Panta Rheik edegiko dau martitzenean Kulturalde programea Errekalden

Bizkaie! 2012-10-22 14:54   jardunaldiak

Kulturalde programea martitzenean, hilak 23, abiatuko Bilboko Erreakalde auzoko udaltegian. Panta Rhei konpainiaren Txintxilipurdi… umeentzako euskerazko txotxongilo ikuskizuna izango da lehenengo emonaldia, 18:30ean.

Kulturalde programea martitzenean, hilak 23, abiatuko Bilboko Erreakalde auzoko udaltegian. Panta Rhei konpainiaren Txintxilipurdi… umeentzako euskerazko txotxongilo ikuskizuna izango da lehenengo emonaldia, 18:30ean.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako Kulturalde ekimenak ikusle guztientzako zuzendutako jarduerak eskaniko ditu, euskeraz zein gaztelaniaz: antzerkia, txotxongiloak, musikea zuzenean, poesia, zinemea eta abar.

Panta Rheiren martitzeneko emonaldiaren ondoren, urriaren 24an, Burbujas taldeak Nunca nos regalaron flores antzezlana ekarriko dau Errekaldera, eta eguenean, Joan Zabal magoak Pensamientos encontrados ikuskizuna egingo dau.

Zemendiko lehenengo hitzorduan, hilaren 6an, musika eta poesia izango dira osogai nagusiak. Daniela Bartolomé, Carmen Martínez, Julián Borao, Mónica Nude, Ibon Zubiela, Fausto Grossi, Karla Alonso, Goiko, Richi Poo eta Miguel Angel Zorrilla izango dira parte-hartzaileak, Jon Arraibi eta José Blanco musikariekaz batera. Hilaren 13an ATX konpainiak Gabriel – Gabrielle eszenerauko dau, eta 20an, Haatik-ek Errimak oinetan jantza piezea aurkeztuko dau.

Zemendiko azkenengo ekitaldia Hutsa bikote akustikoak egingo dau, azaroak 27an, eta abenduko lehenenengoa, 4an, Jon Maiak zuzendutako Gazta zati bat dokumentala izango da, euskeraz, gaztelaniazko azpitituluekaz.

Panta Rheiren emonaldia 18:30ean izango da, eta zemendiko poesia errezitaldia 19:00etan, ganerako jardueta guztiak 19:30ean egingo ditue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu