Sid LeRock musikari kanadarra, urriko Art After Dark saioan

Bizkaie! 2012-10-17 14:16   Musikea

Barikuan, urriaren 19an, Guggenheim Bilbao Museoaren 15. urteurrena ospatuko dan egun berean, hileko Art After Dark saio egingo da museoan. Sid LeRock musikari kanadarra izango da protagonista nagusia. Musikea entzuteagaz batera, bisitariek museoko erakusketak ikusteko aukerea eukiko dabe.

Barikuan, urriaren 19an, Guggenheim Bilbao Museoaren 15. urteurrena ospatuko dan egun berean, hileko Art After Dark saio egingo da museoan. Sid LeRock musikari kanadarra izango da protagonista nagusia. Musikea entzuteagaz batera, bisitariek museoko erakusketak ikusteko aukerea eukiko dabe.

Art After Dark emonaldiko lehenengo saioa Auto dj bilbotarrak eskainiko dau, 22:00etan. Bilboko Fever klubaren sortzaileetakoa da. Estilo ugari jorratzen ditu, minimal house, tech-house, electro eta techno izenekoak, esaterako. Soinu elektrikoak eta hots sakonak melodia sintetikoekaz nahasten ditu.

Ostean, El Comidistak indiedance organikoa doinuak ekarriko ditu Guggenheimera. Mikel López Iturriagak pop musikaren ganean idatzen eban El País-en, baina halango baten gastronomia-kazetaritzea probetea otu jakon. Holan sortu zan El Comidista bloga, eta Las recetas de El Comidista liburua. Hasierako lanera bueltauko da barikuan, musikara. Pulp eta Massielen kantak ipiniko ditu, besteak beste.

Sid LeRockek egingo dau gaueko azkenengo emonaldia, 00:00etan. Kanadako musika elektronikoaren ikurra da. Gaur egun Kolonian bizi da, Alemaniako minimal musikearen uriburuan. Danetara, sei disko eta 50 bat single kaleratu ditu urteotan. Makina bat ezizen erabilten ditu; Pan/Tone (Sub-static, Sender/Kompakt eta 240 Volts diskoetxeekaz) eta Gringo Grinder (Onitor Records etxeagaz). LeRockek talde ezagunen musikea nahastetan dau: Depeche Mode, Fairmont, Placebo eta abar. Sarritan Koze Ada, Metope eta Jake Fairley musikariekaz lan egiten dau.

Art After Dark saiogaz batera, une honetan Guggenheim ikusgai dagozan Egon Schiele, Vienako Albertina Museumen artelanak eta Guggenheim Bilbao Bildumaren aukeraketak II erakusketak ikusi ahal izango dira. Ganera, Fever klubera joateko txartelak jasoko ditue, gau horretan bertan 00:00etatik aurrera erabilteko.

Sarrerak salgai dagoz daborduko, 12 euroan publiko orokorrarentzat, eta 8 euroan Museoaren Lagunentzat. Argibide gehiago: www.guggenheim-bibao.es

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu