinadurak batzeko epea maiatzaren 15era arte luzatu da

Bizkaie! 2010-02-24 11:46

'Mugarik gabeko telebista' kanpainea Herrialde Valentziarrean sortu zan, eta bere asmo nagusienetako bat, Euskal Telebista Nafarroan ikusten jarraitu ahal izateko, eskubide hori legez bermatzea da. Horretarako, urtarrilean, herritarren sinadurak batzeari ekin jakon.

Badator DF Bertsozale Eskola 2010

Bizkaie! 2010-02-24 10:08   Bertsolaritzea

Aurtengo martian izango da Durangoko Plateruenako DF Bertsozale Eskolearen bigarren zikloa. Eskola hau bertsozaleriari zuzendutakoa da, zaleari oro har; bertsoaz gehiago jakin eta gozau gura duen edonori bertsogintzeari buruzko dibulgazino saio didaktikoak eskaintzea da asmoa.