Bizkaiko itsasbazterrak ardatz Bizkaie!-ren argazki lehiaketan
2012-10-18 14:38Argazkiak bialtzeko epea abenduaren 2an, domekan, amaituko da eta honakoak dira bideak: bizkaie@bizkaie.biz helbidera bialdu edota Facebook-eko Bizkaie!-ren horman txertatu.
Bizkaie! agerkariak 10 urte bete dituan honetan, urtero legez argazki lehiaketea antolatu dogu argazkilari amateurrak deskubridu eta Jo Begiz galeria hornidu eta aberasteko asmoz. Aurreko urteetan gaia librea izan da eta aurten, barriz, Bizkaiko itsasbazterrak gai nagusia aukeratu dogu, kostako herrietako bitxikeriak, hondartzak, surfa, hatxak, itsaslabarrak, itsasargiak...
Parte-hartzaile bakotxak 3 argazki aurkeztu ahal izango ditu lehiaketan, bai zuribaltzean, bai koloretan. Muntaiak, artistikoak eta Photoshopegaz moldatutakoak ez dira onartuko. Parte-hartzaileek izen-abizenak, hartu-emonetarako telefono zenbakia eta argazkiaren izenburua adierazo beharko ditue. Argazkiak 2MBtik beherakoak izan behar dira.
Argazkiak bialtzeko epea abenduaren 2an, domekan, amaituko da eta honakoak dira bideak: bizkaie@bizkaie.biz helbidera bialdu edota Facebook-eko Bizkaie!-ren horman txertatu.
Sariei jagokenez, irabazlearentzat bi lagunentzako dastaketa-menua eskainiko dogu Beñat Ormaetxea kozineruburu dauen Zornotzako Jauregibarria Jatetxearen eskutik (Bideaur Auzoa, 4). Beñatek betiko sukaldaritzea eta sukaldaritza barritzailea bikain buztartzen ditu. Beñat Ormaetxea Geugaz Jan Bizkaiko Sukaldarien Alkarteko kide da. Beñat bera eta alkarteko sukaldariek sukaldaritza bizkaitarra sustatu, sakondu eta defendiduteko lanean dabilz aspaldi. Ormaetxea Slow Food mobimentuaren jarraitzailea da eta Jauregibarriak Km 0 autortzea dauka.
Bigarren eta hirugarren sailkatuei, barriz, Bizkaie!-ren 10. urteurreneko kamiseta bana emongo deutsegu.
Azken buruan, epaimahaia argazkigintzan adituak diran lagunez osotua izango da, besteak beste, Jokin Aspuru GetxoPhotoko zuzendaria eta Zigor Aldama Bizkaie!-ko 'Bidaide' atalaren arduraduna. Sarituen izenak abenduaren 5ean ezagutarazoko doguz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!