XVIII. mendeko ustezko kainoi bat topau dabe Lekeition

Bizkaie! 2012-10-17 11:36

Oraingoz, Lekeition topau diran beste kainoiakaz konparauta, kainoi desbardina, finagoa eta luzeagoa dala argitu dau Alberto Santanak Bizkaiko Aldundiko Ondare Etnografikoaren Zuzendariak. Bi metro inguru ditu luzeran eta 12-18ko kalibrea izan leike. Orain aztertu beharra dago, zergaitik abandonau eben kainoi hau. Lehenengo hipotesien arabera, XVIII. mendeko kainoi baten aurrean izan gaitekezala.

Gararrilaren 7an topau eben hondartzainek kainoi baten antza eukan objetua. Udaletxean abixua emon eta jarraian Ondare Lan Taldea batu eta Diputazinoagaz alkarlanean ibili dira. Udea pasau bitartean kainoia, hondar zakuakaz babestu eta mantendu dabe eta egunero hondartzainen ardurapean izan da zaintzea. Orain, Itsasbazterren Zuzendaritza Nagusiak baimena emon ostean, eremuaren azterketa arkeologikoari ekin deutsie. Lehenengo ingurua mugatu eta kainoia zein inguruko aztarna guztien azterketea hasi dau bart lantaldeak Jose Manuel Mates Lukeren zuzendaritzapean.

Heldu da momentua, orain arte izan dituen hipotesiak ezeztatzen hasteko beharra. Oraingoz, Lekeition topau diran beste kainoiakaz konparauta, kainoi desbardina, finagoa eta luzeagoa dala argitu dau Alberto Santanak Bizkaiko Aldundiko Ondare Etnografikoaren Zuzendariak. Bi metro inguru ditu luzeran eta 12-18ko kalibrea izan leike. Orain aztertu beharra dago, zergaitik abandonau eben kainoi hau. Lehenengo hipotesien arabera, XVIII. mendeko kainoi baten aurrean izan gaitekezala. Santanak argitu dau kainoia agertu dan lekua ez dala kanoiaren leku naturala eta, beraz, garai haretan Lekeition izandako jazoera historiko baten inguruko kainoia izan daitekeela autortu dau. Independentzia gerraren sasoian Konpainiako eleizea eben gordeleku. Ingelesak Lekeitiora etorri ziran frantsesak herritik bialtzeko, eta beraz kainoia ingelesea izan daiteke. Kontuak kontu, jazoera hori dokumentauta badago be, kainoia jazoera horretan kokatzea hipotesia da oraindino. Gauza berezi lez, garaikoa izan daitekeen pipea topau dau bart lan taldeak.

Atzo goizeko 10:00etatik eguerdiko 14:00ak arte ibili ziran indusketa lanak egiten eta beste egun bi beharko ditue lan guztiak amaitzeko.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu