EOSek eta Ken Zazpik urtebete atzeratu ditue KlasikAT kontzertuak
2012-10-23 13:36 MusikeaEuskadiko Orkestra Sinfonikoa eta Ken Zazpi taldea KlasikAT kontzertu sortea emotekoak ziran abenduan, baina EOSek jakinarazo dauanez, urtebete atzeratuko dabe proiektua. Beraz, 2013ko abenduan batuko dira orkestrea eta bandea zuzenean.
Euskadiko Orkestra Sinfonikoa eta Ken Zazpi taldea KlasikAT kontzertu sortea emotekoak ziran abenduan, baina EOSek jakinarazo dauanez, urtebete atzeratuko dabe proiektua. Beraz, 2013ko abenduan batuko dira orkestrea eta bandea zuzenean.
KlasikAT egitasmoaren barruan, disko baten grabazinoa eta lau kontzertu eskaini ditue, Gasteiz, Bilbo, Donostia eta Iruñean. Euskadiko Orkestra Sinfonikoko iturriek adierazo dabenez, oso desbardinak diran estilo bi buztartzen dituan ekimen barri honen neurria dela-eta, 2013ko abendura arte atzeratzeko erabagia hartu da.
Euskadiko Orkestra Sinfonikoak bere musika-eskaintza publikoari zabaltzeko asmoz sortutako ekimena da KlasikAT. Okrestrea musika klasikoaz kanpo geratzen diran errepertorietara hurreratu da, eta orkestra baten ibilbide sinfonikoan ezohikoak diran musika-estiloak landuz. Ekimen honetan lagun izan ditu, besteak beste, Kepe Junkera eta Michel Camilo.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!