Elhuyar Fundazinoak eta DIPCk bideo amateurren On Zientzia lehiaketea jarri dabe abian, hirugarrenez
2012-10-23 17:46 BarriakElhuyar Fundazinoak eta Donostia International Physics Center-ek (DIPC) antolatuta, zientziaren eta teknologiaren dibulgazinorako bideo amateurren III. On Zientzia lehiaketeari hasierea emon jako. Lehiaketa hau Teknopolis telebista-saioaren barruan antolatua da, eta bideorik onenak telebista-saio horretan ikusteko aukerea izango da.
Elhuyar Fundazinoak eta Donostia International Physics Center-ek (DIPC) antolatuta, zientziaren eta teknologiaren dibulgazinorako bideo amateurren III. On Zientzia lehiaketeari hasierea emon jako. Lehiaketa hau Teknopolis telebista-saioaren barruan antolatua da, eta bideorik onenak telebista-saio horretan ikusteko aukerea izango da. Sari honeek jasoko ditue lehenengo hiru sailkatuek: 3.000 € lehenengo sailkatuak, 1.500 € bigarrenak eta 1.500 € euskerazko bideo onenak.
Edozeinek parte hartu leike lehiaketa honetan, eta bideoen gaia librea da: norberaren edo besteren ikerketak, eztabaidak, zientziaren mugarriak, oinarrizko kontzeptuak, pertsonaia historikoak, etorkizuneko edo iraganeko zientzia, bitxikeriak… Bideoek gehienez 5 minutuko iraupena izango dabe, eta euskeraz, gaztelaniaz edo ingelesez aurkeztu ahal izango dira. Helburua, publiko-mota guztiek ulertzeko moduko aurkezpen erakargarria egitea da.
Epaimahaia zientziaren, teknologiaren, komunikazinoaren eta zinemaren munduko bost lagunek osotuko dabe. Lehiaketearen oinarriak, izena emoteko orria eta aurreko urteetako bideoak www.onzientzia.tv webgunean dagoz ikusgai.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!