Kutsidazu bidea... EHNE eta Topagunearen eskutik

Bizkaie! 2010-06-08 15:16   Euskerea berbagai

Uda honetan euskerea praktikau nahi daben mintzalagun edo berbalagunek, Bizkaian (Busturialdean eta Mungialdean) dagozan 17 baserritan izango dabe horretarako aukerea. Baserritarrek giro euskaldunean sartu eta euskeraz biziteko aukerea eskainiko dabe, baserriko lanetan laguntzearen truke.

Eric Sardinas eta Raimundo Amador, Getxoko XXII. Blues Jaialdiko izarrak

Bizkaie! 2010-06-08 12:43   Musikea

Bagilaren 18tik 20ra, Eric Sardinas, Raimundo Amador, Bettye LaVette eta Music Maker Foundation izango dira Getxoko XXII. Blues Jaialdiko izarrak. Aurten, lehenengoz Getxoko Biotz Alai plazan egingo dira kontzertuak eta pagau egin beharko da sarrerea.

EAEko 8.048 ikaslek egingo ditue eguaztenetik aurrera unibersidadera sartzeko proba barriak UPV/EHUn

Bizkaie! 2010-06-08 10:29

Ikasle horreetarik 7.192k (% 89,4) borondatezko fase espezifikoa be egingo dabe. Azken horreei beste 200 ikasle gehitu behar jakez, aurreko urteetan egin eben selektibidadea eta notea hobetzeko aurkezten baitira. Azterketak hiru egunetan egingo ditue, barikura arte.

Igaz baino 17 kartel gehiago aurkeztu dira Bilboko 2010eko Aste Nagusiko Kartel Lehiaketara

Bizkaie! 2010-06-07 17:47

Honezkero, Bilboko Udaleko Jai Batzordeak izentautako epaimahaiak aukeratu ditu 2010eko Aste Nagusiko Kartel Lehiaketako sei lan finalistak. Aukeratutakoak hurrengo lanak dira: '¿Subes?', 'Con las mejores galas', 'Protagonista', 'Comiendo Bilbao', 'Descúbrelo' eta 'Ría-Jaia'.

'Urraska: Dantza jauziak Sagasetaren bidetik' AikoTaldearen multimedia edizinoa plazan

Bizkaie! 2010-06-07 15:43   Kulturea

Lan potolo honetan, jauziak jantzen errepertorio oso bat jasoten da eta liburu batez, CD batez, DVD batez eta jantzarako pausuen poltsikoko gida batez osotzen da. Euskal folklorearen gai zehatz honen inguruan egindako ikerketa lanik sakonena da material hau eta Nevadako (Reno, AEB) Unibersidadeko Eusko Ikaskuntzen Zentroaren laguntzinoagaz argitaratu da.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxa 2010 saria emongo dabe bihar

Bizkaie! 2010-06-07 14:26   sariak-autortzak

Eusko Ikaskuntza-Euskadiko Kutxa 2010 Humanidade, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien sariaren epaia jakinarazoko dabe bihar, bagilak 8, eguerdiko 12:15ean hasita Euskadiko Kutxaren Donostiako egoitzan egingo dan ekitaldian, sariaren antolatzaileek iragarri dabenez.

Ion Barrocalek irabazi dau Bizkaiko Txapelketarako txartela

Bizkaie! 2010-06-07 12:48   Bertsolaritzea

Zapatu arrastian, 160 lagun inguru batu dira Zierbenako kiroldegian eta Ion Barrocalek jantzi dau txapela Koldo Tapiaren eskutik. Tapia euskera arduradun moduan ibili zan Santurtziko Udalean 80ko hamarkadan eta bertso eskolea sortu eben herrian. Hortik aurrera, Euskal Herriko Bertsozale Alkarteko idazkari nagusia izan da hainbat urtetan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Eusko Jaurlaritzeak ia 12,7 miloe euro erabiliko ditu enpresa, alkarte eta toki erakundeetan euskerea sustatzeko

Bizkaie! 2010-06-07 11:59   Euskerea berbagai

Lourdes Auzmendi Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak Gasteizen eskainitako prentsaurrekoan azaldu dauenez, krisi ekonomikoaren egoereak eragin dau aurrekontuaren murrizketea, eta laguntzei eusteko egindako aparteko ahalegina nabarmendu dau. Danetara, igaz baino 410.000 euro gitxiago zuzenduko dira arlo honetara.

Arantzazu Afrikagazko alkargune

Bizkaie! 2010-06-07 11:16

Baketik, bake zentroak antolatuta, 2010eko bagilaren 7tik 12ra Arantzazu, Afrikagazko alkargune bilakatuko da. Afrikako independentzien 50. urteurrenean, Afrikari buruzko IV. aste honek lankidetzarako senidetzea eta berradiskidetzea Laku Handien eskualdean landuko dau.

300 bat lagun batu dira Arrasaten VI. Mintza Egunean

Bizkaie! 2010-06-07 11:04   Euskerea berbagai

Topagunea Euskara Alkarteen Federazinoak, AED Alkarteak eta Zahar Berri mintzapraktika egitasmoak antolatu dabe Euskal Herriko mintzapraktika egitasmoetako partaideak alkartzeko eta jai-egun entretenigarria euskeraz pasetako helburua dauen jaia.

Saltsa bizkaitarrari buruzko lehen liburu monografikoa argitaratu dau BBK-k

Bizkaie! 2010-06-04 15:50   Jan edanak

BBKren 'Bizkaiko gaiak' bildumako azken liburua saltsa bizkaitarrari eskainitakoa da, 'Bizkaiak dauen enbaxadore unibertsalenari'. Jose Angel Iturbe sukaldaria eta Euskal Herriko Unibersidadeko (UPV/EHU) Ostalaritza Eskolako irakaslea da liburuaren egilea, eta saltsa famatu eta gozo honi buruz argitaratu dan lehen liburu monografikoa egin dau.

Bilboko XV. Eskola Antzerki Jaialdiaren amaiera ekitaldia Campos Antzokian egingo da domekan

Bizkaie! 2010-06-04 14:51   Kulturea

Bilboko 21 ikastetxe publikok eta pribaduk -lehen eta bigarren hezkuntzako 309 ikaslek- parte hartu dabe lehiaketearen hamabosgarren edizino honetan. Euskeraz eta gaztelaniaz egindako 39 antzezlan aurkeztu dira. Ekitaldia 10:00etan hasiko da.

'Bake bila baikor. Erronka gaindigarria' mintegia Bilbon

Bizkaie! 2010-06-04 14:33

Sabino Arana Fundazinoak, bere Gogoeta eta Alkarrizketarako Mintzagunearen barruan, 'Bake bila baikor' izenburuko mintegia antolatu dau. Jardunaldia datorren martitzenean, bagilaren 8an, egingo da Bilboko Euskalduna Jauregiko e aretoan, 19:30etan.

Done Jakue Bidea Euskadin sustatzeko ia 40 kultur jarduera batzen dituan programea aurkeztu dabe

Bizkaie! 2010-06-04 11:58   kulturbiz

Programeak, besteak beste, kale antzerkia, kontzertuak, erakusketak, Done Jakueren bideak eta ipuin-kontalariak jasoko ditu. Antolatu diran 37 jardueren artean, sei Araban izango dira, zazpi Bizkaian, eta bederatzi Gipuzkoan.

Bilboko Udal Musika Bandak kontzertuak eskainiko ditu bagileko bariku guztietan

Bizkaie! 2010-06-04 11:46   Musikea

Bilboko Udal Musika Bandak gaur, hiilak 4, Udaberriko Kontzertu denporaldiagaz jarraitzen dau Zabalguneko Eraikinean eta oraingoan, Pablo Sorozabal Donostiar konposatzailearen obrak zein erromantizismoko autore esanguratsua dan Franz Schubert Vienar konposatzailearen obrak interpretauko ditu.

Musikauzok kaleko sei musika bandaren erritmoz beteko ditu Bilboko auzoak bagilean

Bizkaie! 2010-06-03 18:13   Musikea

Musikauzoren eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak maiatzean antolatu dituan beste zenbait ekimenen helburu nagusia, gure uriko kaleak animetea eta kultur eskaintza deszentralizetea da, kaleko arte eszeniko proposamenak uriko auzo eta barruti guztietara eroanez.

'Euskal Herria' eta 'Pays Basque Magazine' aldizkariek lankidetza-hitzarmena sinatu dabe

Bizkaie! 2010-06-03 15:51   kulturbiz

Hitzarmenari esker, bagila-garagarrileko zenbakitik aurrera argitalpen biotako eduki gehienak berberak izango dira eta, beraz, 'mugarria' izango da aldizkari bien ibilbidean, orain arte bide paraleloak jorratu baititue, nork bere aldetik, Pirinioetako alde bietan.

Euskadiko Biodibersidadearen Zentroak jarduerak antolatu ditu asteburuan Ingurumenaren Nazinoarteko Eguna ospatzeko

Bizkaie! 2010-06-03 11:43

Busturiko Madariaga Dorretxean kokatuta dagoan Euskadiko Biodibersidadearen Zentroak Ingurumenaren Nazinoarteko Eguna ospatuko dau datorren asteburuan, herritarrak ingurumenaren arloko gaien inguruan kontzientzietako eta garapen iraunkorraren alde jardun dagien motibetako.

'Bidegileak' bildumako beste lau biografia-sorta aurkeztu ditue

Bizkaie! 2010-06-03 11:09   Kulturea

Danetara, hamasei biografia plazaratu dira, egile askok Mikel Atxagaren zuzendaritzapean egindakoak. Jakina danez, Atxaga igazko udan hil zan, eta atzoko ekitaldian zuzendari barria aurkeztu eben: Jerardo Elortza idazle, irakasle eta historialari oñatiarra.

Bizkaiko Eskolarteko XXVII. Bertsolari Txapelketea bagilaren 4an izango da Bilboko El Carmen aretoan

Bizkaie! 2010-06-02 18:03   Bertsolaritzea

Bizkaiko hainbat eskualde dagoz ordezkatuta saio horretan, bardin gune euskaldunetakoak zein erdalguneetakoak. Orain urte batzuk barrikuntzatzat hartzen zan Bizkaiko alderik erdaldunenekoak bertsotan hain trebe agertzea baina honezkero normaltasun osoz hartzen ditue finalak batzuk zein besteak.