LexNavarra webgunean euskerazko edukiak sartzen hasi dira

Bizkaie! 2012-10-22 15:25

LexNavarra izeneko Nafarroako gobernuaren webgune ofizialean euskerazko edukiak sartzen hasi dira. LexNavarra 2007an sortu zan, baina oraintsu arte gaztelaniaz besterik ez da egon.

LexNavarra izeneko Nafarroako gobernuaren webgune ofizialean euskerazko edukiak sartzen hasi dira. LexNavarra 2007an sortu zan, baina oraintsu arte gaztelaniaz besterik ez da egon. Aurtengo udatik aurrera, departamendukako lege bilatzailea eta Nafarroako Foru Komunidadeko arau bildumea dagoz euskeraz.

Udalerri Euskaldunen Mankomunidadeak (UEMA) bultzatuta, Nafarroako 54 udalek, eskaerea egin eutsen idatziz Nafarroako gobernuari edukiak zenbat arinen euskeratzeko. Horrezaz gan, sinatzaileen ordezkariek aurrez aurreko batzarra egin eben gobernuko Toki Administrazinoko ordezkariekaz. Batzar horretan Nafarroako gobernuak konpromisoa hartu eban bagilerako LexNavarra atari publikoko edukiak euskeratzeko. Halan be, oraindino baliabide batzuk euskeratu barik dagoz, esaterako, kontzeptuen araberako aurkibide sistematikoa.

Web bidezko zuzenbide ataria, hemen; eta, Departamentukako lege bildumea, hemen. Euskarazko atariaren eta edukien kudeaketeaz, eguneraketeaz eta mantentze lanez Nafarroako Aldizkari Ofiziala arduratuko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu