Lur Epeldek, Izaskun Jurjok eta Eire Vilak irabazi dabe III. Bidaiari Dubi Dubi bideo lehiaketea
2012-10-23 18:27 BarriakLehiaketako hiru sariak honako bideo honeei emon jakez: Lur Epelderen (Bilbo), Andeak eskuz esku, Izaskun Jurjoren (Bilbo) Haciendo el indio eta Eire Vilak (Elgoibar) aurkeztutako Gautxo dubi-dubi.
Horrezaz gan, epaimahaiak akzesit bat emon deutso Maider Astigarragaren (Bilbo) Re-corriendo Estados Unidos bideoari.
Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Bidaiarien Txokoa programearen barruan dagoan Bidaiari Dubi Dubi bideo lehiaketearen sariak erabagi ditu. Programa horrek, bidaia eta abentura bereziakaz lotutako tailerrak, hitzaldiak, ikus-entzunezkoak, kontzertuak eta erakusketak eroango ditu Begoñako barrutira urrian eta zemendian.
Epaimahaiaren buru Ibone Bengoetxea, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza zinegotzia izan da, eta beragaz batera honako honeek egon dira: Álvaro Pérez, Tular ikus-entzunezko alkarteko kidea; Juanra Madariaga, mendizalea, bidaiaria eta Nontzeflash egitasmoko kidea; eta Norberto Albóniga, Fas Zine Klubeko kidea. Lehiaketako hiru sariak honako bideo honeei emon jakez: Lur Epelderen (Bilbo), Andeak eskuz esku, Izaskun Jurjoren (Bilbo) Haciendo el indio eta Eire Vilak (Elgoibar) aurkeztutako Gautxo dubi-dubi.
Horrezaz gan, epaimahaiak akzesit bat emon deutso Maider Astigarragaren (Bilbo) Re-corriendo Estados Unidos bideoari. Lehen sailkatuak 800 euroko saria jasoko dau; bigarrenak 600 eurokoa; eta hirugarrenak 350 eurokoa. Akzesitaren irabazleak, gehienez be sei personarentzako egonaldia irabazi dau Asturiaseko landa hotel batean, hiru egunetarako, Eroski Bidaiaken laguntza bereziari esker.
Lehiaketea 18 urtetik gorako personei dago zuzendua, eta gehienez be hiru minutuko iraupena daben bideoak aurkeztu behar ditue, bidaia bateko hainbat lekutako irudiakaz eta, era berean, leku horreetan jantzan dabilzan persona baten edo gehiagoren irudiakaz. Horrezaz gan, musikea, norberak sortutakoa edo egile eskubideen aldetik librea izan beharko da.
Aukeratutako bideoek, lehiaketako baldintzak beteteaz gan, hau da, leku bitxiak, jatorrizko edukiak eta koreografia eta edizino kalidade ona, umore puntua be badabe. Bideo irabazlearen kasuan, epaimahaiak, tokietako biztanleen aldetik lortu daben inplikazinoa eta partaidetzea azpimarratu dau, saltzaileetatik polizietara, danak era atseginean, irribarre eginez, parte hartu deien lortuz. Oro har, epaimahaiak azpimarratu dau koreografiak oso zainduta egon dirala eta emakumeen parte hartzea handia izan dala.
Lau bideo irabazleak sariak banatzen diran egunean ikusi ahal izango dira, jentearentzat zabalik egongo dan ekitaldian. Ekitaldia urriaren 23an, martitzenean, izango da arratsaldeko 19:30ean, Begoñako Udaltegian (Txurdinagako kiroldegiaren ondoan).
Bideo irabazleak youtubeko Bilbao Kultura kanalean ikusi ahal izango dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!