EH Sona 2012: proposamen gehiago, areto gehiago, estilo gehiago, kontzertu gehiago
2012-10-23 12:49 MusikeaEuskal Etxeak urtean zehar 120 ekitaldi baina gehiago antolatzen ditu eta kurrikulum honek dauen indarraz jaubeturik, prentsaurrekoak Euskal Etxea Bartzelonan eta Katalunian kontzertu-areto modura aurkezteko be balio izan dau.
Bartzelonako Euskal Etxeak antolaturiko XV. EH Sona urriaren 26an hasiko da. Estilo desbardinetako hamabost kontzertu batuko ditu jaialdiak, Bartzelonan eta Katalunian ezagunak diran taldeakaz baina baita oraindino hain ezagunak ez diran beste talde batzuekaz uriko txoko guztietara zabalduz. Lisabö, Doctor Deseo, SA, We Are Standard, Ruper Ordorika edo Jabier Muguruza izango dira protagonistetako batzuk. Egitaraua osoa ikusteko klik egin hemen.
Jaialdiaren aurkezpena bart egin eben Euskal Etxean eta bertan izan dira Albert Bardolet (ICEC-eko -Generalitateko kultura saila- Musika Alorreko zuzendaria), Aizpea Goenaga (Etxepare Institutua), Litus (Manresa/Stroikako Musika Etxea) eta Aitor Arruti (Bartzelonako Euskal Etxeko koordinatzailea). Ekitaldi horretan Euskal Etxea Bartzelonan eta Katalunian euskal musikearen zabalkunde plataforma modura aurkeztu da, eta hori dala eta, Euskal Herriko eta Kataluniako kontzertu-areto arduradun eta musika promotore desbardinek be parte hartu dabe.
EH Sonaren 15 urte
Euskal Etxeak antolatzen dauen jaialdia inoiz baino indartsuago dator aurten. Kultureak murrizketak izan dituan bitartean, guk talde, estilo, areto eta kontzertu gehiagoren aldeko apustua egin dogu, aitatu dau prentsaurrekoan Aitor Arrutik; era berean, EH Sonak topikoak apurtzen laguntzen dau, eskaintzen dauen estilo desbardin eta anitzagaz. Alkarteko koordinatzaileak azpimarratu dauen beste gauzetako bat areto bakarrean egiten zan jaialdi izatetik uriko kontzertu-areto garrantzitsuenetan egitera heldu dala.
Euskal Etxea, euskal musikearen plataforma
Euskal Etxeark urtean zehar 120 ekitaldi baina gehiago antolatzen ditu eta kurrikulum honek dauen indarraz jaubeturik, prentsaurrekoak Euskal Etxea Bartzelonan eta Katalunian kontzertu-areto modura aurkezteko be balio izan dau. Holan, Arrutik zehaztu dau Bartzelonan, Katalunian, eta zergaitik ez Mediterranioan, euskal musikea programau nahi badabe produktore eta areto katalanek Euskal Etxera jo beharko leukiela.
Euskal Etxea alkargune eta kultura trukaketa puntu modura nabarmendu dau ICECeko -Generalitateko kultura saila- Musika Alorreko zuzendari Albert Bardoletek. Era berean esan dau Generalitat-ak oso garrantzitsutzat joten dau kulturearen zabaltze eta aberastasunaren alde lan egitea eta zeregin hau bikain beteten dau Euskal Etxeak. ICECeko ordezkariak Kataluniako musika eta kultura sektoreari dei egin deutso EH Sona moduko jaialdietara hurreratu daitezan, proposamen barriak ezagutzeko.
Katalunia eta Euskal Herria lotzen dituan lotura berezia izan da Etxepare Institutuko buru dan Aizpea Goenagak aitatu dauen ezaugarrietako bat, maila kulturalean hazten jarraitzeko eta bi herrien arteko hartu-emonak indartzeko deialdia be egin dauelarik.
Aizpea Goenagak Euskal Herrian Euskal Etxea moduko ekimenak klonatu beharko litzatekezala esan dau. Alkarteak emon duen kalidade saltoa nabarmendu dau, bazkideen eremu babestutik urten eta uri osora zabalduz.
Azkenik, Litusek (Carles Tenesa), Euskal Etxea zoriondu dau jaialdiaren aniztasun, kalidade eta aberastasunagaitik eta ekimena txalotu dau Kataluniako musika etxe eta aretoek proposamen barri eta ezezagunak programetako aukerea dabelako holan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!