Amets Arzallus nagusi Hendaian
2012-10-22 11:09 BertsolaritzeaAmets sailkatu da lehen postuan, kartzelan zinema gela horregaz urteetan izan dauen loturea berbagai hartuta. Hain zuzen be, Ihintza Ostolazak kartzelarako emondako gai edegiagaz bakotxak beretik kantetako aukerea izan eban eta sei istorio oso desbardin izan genduzan entzungai.
340 lagun batu ziran joandako zapatuan Hendaiako Variétés zineman. Kanpoko giro euritsu eta grisaren aldean zinema barruan gela epel eta ederra atrapau eben hara hurreratu ziran edade guzietako entzuleek. Xilabak fase aldaketeagaz, hau da kanporaketetatik finalerdietara pasaukeran, tonu aldaketea izan dauela be igarri da Hendaiako saioan. Seriotasun kutsu bat, batez be giro eta kantakeran, kanporaketak bizi eta familiarragoak izan ziran moduan.
Amets sailkatu da lehen postuan, kartzelan zinema gela horregaz urteetan izan dauen loturea berbagai hartuta. Hain zuzen be, Ihintza Ostolazak kartzelarako emondako gai edegiagaz bakotxak beretik kantetako aukerea izan eban eta sei istorio oso desbardin izan genduzan entzungai, bi bertsuen egiturea ondo erabiliz izan misterioa mantenduz, ideia garatuz ala ezustekoa sortuz.
Azkenean, ondokoak izan ziran puntuak eta sailkapena saioaren amaieran:
1. Amets Arzallus 343 puntu.
2. Eneritz Zabaleta 311,5
3. Xumai Murua 291,5
4. Maindi Murua 282
5. Ortzi Idoate 266,5
6. Gillen Hiribarren 245,5
Ondorioz, Ametsek finalean kantetako txartela irabazi dau eta ganerakoen sailkapena lortutako puntuen arabera erabagiko da.
Xilaba txapelketako bigarren finalerdia datorren zapatuan, hilaren 27an, izango da, arratsaldeko 17:00etan Donibane Garaziko zineman. Han erabagiko dira zemendiaren 10ean Baionako Lauga gelan arratsaldeko 17:00etan hasita izango dan finalean kantauko dabenen izenak.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!