Uren Ahotsak Nazioarteko Jaialdiaren egoitza izango da Bilbo

Bizkaie! 2012-10-17 15:37   Barriak

Urriaren 17tik 21era bitartean, aurten, Bilbon izango da Uren Ahotsak zine dokumentalaren nazinoarteko jaialdiaren egoitza. Urari buruzko ikus-entzunezkoen eta dokumentalen jaialdi hori lehenengoz ospatuko da Europan.

Urriaren 17tik 21era bitartean, aurten, Bilbon izango da Uren Ahotsak zine dokumentalaren nazinoarteko jaialdiaren egoitza. Urari buruzko ikus-entzunezkoen eta dokumentalen jaialdi hori lehenengoz ospatuko da Europan.

Jaialdiak iraungo dituan bost egunetan, bost kontinenteetako hainbat artistak eta zuzendarik ura oinarri hartuta egindako ikusentzunezko lanak proiektauko dira uriko zenbait kokalekutan. Aldi berean, argazki erakusketak eta berbaldiak egingo dira, ura gai nagusitzat hartuta. Sarrerea dobakoa izango da programautako ekitaldi guztietan.

Hasiera-ekitaldia urriaren 17an egingo da, 19:00etan, Bilboko Arteria Campos Eliseos antzokian eta bertan izango dira, besteak beste, Josefina Maestu NBE-ura 2005-2015 nazinoarteko programako zuzendaria, Alfredo Quinteros UNAMAZ Amazoniako unibersidadeen alkarteko lehendakaria, Carlos Arturo Rodríguez Amazonas saileko gobernadorea eta Gualberto Díaz González Mexikoko Veracruz Unibersidadeko kidea.

Ammassunu alkarteak eta Ura agentziak antolatu dabe jaialdia, Euskal Herriko Unibersidadeko Garapen Iraunkorra eta Ingurumen Hezkuntzeari buruzko Unesco Katedrearen laguntzinoagaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu