Bideojokoen Nazinoarteko hóPLAY'10 Azokea egingo da AlhondigaBilbao kulturgunean

Bizkaie! 2010-08-20 12:32

Irailaren 9tik 25era

Azokearen helburua jentea bideo-jokoen mundura hurreratzea da eta, bertan, joko elektronikoen eta arte interaktiboaren alde kulturalak, sozialak, teknologikoak eta industrialak aurkeztuko ditue.

Facebookek 'Facebook Places' geolokalizazino zerbitzua kaleratu dau

Bizkaie! 2010-08-19 15:54

Oraingoz, AEBetan baino ezin izango da erabili aplikazino barria, sare sozialaren blog ofizialean azaldu dabenez

Zerbitzu hau jaso ahal izateko, Facebookek iPhonerako dauen azken aplikazinoa deskargau behar izango da. Ganera, eskuko telefonoko nabigatzailea HTML5egaz eta geolokalizazinoagaz bateragarria bada, touch.facebook.com-etik be sartu ahal izango dira 'Places'-era erabiltzaileak.

Euskadiko Idazleen Elkartea sortu dabe hogeta hamar bat idazlek

Bizkaie! 2010-08-19 13:10   Kulturea

Zenbait euskal idazleen ekimenez, Donostiako Aiete jauregian, Euskadiko Idazleen Elkartea aurkeztu dabe. Bilbon egoitza nagusia izango dauen alkarte barri hau gaztelaniaz idazten daben Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hogeta hamar bat idazlez osotuta dago; tartean, Spido Freire, Kepa Murua, Antonio Altarriba edota, presidentea izango dana, Luisa Etxenike.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak monografiko bat grabauko dau Gubaidulinaren omenez

Bizkaie! 2010-08-19 13:00   Musikea

Sofia Gubaidulina musikagilea Euskadiko Orkestrako kideakaz izan da egunotan, baten eta bestearen obrak batuz, Miramonen egiten dabizan monografikoaren grabazinoan parte hartzeko. Ekimen horretan, Sieben Worten lanak be entzun ahal izango dira.

E-drogea ailegau da Europara Internet bitartez

Bizkaie! 2010-08-19 12:36

Droga mueta barri bat ei dago munduan: e-drogea. AEBetan sortu zan, eta orain dala hile bi ailegau da Europara. Soinuak ditu oinarrian ustezko droga horrek. Interneteko webgune berezietan eskura daiteke eta psikologia tratamentuetarako erabilten diran soinuak darabiz.

Txileko FITICH Jaialdian Maite Agirreren La Celestinaren bertsino barri bat taularatuko da

Bizkaie! 2010-08-18 12:43   Kulturea

Abuztuaren 20tik irailaren 4ra bitartean egingo dan FITICH Jaialdiaren barruan, antzezle, antzerkigile eta zuzendari euskaldunak bertako antzezle eta antzerkizaleakaz lanean ibili ondoren Txileko eskualde honetara egokitutako bertsino barria preparauko dabe.

Lehenengo BBK Jazz jaialdia egingo dabe irailean Bilbon

Bizkaie! 2010-08-18 12:21   Musikea

Lau eguneko jazz jaialdia izango da datorren hilean Biboko BBK aretoan, irailaren 10ean, 11n, 17an eta 18an. BBK Jazz izenburupean, besteak beste, Iñaki Salvador, Carlos Velasco, Teresa Zabalza, Jon Robles eta Mikel Bikandiren errezitaldiak entzun ahal izango dira.

Kurt Cobain, Leonard Cohen, Kiko Veneno eta Ian Curtis musikarien ganeko dokumentalak eskainiko ditue Artiumen

Bizkaie! 2010-08-18 11:08   Musikea

Abuztuaren 20tik 29ra

Pedro Barbadillok egindako Dame Veneno dokumentalagaz edegiko dabe zikloa, barikuan. Kiko Veneno musikariaren bizitza eta ibilbide musikala aztertzen dau dokumentalak. Kiko Venenoren musikeaz gan, Amador anaiena entzun ahal izango da, eta Espainiako underground giroaren eta auzo txiroetako giroaren erakusle da dokumentala.

Aratz Irazabal eta Isidro Elezgarai dira aurtengo Bilboko Aste Nagusiko txupinerea eta pregoilaria, hurranez hurran

Bizkaie! 2010-08-17 15:40

Datorren zapatuan, abuztuak 21, arratsaldeko zazpiretan Isidoro Elezgaraik irakurriko dau aurtengo jaien pregoia. Amaitutakoan, Aratz Irazabal txupinereak botako dau txupina Arriaga Antzokiko balkoi nagusitik.

Berri Txarrak taldearen kanta ezagunenak batuko dituan lana, urrirako

Bizkaie! 2010-08-17 14:22   Musikea

DENAK EZ DU BALIO. SINGLES 1997-2007 CD+DVDan, Lekunberriko taldeak zigilu nafarragaz lan egindako hamar urteen (2007 arte) laburpena egingo dabe.

Txakolin upategiak arte-erakustoki

Bizkaie! 2010-08-17 02:00   Jan edanak

UBE eskultorearen erakusketea Itxasmendin (Gernika) izango da irailaren 17tik 18ra

Ktart proiektua tarteko dala, txakolin-upategiak eskultureari buruzko erakusketa-areto bihurtzen dira. Proiektu horren bitartez, eskulturearen sorkuntzearen eta txakolin produkzinoaren arteko fusinoa egin nahi da, holan, mota askotako ikusleentzako kontzeptu erakargarria sortuz.

Behin-behineko zinema areto bihurtuko da Zugarramurdiko kobea

Bizkaie! 2010-08-16 14:23   Barriak

Hilaren 21ean, urrian eta zemendian, Pedro Oleak 1983. urtean zuzendu eban Akelarre filma emongo dabe bertan. Egitasmoa Nafarroako gobernuak, Zugarramurdiko Sorginen museoak eta Eusko Ikaskuntzak antolatutako Cine y brujería -Zinema eta sorginkeria- zinema zikloaren barruan kokatuta dago.

Julia Robertsek Donostia Saria 2010 jasoko dau Zinemaldian

Bizkaie! 2010-08-16 12:39   Barriak

2010eko Donostia Saria jasoko dau datorren irailaren 20an Julia Robertsek, Donostiako Zinemaldiaren 58. edizinoaren barruan. AEBetako aktorea alfonbra gorriaren ganean izango dogu, saria jasoteagaz batera, bere azken zinema lana aurkezteko.

Gaur, Boisen, 13th Annual WineFest ardao-dastaketea izango da The Basque Block-en

Bizkaie! 2010-08-13 15:05   Jan edanak

Ardaoa probau eta mokadutxu batzuk janda, denporapasa atsegina egiteko aukerea egongo da Basque Block dalako kalean, arratsalde partean. Ganera, euskal musikea eta Boiseko Oinkari taldeko euskal jantzariak be bertan izango dira, giroa alaitzeko.

Zorionak 2010-08-13 14:26

Aupa Iñaki!
Zorionak erakusten dozun gogo eta bizipozagaitik. Itzela da egiten dozuna! Sasoi baten triatloian ibili nintzen eta badakit zer dan hori.
Holan segidu!!
*Bizkaiekoontzat eskaera bat. Testuan Saint Jean de Luz-en ordez Donibane Lohitzune ezin zeinkie jarri??

Erantzuna | Iñaki Castañeda: 'minusbaliotasun fisiko barik be, triatloia kirol gogorra da'

Bizkaiko gazteei zuzendutako webgunea aurkeztu dau BFAk

Bizkaie! 2010-08-13 10:47

www.gaztebizz.com guneak martian emon zituan bere lehenengo pausuak sarean eta, hilabete honeetan, aberastu egin da eta Bizkaiko gazteentzat interesgarria izan daiteken informazinoa, indarrean dagoana eta barriena, sartu dau.

Pertseida izarrak ikusteko aukera parebakoa izango da egunotan

Bizkaie! 2010-08-12 15:50

Fenomeno hau 'San Lorenzoren malkoak' izenez be ezagutzen dabe askok; izan be, San Lorentzo eguna abuztuaren 10ean ospatzen dogu, eta izarrek eskaintzen daben ikuskizuna egun horren inguruan izaten da.

Maragallen gaixotasunari buruzko filma izango da ikusgai Donostiako Zinemaldian

Bizkaie! 2010-08-12 12:30

Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialak 'Bicicleta, Cullera, Poma' (Bizikletea, Koilarea, Sagarra) filma eskainiko dau lehiaketaz kanpo. Pasqual Maragallen eta bere familiaren Alzheimerraren kontrako burrukea eta prozesua azaltzen dau lanak.

Chicago musikala irailaren 5era arte egongo da ikusgai Bilboko Arriaga Antzokian

Bizkaie! 2010-08-12 12:24   Kulturea

Carlos Lozanok hartu dau Billy Flyn abogaduaren irudia eta 26 aktore, jantzari eta abeslari egongo dira taula ganean, eta baita 15 musikariz osotutako orkestrea be.

Obra hau New Yorkeko antzezlan garrantzitsuenetarikoa da eta musikea jantzeagaz modu ikusgarrian buztartzen ditu.

Festilasai jaialdia izango da zapatuan Miarritzen

Bizkaie! 2010-08-12 11:08   Musikea

Londreseko underground munduko Foreign Beggars rap taldea, Angeluko Butterfly Patrol rock alternatiboa egiten dauen bandea, Baionako Pleben taldearen metala eta Montpellierko (Frantzia) Marvin taldearen soinu elektronikoak entzun ahal izango dira. Hamar euroren truke guztia.